Bizitza literario bat

Gorroto dut pertsona batek bere autobiografia idazteari ekiten dionean. Zer pasatu behar zaio burutik, bere bizitzak liburu bat merezi duela pentsatzeko? 

Betidanik uste izan dut, eta baliteke okertzea, bi arrazoik bultza dezaketela pertsona bat bere autobiografia idaztera. Lehena, errekurtso falta. Hau da, kreatibitatea agortzen hasi zaionaren seinale, eta hortaz, bere azkenetan dagoen idazlea delako. Eta bigarrena, kreatibitate hori inoiz ez da existitu eta, beraz, idazle frustratu bat delako. Ez da inondik ere gure idazlearen kasua. 

Esan gabe doa, Austerrek luze eta sobera irabazi duela idazle izatearen meritua. Nik hamasei urterekin ezagutu nuen eta harrez geroztik kuttunetarikoa dut, horregatik barkatzen diot bere bizitzaz idatzi izana. Bere hitzetan bidaiatzea plazer hutsa da niretzat, baina egia da azken urteotan bere kreatibitatea agortzen hasia dela istorioak asmatzearen kontuari dagokionean. Oso kontzientea naiz nire zorroztasunaz, kritikatzea erraza delako, batez ere kritikarioi idazle frustratuak garela leporatu zaigunean. 

Neguko egunerokoa (Winter Journal, 2012) ez da edonolako autobiografia, eta ez dauka zerikusirik idazlearen gainerako liburuekin. Baina, onartu beharra dut, irakurri dizkiodan guztien artean austerianoena dela. 

Metaforikoki neguari lotuta dauden zahartzaroaren lehen aztarnek bultzatu dute Paul Auster barrura begiratzera. Bere memoriaren proiekzio honetan zehar, sei urte zitueneko neguarekin hasi eta hirurogeita bost urteko neguarekin amaitzen diren haririk gabeko diapositiben nahasketa bat eskaintzen digu. Horrela datoz oroitzapenak askotan; gainjarrita, nahasirik. 

Autobiografiatik aldentzen duen ezauga    rrietako bat darabilen bigarren pertsona da: “Pentsatzen duzu zuri ez zaizula inoiz gertatuko” (7. orria). Bam! Austerren esaldi tipikoenetako bat. Erradiografiak begiratzen dituen medikuaren antzera, gorputzetik atera den arimak idazten du bizitzak utzi dizkion arrasto fisiko eta emozionalez hausnartzeko: “Orbaina meheagotu egin da urteekin, baina oraindik ere hor dago bila hasten bazara, eta zorte onaren ikur hori aldean eramango duzu hilobira arte” (13-14. orriak). Erantzunen bila dabilen arima ere bada: “Ikusirik zure iraganeko porrotak, zure irizpen okerrak […]. Saiatu zara asmatzen zortearen ustekabeko aldaketa horren arrazoia. Baina inoiz ez duzu aurkitu erantzunik” (224. orria). Horrela, Austerren bereizgarria den efektu metaliterarioa antzematen dugu: irakurtzen dela idazten duen idazlearena. 

Neguko egunerokoa bere obra osoaren sintesitzat har daiteke. Bizi bat literatura bilakatua edo literatura bizitza bilakatua. Ba al da gauza ederragorik? 

Neguko egunerokoa

Paul Auster

Itzultzailea: Oskar Arana

Txalaparta, 2015


ASTEKARIA
2015eko abenduaren 20a
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude