2015eko abenduaren 20an
Goiko argazkietan, Bergarako Aritz eta Aguraingo Naroa, Durangoz geroztik ARGIAkoak. Beheko argazkian Bernardo Atxaga letxuga eskuan, Jakoba Errekondorekin liburu trukea egin berritan.
Goiko argazkietan, Bergarako Aritz eta Aguraingo Naroa, Durangoz geroztik ARGIAkoak. Beheko argazkian Bernardo Atxaga letxuga eskuan, Jakoba Errekondorekin liburu trukea egin berritan.

Aurten Durangoko Azokako ARGIAren standa truke azoka bihurtu da: harpidedunek astekari berrituaz duten iritzia zintzo eman dute (goiko adierazpenetan irakur ditzakegu batzuk). 50 kide berri inguratu dira harpidetza egitera (goiko argazkien bidez egin diegu ongi-etorria). Jakoba Errekondoren kontsultan etengabe aritu dira jakobitak zalatzak argitzen, nork bere herriko hitzak ezagutzera ematen...

Plaza irekia

Elkarrekin gustura egoteko lekua izatea nahi genuen, eta horregatik, gune irekia sortu dugu, propio: hiru stand elkarren ondoan, haietatik bi mahairik gabe. ARGIA komunikazio proiektua eta aurten martxan jarri duen Bizi Baratzea proiektua, biak uztartu ditugu azokan. Horretarako, “Erein kazetaritza independentea” eta “Txikitik eragiten” mezuak zabaldu ditugu, eta Ainara Azpiazu “Axpi”ren mural ederrak marrazkiz irudikatu du ARGIAk eta Bizi Baratzeak partekatzen duten alako bizitzeko modu alai bat.

Inguratu den hankabiko orok bizitza txiki bat (letxua, uaza) eraman du etxera, han handi egin dadin (txikitik eragiten, horrela ere).

Emaitzak? Ospatzekoak

Twitterren #darpidegu hitza daramaten txioen zerrendan sartzea aski dugu ohartzeko harpidetza egin duzuen gehienak gazte jendea zaretela, Euskal Herriko lau haizetakoak, dagoeneko ARGIA tabernan, gurasoen etxean edo Interneten irakurtzen duzuenak. Bizi Baratzea liburuaz zer esan? Ustez soberan eraman genituela eta gehiagoren bila etorri behar izan genuela. Euskarazko liburuetan historia egin duen irakurle kopurua lortu du, eta erdarakoetan ere, gutxi fio!

Eta batez ere, beste urtebetez denak emanda jarduteko indarrak hartuta itzuli gara langileok. Une batzuetan festaleku bihurtzera iritsi zen. Hurrengo urtekoa harreman trukerako are indartsuagoa izan dadila!


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude