Ez dakit

Nik ez dakit Durangoko Azokak mozkinik eman dien bertan aurkeztu diren enpresa kulturalei. Liburu eta disko asko saldu dituzten. Adinaren diskrezioan azokara hurreratu diren idazleak gai izan diren zutik irauteko, ordu luzeen osteak gerriko hezurdura lekutik aterata, eta gero, etxera itzuli diren aieneka, eta eskumuturra dislokatuta bakoitzaren liburu eskainian zirriborro ikasiak egin eta gero. 

Ez dakit gure Toti koitaduaren errukirik izan duten horren lanen zaleek eta jaleek, ilara amaigabeetan itxaroten egon eta gero, aurrez aurre autore izarraren irribarre fotografikoaz gain, liburu gogokoena besapean hartutakoan, etxera bueltatu direnean.

Ez dakit euririk egin behar ote duen azoka gunea jendez gainezka jartzeko, euritik babes bila bertaratu behar izanda, edo on-lineko erosketez baliatu diren, Espainia aldeko edozein hondartza epeletan sabela gora egon bitartean, eta Durangon gogoa.

Ez dakit Gernika-Lumoko urriko azken astelehenean bezala, Durangokora batu diren saltzaileek, ekoiztuaren edertasuna erakusteaz gain, malabarismo linguistikorik erabili ote duten, hainbeste neke eragindako produktua saldu ahal izateko.

Ez dakit erosgaiak berak berez saltzeko gaitasunik ote duen, edo artista kontzeptualak legez, artelanaren gaineko azalpenak eman behar izan dituen, salgaia ulertu, erakargarri bilakatu eta erosteko interesgarri egiteraino (Ferrero Roche batek lagun lezake erosgaiaz gozatu eta irakurraldia eztitzeko, autorearen mezu iradokitzaileak balekoak izan ezean).

Ez dakit Durangoko Azokara hurreratu direnak, erosgaia eskuan hartu, usaindu, aurretik eta atzetik aztertu, eta Paulov-en txakurren antzera hasi diren aho-zuloaren kanpoaldeko ezpain ertzetik behera adurretan, ase eta bete geratuko direlakoan.

Dakidan bakarra da Durangoko Azokak gurdi bete diru eman duela ikuspuntu gastronomikotik. Eta hau ere kultura da. Kulturala izateaz gain. Euskal Herria berez ongi jaten den tokia dela aitortuta dago, Mitxelin izarrak ez baitira korroskada ozenena botatzeagatik ematen edo uzkiarekin litro bete ur xurgatzearen abilidade xurgatzaile izateagatik, bazka ona, egokia, ugaria, anizduna, kalitatezkoa eta oso garestia ematen dutelako baizik.

Eta dakidan bakarra da osagai kultural gastronomiko honetaz azoka aldian atseginik hartu nahi izan baduzu, izenik edo izarrik edo hauei itzalik egin nahiko liokeen edozein jatetxetan, jai izan duzula. Liburu eta disko kulturaren ordez, gastronomikoa gailendu zaiolako. Ahoak gozamen gehiago hartzen du begiak baino. Gora kultura. Gora Durango. Biba fandango.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude