Txinako Harresi Handia txikitzen ari da

Mitorik zabaldu eta onartuenetakoa da Txinako Harresi Handia espaziotik ikus daitekeela. Baina mito faltsua da; Neil Armstrongek berak adierazi zuen Ilargitik kontinenteak, aintzira handiak eta bestelako elementu naturala batzuk bereiz zitezkeela, baina handik ez zela gizakiak eraikitako egiturarik antzematen.

Bada, harresia lurretik bertatik ikustea geroz eta zailagoa izango dela dirudi. UNESCOk monumentua babestu behar dela dio; Den Xiaopingek “Maita dezagun gure Txina, zaharberritu dezagun gure harresia” kanpaina abiarazi zuen 1984an. Alferrik. Txinako Kultura Ondarearen Estatu Administrazioak joan den ekainean jakinarazi zuenez, jatorrizko 21.000 kilometroetatik 2.000 baino gehiago erabat desagertu dira. Eta beste asko galtzen dira urtero. Herritar pobreenek betidanik kendu izan dizkiote harriak beren etxeak eraikitzeko eta, azken urteotan, harresia milaka zati txikiagotan desegiten ari dira turistei saltzeko. Horien joan-etorriek eta euriteek ere ez diote mesederik egiten egiturari.

Shandong probintzian 61 kilometroko zatia zaharberritzeko aurrekontua egin dute: 208 milioi yuan (30 milioi euro). Biderketa eginez erraz ondoriozta daiteke Txinako Harresi Handia osorik eta behar bezala babestea ezinezkoa dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txina
Yuk Hui. Zenbat buru, hainbat teknologia
"Ez dut uste mundu bidezkoagorik lortuko dugunik datu gehiago bilduz"

Pasa den urtarrilean, Yuk Hui filosofoak hitzaldi bat eskaini zuen –solasaldi bat, hobeto esanda– Donostiako Tabakaleran. Azken urteotan oihartzun handia izan du haren lanak, eta goraino bete zen aretoa. Besteak beste, monoteknologismoaren pentsamendu-ildoa kritikatu... [+]


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


Eguneraketa berriak daude