argia.eus
INPRIMATU
EH Bildu: alderdien arteko indar metaketa gainbeheran
Axier Lopez @axierL 2015eko abenduaren 22a

Urak aspaldi harrotuta zeuden ezker abertzalean eta hauteskundeen emaitzek ez dute barealdia ekarriko. 2011tik hona Gipuzkoan 50.000 boz galdu dituzte, Bizkaian 40.000 baino gehiago izan dira galdutakoak eta Araban eta Nafarroan ez dute ordezkaririk lortu. Aldaketa garaiak independentismoan.

Metaketa

Independentisten bilgunea izan behar zuenak ez du gainditu laur alderdien arteko batuketa. Primarietako hutsegiteek –Rafa Larreinaren izendapena kasu– azalerazi dute antolakuntza ereduari buruzko eztabaida.

Madrili begira

Alderdi independentistak bere militanteei eta hautesleari eskatu die herritarrei ahotsa ukatzen dion estaturen egituretan parte hartzea. Kontraesanak gainditzeko pedagogia handia egin behar da. Ez da kasua izan.

Ezkerrekoen ikur

Demokrazia burgesaren ohiko funtzionamoldeekin haserre dagoen multzo zabala dago Hego Euskal Herrian. EH Bilduk beste aukera bat galdu du horien ezkerreko erreferente bilakatzeko.