Garena gorpuzten: burutik ateratzen zaigun adar hori

  • Gorputza marrazteko eskatzen badigute, bururik gabekoa irudikatuko genuke. Mendebaldeko kulturek ekarri ziguten aspaldian guda hau: burua vs gorputza. Osotasun bat bitan banatzeko joera, hain zuzen. Kultura kontsumista eta konpetitiboa. Hala azaldu digu Clara Wolfram sexologoak. Zein da gorputzarekiko ikuspegia? Euskaraz ere, “geure buruaz” hitz egiten dugu.

Izaro Mariezkurrena

“Judutar eta kristau erlijioetan burua da prestigiosoa eta gorputza akatsa”, diosku Wolframek. Gorputza ulertzeko modu horrek hainbat modutan eragiten du pertsonarengan, izan ere, haren gaineko kontrolik ez izatera eramaten du. Gorputzak besteen esku uztea historian errepikatu den kontua dela dio sexualitate eta berdintasunean aditua den emakumeak: “Amonek sexu-harremanak noiz eta norekin izan ez dute erabaki maiz, alaba ezkontzera behartu dugu… Emakumeon gorputza ez da historikoki geurea izan eta gizonarena ere gerra makinaria edo sistema kapitalistaren esku utzi da”. 

Sorginek lortu zuten, garai batean, beren gorputzaren jabe izatea. Eta hil egin zituzten. Orokorrean emakume jakintsuak ziren, naturarekiko ezagutza zutenak eta erabilpena ematen ziotenak; ideia propioak zituztenak, sortzaileak, askeak. Hala izanik ere, jendarteak haiekiko izua zabaldu du. Finean, horri guztiari beldurra; tartean, gorputza erakutsi, sentitu eta aurre hartzeari. 

Garunak ezinbesteko papera betetzen du honetan. Buru barneko hotsak; jendarteak eta norberak sortuak. Gorputza begi okerrekin begiratzeak pentsamendu negatiboak sortzen ditu eta alderantziz. “Etsairik latzena barruan daukagu”, dio Wolframek, “naizena onartu eta nire gorputzaren aliatua bilakatu behar naiz”. Baina adimen arrazionala eta sentimentala bereizi egiten dira eta maila desberdinetan ipini. Dikotomia horren barnean, osotasuna lortzearen garrantzia azpimarratu du, ez baitago gorputzik gabeko garunik ezta garunik gabeko gorputzik ere. Garunari esker sentitu eta maitatzen dugu, hausnartu, amets egin eta mugitu eta gorputzak gauzatu. “Psikosomatikoa eta psikoafektiboa bezalako hitzak asmatzen dira sentsazioez hitz egiteko, baina gorputza garela ahazten zaigu”.

Ohitura dugu gorputzari ez entzuteko. Wolframek dioen moduan, ezinezkoa litzateke bestela, bizi garen abiaduran bizitzea. Izan ere, daramagun bizi-erritmoak, heziketak, elikadurak, emozioek, gorputz espresioak, loak, azalak, sexualitateak, zentzumenek, ahotsak… eta beste hainbat faktorek du eragina gorputzaren gain. Burua eta gorputza maitatzeko erritualak norberak bilatzera animatzen du Clarak. Hemendik aurrera, gorputza eta osasunaren ulermenaz eta norberaren ahalmenez hitz egingo dugu atal honetan, burujabe bilakatu edo izana gorpuzte aldera. 

Gorputza entzuten hasteko

Egizu zeurea gaueko oheratze unea. Ahaztu beharrez, kezkez, urduritasunaz, denboraz. Une horretan ezer gutxi egin baitezakezu. Begiak itxi eta sentitu gorputzaren pisua ohearen aurka. Tximeleta bat imajinatu gorputz barnean eta jarri arreta egingo duen bidaian: hanketako behatzetatik azken ilerainokoa. Nola sentitzen da gorputza?


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude