argia.eus
INPRIMATU
Bizi Baratzea
Komikilariak Errekondoren kontsultan
2015eko abenduaren 17a

Alberjiniak astun ospea du. Berarekin lan egiten duen baratzezainak, badaki, mainatia da, konformagaitza, elkar ulertzeko zaila eta berehala arantzak erakusten ditu, txorrotx. Sasibidea da alberginiaren hazkuntza. Heavya!

Jateko bai samurra eta goxoa arabeek ekarri zigutena...

Alberjinia musikariak luarraren kanta osa dezan hitza:

KONPOST, KAKETAN PLOST GORA LUARRA

Konpostari izana handik ez datorkio,
Konpostelatik nirea bai izena Santio,
gure aitak berea zenari zor dio.
Galegoek, guk bezala,
ipurdian zuloa,
aurretik sartzen, atzetik ateratzen, bizia sortzekoa.
Hemendik aurrera, gaurtik atzera bizi-bizitzekoa.
Konpost?
Nahi duenak esan beza; niri bost!
Txikitan ikasi genuen: kaketan plost!
Sastaixe, atalohia, kortalohia, lur-gorotza, luarra...
ez da, ez, luharra;
nahi duenak ase beza jakinminaren harra.
Sats, simaur, gorotz, lur-ustel, kaka, zirin;
azpi, etzauntza, ohatze, azpigarri, inaurkin...
zer ikasia badugu, nahiz eta ustez erruz jakin.