Naturak inspiraturiko jolas-parkea

  • Oinarri pedagogikoek gidatua, natura imitatuz eraikia, eta ikuskizun eta tailer bereziz betea. Bestelako haur-parkea da Bi urtaroen balada, Ekogunean (Donostian) zabaldu berri duten gunea.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2015eko abenduaren 20a
Naiara Elorriagaren hitzetan, haurrari autonomia ahalik eta handiena eman nahi diote, jolasa hasieratik zuzendu gabe, berak erabaki dezan eta norbera izan dadin bere jolasaren gidari, egitura ahalik eta malguenak eta irekienak eskainiz. Areago, jolasa bak
Naiara Elorriagaren hitzetan, haurrari autonomia ahalik eta handiena eman nahi diote, jolasa hasieratik zuzendu gabe, berak erabaki dezan eta norbera izan dadin bere jolasaren gidari, egitura ahalik eta malguenak eta irekienak eskainiz. Areago, jolasa bakarrik ez, espazioa eta ingurua haurrek beraiek erabakitzen, aldatzen eta sortzen joatea da asmoa.Ekogunea

“Gure gomendioa da kanpora irtetea eta naturara gerturatzea, baina guraso askok ez du gogorik ez ohiturarik, eta gure herriko klima ere sarri ez da egokiena; horregatik, barrurako alternatiba bat eskaini nahi izan dugu, natura erreferente hartuta”, kontatu digu Naiara Elorriaga Ekoguneko Hezkuntza arduradunak. Barrurako alternatiba honek 700 metro koadro ditu, 400 jolas-guneari eskainiak eta 300 aldagela, kafetegi, sukalde, harrera eta abarretara bideratuak. 0-12 urteko haurrengan pentsatutako gunea da eta capla xaflez muntatutako hiru soro eder ditu: soro txikia, ertaina eta handia, adin tarte eta konpetentzia ezberdinetara egokituak eta zuhaitz, sare eta bolez hornituak. Soroen artean, anfiteatro funtzioa egiten duen tartea dago, elkarrekin egoteko foroa. Hiru “negutegi” ere prestatu dituzte: sabaitik eskegitako eta patata fekulaz egindako oihalek osatzen dute negutegi bakoitza, argi-zuloak osatuz, tolesdurekin eta argiarekin jolastuz. Espazio intimoagoak dira negutegiak, bakarrik edo talde txikitan lasai egoteko beharra daukaten haurrentzat. Paretetako bat arbela da bere osotasunean –“mugagabe zabaltzen den landa-eremua, sormena lantzeko”, dio Elorriagak–, eta arbelaren bueltan dago baserria, modu ugaritan eraiki daitekeen egitura, norberak asma dezan bere baserria. Eskailerak ditu, eta txirrista, poleak, ispiluak, imanarekin jolasteko piezak… Esperimentatzeko eta jolas sinbolikoa lantzeko espazioa da, batez ere. Azkenik, kolore ugaritako kutxak eskura dituzte umeek, guneak eskaintzen dizkien jolas egituretatik aparte beraiek beraien egiturak sor ditzaten. Material naturalez egindako jostailuak daude kutxetan: txotxongiloak, mozorroak, kakorratz edo oihalezko panpinak, eraikuntzarako jokoak, kartoizko eta egurrezko zaldiak… Jostailuak aldatzen eta berritzen joango dira.

Lurra ere berezia dela azpimarratu du Naiara Elorriagak, haur-parkeetan erabili ohi dituzten kautxuzko laukien ordez, hainbat material uztartuz lur propioa sortu baitute, segurtasun neurriak betetzen dituena eta naturalagoa. “Toxikorik gabeko espazioa sortzea izan da gure premisetako bat, ahalik eta goxoena, material ekologikoak eta organikoak erabiliz. Material naturalez inguratzeak, zaratarik gabeko espazioa antolatzeak ematen duen lasaitasuna, naturak ematen digun lasaitasun hori, imitatzen saiatu gara”. Jostailu elektronikorik ez dugu aurkituko gune honetan.

Naturaren zikloen isla eta erronka anitzak

Bi urtaroen balada izena du lekuak –gurean bi urtaro ditugulako bereziki markatuak–, naturan espazioa berez aldatzen ikusten dugun moduan, ziklo naturalekin dugun konexio hori ekarri nahi baitute jolas-parkera, haurren parte-hartzearen eta tailerren bidez. Esaterako, zuhaitzak loratuz edo hostoz betez, txoriak eta animalia jakinak ezarriz, elur malutak eginez… Pedagogia berdeak zipriztintzen du gunea, eta pedagogia berdeak dio naturarekin interakzio zuzena duten haurrak erlaxatuago bizi direla, adimen abstraktua, afektibitatea, gaitasun sozialak, autoestimua, sormena, enpatia… garatzeko lagungarri zaiela.

“Pedagogia berdearen oinarrietako bat jolas librea da eta espazio hau jolas librerako pentsatua dago, funtsezkoa da guretzat”, gaineratu du Elorriagak. Jolasa oso gauza serioa dela dio, haurrek ikasteko daukaten modua delako, eta ikasketa prozesu hori, jolas hori, norberak dituen interesetatik eta momentuan dituen beharretatik ematen bada, benetako ikasketa emango dela. “Gaur egungo ikasgeletan, haurrak sarri ez du aurkitzen momentu horretan bere neurrira dagoen erronkarik, erronka errazagoak edo zailagoak jartzen dizkiete maiz, eta naturan aldiz erronkak oso anitzak dira, hamar zuhaitz aurkituko ditu eta haur batek zuhaitz txikia aukeratuko du, bestea goragoko adarretara igoko da… Bada, aukera aniztasun hori ematen saiatu gara espazio honetan ere, ezagutza eta interes maila ezberdinak kontuan hartuz. Haurrari autonomia ahalik eta handiena eman nahi diogu, jolasa hasieratik zuzendu gabe, berak erabaki dezan eta norbera izan dadin bere jolasaren gidari, egitura ahalik eta malguenak eta irekienak eskainiz”. Areago, jolasa bakarrik ez, espazioa eta ingurua haurrek beraiek erabakitzen, aldatzen eta sortzen joatea da asmoa.

Pedagogikoki nahiko zabalak izaten saiatu direla dio Hezkuntza arduradunak; “gustatzen zaiguna hartu dugu, baina itxi gabe, obsesionatu gabe”. Nagusiki Waldorf, Pikler eta Montessori izan dituzte kontuan. Gerturatzen denak Montessoriren material asko aurkituko ditu, eta puzzleak, eta psikomotrizitate fina, ertaina eta osoa lantzeko jolasak…

Baratzea, otordu biologikoak, animalia-maskarak…

Egunero tailer bat egingo dute jolas-parkean. Jasangarritasunari lotutako tailerrak izango dira, zentzurik zabalenean: material birziklatuekin musika-tresnak egin eta jotzea, animalia-maskarak sortzea, entzumenarekin jolastu eta txorien kantak lantzea… Tailer gehienak, gainera, barruan eta kanpoan egingo dira, Ekoguneak dituen 24 hektareak eta bertako baratze, larre, baso, erreka eta zelaiak baliatuz. Elikadurari garrantzi handia ematen diote eta tailerretako batzuk baratzean egingo dituzte, “oso ekintza praktikoa delako, landareak, zikloak, janaria, kontsumoa… lantzeko”. Kafetegian ere elikadura tailerrak antolatuko dituzte –janari ekologikoa eta bertakoa eskaintzen du kafetegiak–, eta otordu biologikoak egingo dituzte. Urtebetetze edo antzerako festak ospatzeko aukera ere izango da, “baina litxarkeriak eta patatak eskaini ordez, adibidez pizza ekologikoak osatuko ditugu, eta garaian garaiko bertako produktuak dastatuko ditugu”.

Ikuskizunak ere emango dituzte, igandero. Urte osorako guztira 24 ikuskizun ezberdin prestatu dituzte, “eta hauek ere bereziak, dibertigarriak, oso parte-hartzaileak eta naturari lotuak izango dira”. Ostiral arratsaldetan, larunbat, igande eta jai egunetan, Eguberritan eta Aste Santuan zabalik da jolas-parkea, eta astelehenetik ostiralera ikastetxeetako bisitak hartuko dituzte.

Mikel Insausti Ekoguneko zuzendariaren hitzetan, “jasangarritasunari buruzko gaiak batzuetan lehor xamarrak izan daitezke eta argi genuen parke honek parke ludikoa izan behar zuela, mota eta arlo guztietako jendea erakarri behar genuela, ez bakarrik ekologistak edo sentsibilizatuta dagoen jendea. Ondo pasatzearekin batera, denongan mezu ekologikoa uztea da asmoa, ingurumenarekiko kontzientziaziotik ekintzetara pasatzeko”.

Kanal hauetan artxibatua: Haurren haziera  |  Hezkuntza  |  Natura

Haurren haziera kanaletik interesatuko zaizu...
Ama txarra dela esanez etengabe epaitzen dutenei barre egin die emakume honek

Kirolaz mintzatzen da sare sozialetan (entrenatzaile pertsonala da), baina uzten dizkioten komentario askok ama bezala epaitzen dute: ama txarra dela haurdun zegoenean entrenatzeagatik, abdominalak izateagatik, seme-alabekin batera lo egiteagatik, haurrak nahikoa ez estaltzeagatik… Zerrenda luzea da eta testuz lagundutako argazki bat eskaini die kritika horiei guztiei; ardoa edaten ageri da bertan, alaba txokolatea jaten eta semea tabletarekin.


2018-03-28 | Hala Bedi
Kimuak, 30 urte baloreak ikasten eta irakasten
MULTIMEDIA - erreportajea

Kimuak Atarrabi aisialdi taldeak 30 urte bete ditu. Gasteizen finkatutako talde hau, aldiz, ez da ohiko taldea: umeak, begirale bihurtzen dira urteen poderioz, erreleboak eta erabakiak urtez-urte helaraziz. Helburu nagusien artean daude euskara eta hezkidetza sustatzea, elkarkidetza, euskal ohiturak ezagutzea eta bereganatzea, naturarekiko maitasuna garatzea eta kulturaniztasuna. Martxoaren 17an, urteurren borobil hau ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu zuten Gasteizko Gaztetxean,... [+]


Umeen sexualizazioa
Txikitatik panpina sexy bihurtzea amets

Gero eta umeago dakite sexy hitzak zer esan nahi duen, sexy egotea dela bidea eta helburua. Bagenekien emakume helduak objektu sexual bihurtu nahi dituela merkatuak, baina haurtzarora ari da luzatzen sexualizazioaren itzal arriskutsua. Ikusi bestela Bratz edo Monster High estiloko panpinen ugaritzea, haurrentzako makillaje andana, inauterietako hainbat mozorro…


Emakume guztiek zaintza-greba eginez gero, zenbat pertsona zaindu beharko lituzke gizon bakoitzak?

Hainbat gizon M8an zaintza kolektiboak antolatzen ari diren honetan, ariketa proposatu dit Estitxu lankideak: 16-69 urte arteko gizon bakoitzak 14 urtetik beherako eta 70etik gorako zenbat pertsona hartu beharko lituzke bere gain, denen zaintza bermatzeko? Hego Euskal Herriko datu demografikoetara jo dut.


2018-02-25 | Z. Oleaga
Bestelako zaintza egiturak
Tribuan hazten

Bi ama, eta haien seme-alaben zaintzan inplikatuta dauden hainbat pertsona batu zaizkigu mahaiaren bueltan Hernaniko Plaza Feministan. Ezberdintasunak, asko eta askotarikoak. Abiapuntutzat, ordea, ezaugarri komun bat: lagunek lagunen haurrak zaintzen dituzte, ez familia biologiko loturarik ez dirurik tartean izan gabe.


Haurrek zortzi urterekin izaten dute lehenengo mugikorra

EHUko EU Kids Online ikerketa taldeak landutako “Entre selfies y whatsapps” liburuak ume eta nerabeek teknologia berriekin nola jokatzen duten azalduko du.


Jolas librearen garrantziaz jardunaldiak egingo dituzte

"Jolas librearen bidez haurrak bere nahi eta beharretatik abiatuz norbere burua eta mundua askatasunez deskubritzen duelako", jolas librea ardatz duten jardunaldiak antolatu ditu Txatxilipurdi haur eta gazteen aisialdi taldeak. Gogoeta eta praktika uztartzea da asmoa.


2018-01-19 | Miren Osa Galdona
Haurreskolen doakotasuna eskatu du LABek familiaren itun berria dela eta

Jaiotzetik hasita, haurrek daukaten hezkuntza eskubidea ez dela betetzen dio sindikatuak eta hutsune hori betetzeko bidean ez dela urratsik eman. Ostegunean sinatu dute EAEeko instituzioek familia eta haurren aldeko ituna. Hitzarmenak oinarrizkoak diren hainbat arlo ez dituela jasotzen dio LABek, hala nola haurreskolen doakotasuna.


2018-01-18 | Euskal Irratiak
Ttinka
Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna bidean da

Urte hondar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna, Lakarrako apezetxe ohian.


Hamar modu haurrak irakurtzeari gorroto har diezaion

Haur horrek zergatik ez duen irakurtzea maite? Beharbada ohikoa duzu Gianni Rodari pedagogo italiarrak zerrendatu zituen bederatzi (eta nik gaineratutako hamargarren) ekintza hauetakoren bat.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude