argia.eus
INPRIMATU
Ondarratar Argoitia Anai-Arrebak 90 Konzierto Eman Dituzte Ta Beren Lenengo Dizkoa Laster Zabalduko Da
1967ko abenduaren 10
Andoni eta Irune Argoitia musikariei elkarrizketa
Abesti Berria Euskeraz
Ondarratar Argoitia Anai-Arrebak 90 Konzierto Eman Dituzte Ta Beren Lenengo Dizkoa Laster Zabalduko Da
Ondarru'n jayo ziran Irune ta Andoni Argoitia, ta an bizi dira Velarde kalean, 4s
Urte terdi dira, euren kitarra ta bandurria artuta, Euskal Erri zabalean abestuten dabiltzala, ta ZERUKO ARGIrako alkarrizketa bat eurekaz eukitea interesantea izángo dala iruditu yat.
-Zenbat nebarreba zarie?
-Gu biok, bakarrik.
-Urteak?
-Nik 16 diñozku Andoni'k ta nire arrebak 18.
-Zenbat bider jo dozue jendearen aurrean urte t'erdi ontan?
-Ori gatx da esatea, ez dogu ezer apuntau ta.
-Baina gitxi gora bera?
-Imini egizu 90 konzierto.
Nik entzun dadaz abestuten Larrondo'n, Sondika'n eta Sopelana'n. Aurten, euskal jai askotan egon dira abeslari Ez dogu oker idatziko esaten badugu 200.000 personatik gora izango dirala Argoitia nebarrebak abestuten enizun dabezanak, Baña jarraitu daigun gallerak egiten.
–Zelako abestiak abestuten dozuez?
–Batzuk, euskal kutsukoak, emen sortutakoak, eta al dala, barriak edo gitxi ezagunak. Besteak, mundu zear fama artu da. benak, edo politak eta sentikorrak irudituten yakuzanak,
–Nork iminten dautzuez itzak?
–Dakizunez, guk euskeraz bakarrik abestuten dogu. Euskerazko itzak, batzuk Agustin Zubikarai'k iminten dauskuz. Beste batzuk, beste adixkideren batzuk (Lurdes Iriondo'k eta abar). Azkenez, abesti askoren itzak guk, bion artean iminten doguz
–Egin dozue diskorik?
–Egun batzuk barru zabalduko da egin dauskuen lenengoa,
–Zeintzuk abesti dagoz disko ortan?
–Diskoaren alde baten. iru ritmodunak, dantzatuak al izateko: "Txoriburuak sokan" (erderaz "Marionetas en la euerda"), "Gaurko gazteak" (italianoz "Cuere Mato") ta "Ames, ames" (inglesez "Sealer"). Beste aldean: "Alarguna", Lurdes Iriondo'ren itzak eta Aita Otaño'ren musika, "Eperraren kanta" euskal abestia ta "Maitasun Itzak" (katalanez "Paroules de Amor", Joan Manuel Serrat'ena)
–Len esan dogu 90 konzierto gitxi gora bera emon dezueza lu ta jakin gura genduke nen izan diran.
–Orañarte, euskal jayetan geyenak, errietan. Uri anditara ez gara joan. Gabon egunan (datorren illaren 24'an), Bilbo'n abestuko dogu lenengoz, Santiago Apostol teatroan.
Irune ta Andoni Argoitia'k musika asko dakie. Biak dira txistulari onak, eta txistua joten irakasten dabe ondarrutarrai. Orrezaz gañera, Irune'k kitarrea ederto joten dau, baita bandurria Andoni'k, bandurria, klarinetea ta armonikea, Mutillak, batxillerato 6'garren urtea ikasten dabil Gazteiz'eko Manuel Iradier Ikastolan.
Eta orain, Irune'ri galdera espezial bat.
–Nobiorik?
Irriparrez erantzuten dausku:
–Ez. Ez nik eta ez Andoni'k.
Oneik dira Irune ta Andoni Argoitia, Eurekaz itz egitea benetan dala atsegiñezkoa, ain dira alai ta jatorrak.
Nik orain emen puntu ta aparte egin neike, baña, ta parkatu Irune, zeozer geyago esan bear dot, "txoritxu" batek kontau daustana. Bearrezkoa dala esatea uste dot, zuen euskaltasuna bere lekuan iminteko.
Au da ba lengo batean kontau neustien jasorikoa.
Ondarru'ko plazan, igande arratsalde baten, kioskoan musika joten eta gaztedia dantzan.
An egoan Irune, beste ondarrutar neskatilla batzukaz eta olako baten mutil bat urraratuten yake ta Iranu'ri galdetu:
–Bailamos?
Irune'k bere inguruan egozan adiskideai, irriparrez, gaidetu eutseen, euskeraz:
–Zer esangotsat ba?
Mutillaren arpegian beste esprezino bat nabaitu zan eta arin neskeari erantzuna urten baño len:
–Mesedez?–esan entson irri parrez.
Eta Irune'k, euskeraz entzutean, ez eban geyago dudarik euki
Mutilla, txalapartari famatuak diran Artza anai gazteena zan, eta ordutik ona adixkide onak dira.
Irune ta Andoni Argoitia adiskideak: Jarraitu aurrera zuen abestiakaz, Olan euskerari lagunduten dautsozue, ta euskeraren bidez, Euskal Erria'ri. Jarraitu olan, gure gaztediarentzat ejenplu ona izaten.
Xabier Gereño

Ezkerretik. eskubira: Andoni ta Irune Argoitia ta eurekaz, Txabi Billaberde, VOX dendako usaba ta "Soroak" taldeko zuzendaria.
12

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakARGOITIA1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
EgileezGEREÑO1Kultura