Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasleak euskara irakasle

  • Duela hiru urtetik hona Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) euskarazko eskolak ematen ditu Euskara Taldeak. Bertako ikasleek eskolak doan ematen dituzte, unibertsitatea euskaldundu bidean. Unibertsitateko ikasle, irakasle, langile eta unibertsitate kanpoko edozeinek oinarrizko euskara ikasteko aukera du.

Iruņe Astitz Larunbe @arkkuso
2015eko abenduaren 20a
Unibertsitateko ikasleak astean bi aldiz euskara irakasle bihurtzen dira. Eskolak doakoak dira.
Unibertsitateko ikasleak astean bi aldiz euskara irakasle bihurtzen dira. Eskolak doakoak dira.Josu Santesteban

Ikasturte hasieran 15 pertsonako bi talde osatu zituzten, eta mintzapraktikarako taldea ere bai. Ikasleez gain, aurten unibertsitateko bi langilek eta bertan ikasten duen guraso koadrila batek eman dute izena. Astean bitan ematen dituzte eskolak, ordubeteko saio banatan.

Ikuspuntu akademikotik aldendu eta giro atsegina sortzen saiatzen dira irakasle bihurtutako ikasleak. Euskara ikasleek goza dezaten eta elkarren arteko harremanak sendoak izan daitezen saiatzen dira. Ohikoena, ikasleek euskararekin eta euskal kulturarekin harreman oso urria izatea da. Euskara Taldeko kideen ustez, irakasteko modu dibertigarria erabiltzeak eta eskolak musu-truk izateak jarrera ona eragiten du ikasleengan.

Euskara Taldea NUPeko Ikasle Abertzaleaken baitan sortu bazen ere, handik urtebetera Ikasle Abertzaleaketik atera eta campus mailako talde independente moduan kokatu zen. Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarak duen agerpen gabeziaz jabetuz, euskaraz bizi eta ikasi nahi duten ikasleek osatzen dute ordutik Euskara Taldea.

NUPen euskaraz ikasteko aukera murritzak daude, soilik Magisteritzari dagozkion graduak ikas daitezke euskaraz. Gainontzeko ikasketetan ikasgai gehienak dira erdaraz. Ikasgelatik kanpo euskaraz egitea ere zaila da. Administrazioko langileen artean eta kafetegian adibidez, euskaraz dakien norbait topatzea nekeza dela salatu izan dute urte luzez NUPen euskararen gaia jorratu duten ikasle taldeek.

Euskararen Eguna eta Korrika

Euskararen Eguna hasieratik ospatu dute, alde batetik euskarak unibertsitatean duen presentzia urria salatzeko, eta beste aldetik euskarari beharrezko tokia emateko.

Joan den ikasturtean, Korrika Iruñetik igaro zela probestuz LABeko kideekin eta UNEDeko euskara taldearekin batu eta horren inguruko hausnarketa egin zuten. Horretaz gain, Ikasle Abertzaleak eta Eraldaturekin batera Herri Unibertsitatea antolatu zuten NUPen.

Euskararen aldeko plataforma

2014-2015 ikasturteko errektoretza hauteskundeen harira, euskararen alde lan egin nahi duten ikasle, irakasle eta unibertsitateko langileak batu ziren eta euskararen aldeko plataforma sortu zuten. Errektoretza talde berriari euskararen inguruko gutxienekoen eskaera egin zioten, hiru ildotan banatuta.

Lehenik, irakaskuntzarekin lotutako gaiak leudeke; euskaraz eskaintzen diren kredituen kopurua eta irakasleen euskara maila handitzea. Bigarrenik, unibertsitaterako zerbitzuak kontratatzeko orduan euskara maila kontuan hartzea, baita kontratatuta zeudenei euskarazko formakuntza eskaintzea. Hirugarrenik, euskarazko eta euskara oinarri duten kultur jarduerak ugaritzea eskatu zuten.

Errektoretzarako hauteskundeen baitan eratutako taldea bada ere, gaur egun elkartzen jarraitzen du, eta tartean da Euskara Taldea.

Irakasleen %75,43k ez du euskarazko ezagutzarik

Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1987an sortu zen. 2013-2014 ikasturteko datuen arabera, 7.780 ikasle inguru ditu eta 859 pertsona daude irakasle eta ikertzaile lanetan. 18 gradu titulazio, bi gradu bikoitz eta 20 unibertsitate master eskaintzen ditu. Eskaintza horretatik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Irakasleen Graduak baino ez dira osotasunean euskaraz. Gainerako graduetan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleak Prestatzeko masterrean euskarazko irakasgai gutxi batzuk hautatu ditzakete ikasleek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Irakaskuntza antolatzeko errektoreordetzak hizkuntza plangintzarako zuzendaritzaren 2007-2015eko memorian jasotzen duenaren arabera, euskaraz dakiten ikasleen kopuruak nabarmen egin du gora. 2004-2005 ikasturtean %18,79k zekien euskaraz eta 2014-2015 ikasturtean %27,45ak. Irakasle eta ikertzaileei dagokienez, eta 2014-2015 ikasturtea kontuan hartuta, euskarazko C1 edo EGA du %14,57ak eta %10ak euskarazko ezagutzak ditu. Beraz, irakasleen hiru-laurdenak ez du euskarazko ezagutzarik.

Pablo Sotes, Nekane Oroz eta Carlos Vilches irakasleek 2013an NUPeko ikasleen jarrerak eta usteak elebitasunaren eta hezkuntza elebidunaren aurrean izeneko ikerketa aurkeztu zuten. 2005-2006 ikasturtean 2.048 ikasleri elkarrizketak egin zizkieten eta eztabaida taldeak ere bai. Besteak beste, haien hizkuntza gaitasuna ezagutu nahi zuten.

Inkestaren arabera, ikasleen %14k zuen euskara ama hizkuntza edo euskara eta beste hizkuntza bat ama hizkuntza; gaztelania soilik ama hizkuntza zutenak ikasleen %84 ziren. Dena den, inkestan parte hartutako ikasleen %40k euskaraz aritzeko gaitasuna zeukan. %20k euskarazko oinarrizko edo goi-mailako tituluren bat zuten.

Ikasleen %60 baino gehiagoren arabera euskara ez zegoen normalizatuta. %76,5ak euskarazko irakasgaiak ugaritzea komeni dela adierazi zuen, eskaintza urria delakoan.

Kanal hauetan artxibatua: Helduen euskalduntze alfabetatzea  |  NUP

Helduen euskalduntze alfabetatzea kanaletik interesatuko zaizu...
Etiopiarra, austriarra eta bi hungariar euskara ikasten

Euskaraz ikasten eman dute udaren parte bat gure herrietako barnetegietan. Atzerritarrekin egin dugu lotura –edo ustez atzerritar genituenekin–, bertan bizi den askok bazterrera utzia duten hizkuntza ikasteko bidean esatekoak dituztenen bila. Hauxe kontatu digute…


2017-07-06 | Udaltop topaketak
Euskaldunak aktibatzeko esperientzien jarraipena nola egin?
MULTIMEDIA - solasaldia

2017ko Udaltop jardunaldien barruan egindako mahai-ingurua: Onintza Irureta (Argia), Aitziber Gurutzeaga (Egia euskaraz), Aitzol Perez de San Roman (Lau Haizetara), Karmelo Ayesta (Abarrak Euskara Elkartea).


2017-07-05 | ARGIA
Euskara doan ikasteko proposamena egin dio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari

Azterketa gainditzeko beharrik ez izatea eskatu du sektoreak, alegia, doan ikasteko %75eko asistentzia nahikoa izatea.


Lili baten truke

Damian K. errotik zen euskaltzalea. Kirolari izana, berandu arte forma fisiko harrigarri baten jabe, laurogeitaka urteko aiton abertzaleak euskaraz hitz egingo zizun edonon, zer esanik urrundik bada ere familiakoak ginenokin ari bazen.


AEK Jendea: Kubatik etorritako Leo Turiņo
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Izena eta aurpegia jarri dizkiete AEKn bizi-esperientzia aparta izan duten pertsona horiei. 2016an, Lasarte-Oriako Juanma Iturriondo ezagutu genuen; aurten, aldiz, Kubatik etorritako Leo Turiño Aguila.


Doakotasuna agenda politikoan

Betiko aldarrikapena da: herritarrek euskara doan ikasteko aukera izan dezatela. Gauzatzetik urrun dago, baina badirudi EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2017-2018 ikasturtean pauso sendoa emateko asmoa duela: B2 mailara arte doan izango da. Horretarako baldintza ordea, ez da askoren gustukoa: matrikula ikasleak ordaindu behar du eta azterketa gaindituz gero soilik itzuliko zaio dirua.


BatZuk. Euskararen lau aurpegi
MULTIMEDIA - dokumentala

AEK-k eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak 20. Korrikarentzat egindako dokumental honek lau protagonista ditu, lau euskaldun berri: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larunbe. Beste askoren artean, euskararekin harremana duten lau lagun dira, euskararen lau aurpegi.

Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu;... [+]


2017-02-28 | Ruben Sanchez
Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi

Ez dut gogoan esaldi hori neuk bota izana, baina maiz entzun dut eta buruaz igorleari arrazoia emango nion batzuetan seguruena. Zenbat denbora eta euskara-ikasle potentzial galdu dugu euskaldunok era horretako esaldietan?


2017-01-04 | Zebrabidea
"Esfortzua eskatzen du euskaraz ikasteak, baina jendeak baloratzen du"

Tarana Karim Azerbaijanen jaio bazen ere, Hernialden bizi da. Tolosaldean dagoen emakume aniztasuna islatzeko proiektuetan parte hartu izan du, batik bat gizarteari begira, jendeak kalean ikus dezan, jakin dezan, gizartearen parte direla.


2016-11-30 | Uriola.eus
"Lortu dugu talde gehienak batzea eta Bilboko berbalagunen sarea sortzea"

2016/17 ikasturtea abiatu dute Bilboko berbalagunek ere. 50 taldetik gora daude Bilbo osoan eta talde horietan, gutxi gorabehera, 300 bat lagunek parte hartzen dute astean behin, gutxienez, ordubetez euskaraz mintzapraktika egiten. Taldeak sare berean batu dira dinamizazio eta koordinazio lan handiari esker. Gehiago hazteko, finantziazioa behar dute. Hori dela eta, konpromiso “handiagoa” eskatu diote Bilboko Udalari.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude