Ni ez naiz espainola

Egunen batean begietako makarrak kendu aurretik, ezustean, irribarre goxoaren atzean ezkutaturik mikrofono batek erasoko banindu galdezka ea espainola sentitzen naizen, ezetz erantzungo nioke. Ez naizela sentitzen ez naizena, alegia. Eta erantzuna arrazoitzeko eskatuko balit, intsentsuzko tradizioan, naftalinazko folklorean edo “gu” hutsaletan galdu gabe, esango nioke: “Ezin dut espainola izan kirol munduak erabat desberdintzen gaituelako”.

Ea. Munduko moto GP txapelketak erakutsi  berri digu auzokoen logikak nola funtzionatzen duen: azken karrera, Valentzian. Hiru espainiar italiar baten aurka eta txapelketa jokoan. Motorzale bi, Pedrosa eta Marquez, talde berekoak, Hondakoak, eta hirugarrena, Rossi italiarraren taldekoa, Yamahakoa, alegia, Lorenzo.

Neuk irabaztea baino zuk galtzea nahiago, nahiz eta xextra horrek arriskuan jarri gure burua, bi gurpilen gainean 200 kilometro orduko abiaduran zoazela arriskua biderkatu egiten delako bihurgune bakoitzean. Aurreratzen saiatu, karrera irabazi baina txapelketa “aurkariari” emateko? Bai zera, bihar herrian sartzen ez uzteko ere! Baina, lehiakortasuna? Eta zer? Herrikide batek irabazteagatik, hori eta gehiago egin behar da! Eta Marquezen herrian etxekoak ez irabazi izana, haren taldekoa ez zen Lorenzok baizik, ozen eta harro ospatu zuten. Kariño kontua omen.

Egun batzuk geroago gurean, beste bi kirolari jarri dira aurrez aurre jokoa ixteko. Josemari Olasagasti eta Aitzol Atutxa. Baldintzak adostu eta pare bat egunera holakoak entzun zitezkeen gure inguruko taberna zokotan: “Zaharrak irabazten badu gazteak batere egiten ez duelako izango da, ez berak asko egin duelako”. “Gazteak irabazten badu kristorena egin balu bezala geratuko da! Erretirotik gertu dagoenari irabazten ez badio bera egungo txapelduna izanda, akabo aizkolaritza”. Eta oraindik gehiago gustatzen zaizkidan perlak: “Orain urte batzuetako Mindegiak edo Arrospidek harrapatu izan balituzte, hauek lanak bukatzerako, Cantabrico tabernara joan eta libra eta erdiko txuleta ederki zurituko zuketen”. “Noiz egin behar ote dute behar den bezalako jokoa poltsako sosak jokoan dituztela, partiketan ibiltzeke?”. Eta tankera honetakoak, Gasteizko katedralak teilak adina.

Marka da baina, horrek bereizten gaitu. Haiek elkarri lagundu nahirik, kosta ala kosta, eta gu, batere kostatu gabe, elkar izorratzeko prest. Ezin ezer onik opa gertukoari. Tertulia luzeegiak ekonomikaren epeletan.

Horrek, eta Espainiako futbol selekzioa komentatzen duten kazetarien oihu patriotikoak.

Gu ere horrelakoak bihurtzekotan alferrik izan da, eta da, oker edo artez, egiten ari garen askatzeko ahalegina.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude