Parisko kasinoa

Bi gradu, gradu eta erdi, funtsa berdea, erabaki loteslea ala lotzen ez duen asmoa, herrialde garatuak eta garapen bidean daudenak… Kontzeptu ugari erabili dituzte abenduaren lehen hamabostaldian Parisen. Mundu osoko herrialde eta mandatari ugari aritu dira deliberazioetan. Lortutakoa, asko edo gutxi izan, ez da jakingo urte batzuk igaro arte, bitartean egingo diren neurketek erakutsiko baitute Parisko adostasunen kalitatea.

Parisen oihartzun eskasa izan dute energia berriztagarriek edo energia nuklearrak, eta bitartean petrolioaren prezioak beherantz egin du, orain hamabost urteko mailan kokatu arte. Ondorioz, energia nuklearra benetako alternatiba bilakatu da, eta petrolioak azken urtean izandako beheranzko joera Parisko gailurrarekin batera areagotu denez, eta hain merkea izanik, posible edo errentagarri al da beste energia motatan inbertitzea?

Gizarteak lurraren berokuntzaren gainean duen kontzientzia gero eta indartsuagoa dela iruditzen zait, eta Pariskoak horretan lagundu egin duela ere bai. Eta historia honetan zientziak zer dio? Karbono dioxidoaren maila gero eta handiagoa dela ziurtatzen den bitartean, azken 15 urtean Lurreko zenbait tokitan tenperatura aldatu baldin bada ere, batez besteko tenperatura igo gabe mantendu dela ere ziurtatzen da.

Arrazoiak ez dira ezagutzen, baina datua ezaguna da, eta Parisen ere baliatu egin dute agintari askok, guztiek ez esatearren, nahiago izan baitute Pariskoa euren intereserako joko-etxe bilakatu. Parisko hitzarmenaren letra txikiak edo interpretazio desberdinak izan ditzaketen esaldiek naturaren “adimenaren” esku utzi dute mendearen amaieran tenperatura gradu eta erditik gora ez igotzea; naturan gertatzen diren prozesuak gero eta hobeto ezagutzen baditugu ere, karbono dioxidoaren zikloa eta eragina, epe motzera eta ertainera, auskaloz betetako zerbait da.

Naturan prozesu askorekin gertatzen da esandakoa; ozono-zuloaren gaiarekin adibidez. Ustez kontrolatua dagoen gaiak aurten ezusteko jauzia eman baitu; ozono zuloaren erantzule diren produktuak orain hogeita bost urte debekatu zituzten, eta azken hamarkadan arazoa ahaztutzat jo ondoren, aurten hego poloan ozonoari zabaldu zaion zuloak isilik utzi ditu zientzialariak. Ezjakintasunaren beste adibide bat, poloetako izotzen eboluzioa da, ipar poloan beherantz doan bitartean hego poloan goranzko joera baitu. Naturak elementuen arteko oreka bilatzen du, gure gorputzak bezala, eta horretarako baliatzen dituen mekanismoak oraindik partzialki besterik ez ditugu ezagutzen.

Azkenik, jakin beharko genuke hainbat herri eta lurraldetan gustura hartuko luketela pare bat gradu gehiago... Interesen eta estrategien kasino erraldoian bizi gara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude