Kutxabang

Edu Zelaieta
2015eko abenduaren 27a

Soinu egin du sakelakoak. SMS bat jaso berri du Albertok. WhatsAppa bolo-bolo dabilen garaian, gero eta bakanago bihurtu da SMSak bidaltzea. Jasotzea. Ongi daki hori telefono zaharrarekin baitabil bera oraindik, eta, zorioneko aplikazioa ez duenez, egunak (eta asteak) egiten ahal ditu mezurik hartu gabe.

Gaur, ordea, soinu egin du: “Kutxabank publi: zure Gabonetako erosketak Kutxabank maileguekin. Eska ezazu zure bulegoan”. Zur eta lur gelditu da. Are, gur eta mur. Eguberrietan egin “behar” diren erosketak egiteko zerbitzu bikaina eskaini nahi bide du EAEko kutxa nagusiak: (aski) sosik ez duenari zorretan egoteko bide ziurra eman, nonbait.

Albertoren iritziko, erakundearen izenaren bigarren zatia gailendua zaio lehenari: kutxa izatetik zetorren, baina gero eta bankagoa dugu. Telefonoan jasotako mezuak ildo –barkatu termino anakronikoa– kapitalista berresten du. Badago makurragorik, hala ere, zeren eta Kataluniako Centre Delás elkarteak egindako ikerketaren arabera, Kutxabang armagintzan parte hartzen duten finantza-erakundeetako bat da.    

Bere lekuan utzi du Albertok sakelakoa. Bolbora usain ulertezin bat gelditu zaio esku artean.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Kutxabank

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-15 | Maddi Alvarez
Azkenean, lortu dugu, aita!

Azkenean, 6 urteren buruan bada ere, Donostian zuk egindako lan mardularen nolabaiteko aitortza herritarra da Antiguako Gaskuña Plazan Mikel Herrerok eginiko oroimen horma irudi ederra. Gorka Erastorbe kazetariak esan duen moduan, “ofiziala da iristen ez den aitortza”.


Bila datozenean

Honako esaldi honekin –“naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista”– hasten den diskurtsoak egin zuen ezagun honako beste hau: “Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez bainintzen sindikalista”. Bertolt Brecht olerkari alemaniarrari egokitu izan zaizkio sarri hitzok, baina Martin Niemöller teologo protestanteari zor dizkiogu: “Nire bila etorri zirenean, ez zen inor geratzen... [+]


2018-01-14 | Eneko Gorri
Bizkor eta baikor

Iragan azaroan, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuko hiztunak bateratzeko eta botere-arazteko BAM dinamika abiatu genuen guk ere. Ez genuen ezer berri asmatu: Donostiako Egia auzoan sortu eta Lasarte-Orian ondu den esperientzia gurean eramatea besterik ez dugu egin. Baina irakaspen eta lorpen propioak izan genituen, dudarik gabe. Bilana, dinamika bezala, kolektiboa izan beharko da. Horretan lanean ari gara. Hemen botako ditudanak bitarteko gogoeta... [+]


2018-01-14 | Ana Mendia
Ez utzi ezer trenean ahaztuta

Arratsaldeko hirurak. Irun-Brinkola noranzkoa. Lau tokiko konpartimentuan eserleku huts bakarra, joder. Deseroso zait elkarren artean ezagun direnen alboan esertzea; ez baita erraza ordubetez etengabean ez entzunarena egitea. Bai, badakit ez dela heziera onekoa norberarena ez den berriketaldirik entzutea, baina trenean bidaiatzen dudan bakoitzean ingurukoen bizitzak zeharo interesgarri begitantzen zaizkit eta, eutsiezina den indar batek eraginda, WiFi-a pizten dut.

Saiatu naiz eskuartean... [+]


2018-01-14 | Edu Zelaieta
Heldulekuak

Izenak kontrakoa iradoki arren, heldulekuak ez dira helduen lekuak: haurrek ere behar (eta merezi) dituzte heltzeko lekuak. Atzean utzi berri dituzun Eguberriek hori erakutsi dizute. Zure begi-belarriek harrapatutako elkarrizketan ikusi uste duzu semearen helduleku nagusi bat, amonarekin solasean ari dela: Papa Noel ez da existitzen, Yaya; Olentzero, bai!”. Bi egun geroago, heldulekuari gogor helduta, bere zalantzen eta deskubrimenduen berri eman dizu mutikoak, esnezko enegarren hortza... [+]


2018-01-10 | Imanol Karrera
Parisetik Bilbora Nafarroatik bultza, prest gaude

Abenduaren 9an manifestazio alai eta erreibindikatiboa egin zuten hamaika mila pertsonak Pariseko karriketan “Orain presoak” lelopean. Manifestazio hori, berriz, ez da  mobilizazio bat gehiago izan, dinamika orokor baten zutabe garrantzitsua baizik. Denbora luzez landu duten dinamika horren bitartez Frantziako Gobernuak euskal presoekiko duen jarrera aldatzea lortu nahi da. Horretarako, lehenik eta behin, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen... [+]


Beltxargen aintzira autonomikoa

Ballet-koreografia bateko pausoa balitz bezala begiratu behar zaio Juan Ignacio Vidarteren adierazpen honi. Ondo kalkulatua, perfekziotik gertu.


2018-01-08 | Mikel Casado
Goi tentsioarekin kozinatu nahi gaituzte

Seguruenik, ezaguna da Eduardo Galeanoren sukaldariari buruzko ipuin polit hori: sukaldariak etxaldeko hegaztiak (oiloak, ahateak, indioilarrak etab.)  bilarazi zituen eta galdetu zien zein saltsarekin nahiago zuten janak izatea. “Ez dugu jan gaitzaten nahi, edozein modutan dela ere” erantzun zion oilo batek. Sukaldariak erantzun zion hori ez zela baliozko erantzuna, kozinatuak izango zirelako, beraiek nahi edo ez.


Loiolako mendekua

Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako Basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan, Ertzaintzaren salaketaren ondorioz 23.663 euro ordaintzera zigortu dituzten Esteban Orbegozo azpeitiarra eta Beñat Hach Embarak ormaiztegiarra.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude