1996tik ARGIAri eusteko ekinean

ARGIAko langileak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin, abenduaren 19ko emanaldiaren ostean.
ARGIAko langileak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin, abenduaren 19ko emanaldiaren ostean.

[Benetako gertakarietan oinarritua.] Ekonomikoki urte zailak direla eta lagun talde bat elkartu da mailegu bat eskatu eta ARGIA proiektua sustengatzeko. 1998. Usurbilgo ARGIAren Lagunak taldea.  Gaur egun ere martxan da taldea, eta jarraitzen du ARGIA laguntzen. Baina zer ibilbide dago tarte horretan guztian?

Behin mailegua eskatuta, lehentasuna mailegu horri buelta ematea izan da. Modu ezberdinetako kanpainak jarri dira martxan Usurbilen, oraindik urteroko zita den Gabonen aurreko pailazoen emanaldia dela, Usurbilgo Sagardo Eguneko txosna dela, herri afariak direla, Aleman anaiek opari emandako ezti-poteen salmenta dela... Herri bat proiektu zehatz baten inguruan mobilizatuta. Modu batean ala bestean. Eta ez da kasualitatea Usurbilen, antzeko beste herri batzuekin alderatuta, harpidetza kopurua altuagoa izatea. 

Pailazoak 1996tik

ARGIA proiektu bezala laguntzeko taldea 1998an sortu bazen ere, 1996tik hasiak ziren pailazoen emanaldia eskaintzen. Lehen bi urteetan Urruñako eta Sohütako ikastolentzako diru-bilketaren parte izan ziren, eta 1998an sortutako taldeak hartutako mailegua kontuan izanik, hirugarren urtetik aurrera laguntza ekonomikoa horra bideratzea erabaki zen. 

Mailegua jada ordainduta dago. Baina oraindik ere zenbait ekitaldi antolatzen jarraitzen dute Usurbilen ARGIAren alde, proiektuak garatzen eta eraldatzen jarraitzen baitu eta gaur ere bat egiten baitute bidearekin. ARGIA “euskaldun libre eta herri nortasunean jantziak izateko zein ingurumena ez hondatzeko kontzientzia lantzeko bitarteko eta euskaraz informatzeko astekari independente bezala” definitzen dute Usurbilgo lagunek.  

ARGIA Egunak ere ospatu izan dira garai batean herrian, eta orain urtebete ekindako eraberritze prozesuaren barruan ARGIAko generazio berriak azken urteetan ospatu gabe zen festa egun hori berreskuratu nahi eta Usurbila begira jarri zuen lehen diana. Kausalitatean gehiago sinesten dut kasualitatean baino.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude