PP-Ciudadanos, beste lau urterako harresia

Espainiako hauteskundeak ez datoz iragan maiatzean aurreikusten ziren moduan, ez espainiarrentzat, ez euskaldunentzat. Ekainean udalak eratu zirenean, PP kanporatzea egiazko aukera gisa ikusi zen. Ezkerreko fronte zabalen esperientziak aldaketaren aukera gizendu zuen. Madril eta Bartzelonan posible izan bazen, zergatik ez Espainian?

Eskuinak beti ikasten du azkar eta gainera bitarteko asko ditu. Nor elikatu behar da PP gainbehera badabil? Katalan independentistei El Cid Campeadorren ezpatarekin aurre egiten dien Albert Rivera eta Ciutadans, horra aukera on bat. Pentsatu eta egin, horra Podemos eskuindarra. Botere ekonomiko handiei ez die halako axolarik Rajoy edo Rivera den, ezta gehiegi Sanchez bada ere. Iglesiasek urduri jartzen ditu, ordea. Baina dagoeneko gutxi. Ezusteko handirik ez bada, Podemosen eta PSOEren emaitzek ez dute emango PP eta Ciudadanos gainditzeko beste.

Euskal Herritik begiratuta, aldaketaren egarriz, esperantza apur bat egin izan dugu: bakeari behingoz ate bat irekitzeko, LOMCE bazterreratzeko, lan erreforma gehiago saihesteko, gerra abentura berriei uko egiteko, Katalunian negoziaziorako ate bat ireki dadin…

Bada ez, denak adierazten du gai horietako askok PPren eta Ciudadanosen itun-harresiarekin egingo dutela topo. Hauek gainditzeko esperantza gutxi da, baina gehiengo osoa lortu ezean, izan daiteke periferiako botoak oraingoan ere erabakigarri bihurtzea.

Euskal Herriko emaitzei begira PPk eta PSOEk beti dute uzta hobea Espainiako orokorretan Euskal Herrikoetan baino, baina inkestek oraingoan ez dizkiete emaitza onak ematen. Joerak ere ez. Azken 20 urteetako emaitzarik txarrena eskuratu zuten 2011n. PSOEk 5 eserleku lortu zituen Hego Euskal Herrian, 4 EAEn eta 1 Nafarroan. PPk EAEn 3 eta UPN-PPk 2 Nafarroan. Nafarroan eutsiko diote seguruenik, baina EAEn ez dago batere argi: CISeko sondeoak 2 eserleku ematen dizkio PPri eta beste 1 edo 2 PSE-EEri. Gainbeheran datoz biak, baina ez da erraza irudikatzea zartakoa hainbestekoa izan daitekeenik. Espainian aparretan dabilen Ciudadanosekin, aldiz, inkesta gehienak bat datoz: ez du eserlekurik lortuko.

Euskal Herria desberdina da, Ciudadanosek ez, baina Ahal Duguk bai. Bost eserleku aurreikusi dizkio CISeko inkestak, lau EAEn eta bat Nafarroan. Roberto Uriarteren dimisio eta guzti halako emaitzak lortuz gero, oso onak lirateke. Nafarroan CISek ez du diputaturik ikusten Geroa Bairentzat (Koldo Martinez). Oso posible da, hala ere, eserleku hori lehian ibiltzea EH Bildu eta Ahal Dugurekin.

EAJri eta Bilduri ere 2011n emaitzen antzekoak iragarri dizkiote hainbat inkestek. EAJk hala espero du (5 eserleku), baina EH Bildu pozarren legoke 6 eserleku lortuko balitu (2011n 7). Gehitxo dirudi, batez ere Ahal Dugu hor dagoela ikusita.

Siglak batuta edo bakarka gehiago?     Politikan sarri egiten den galdera da eta oraingoan Nafarroak erantzun beharko du, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak zerrenda bateratua osatu baitute Senaturako. Lehia izango dute UPN eta PPrekin, baina maiatzeko hauteskundeetako datuekin erkatuz gero, gobernuko indarrek aise irabazi beharko lukete (Aldaketa 160.352 boto  / UPN-PP 105.994). Esperimentua borobilduko zuketen Kongresurako ere elkarrekin joan izan balira, baina Geroa Bai eta Ahal Duguk hasieratik adierazi zuten bakarka joango zirela. Indar handietatik EH Bildu izan zen aukera horri ateak zabaldu zizkion bakarra.

EAEn ere hala izan zen. Hainbat pertsona ezagunek ezkerreko hautagaitza bateratua eratzeko proposamena ez zen aurrera atera, baina oraingoan ere EH Bilduk agertu zuen proposamenarekiko interes handiena. Ez da harritzekoa: batetik, ez du erraza 2011n eta 2012an erdietsitako emaitzei eustea; bestetik, etorkizuneko begirada ezkerreko indarren aliantzan edo indar metaketan du, bai alternatiba instituzionalari begira, bai garapen sozial eta nazionalari so. Barne erronkak, ordea, ez dira makalak, alderdien koalizioaren egungo egituratik beste batera igaroko baita. Gaur egun, sozialdemokraziatik,  antikapitalismo zorrotzeraino biltzen du; eroso bizi diren klase ertaineko sektore zabaletatik krisiak ondo jotako bozemaileetara. ETAren ondorengo aro hasi berrian, ez du samurra izango horri guztiari koherentziaz eta batasunez eustea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: "EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik"

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Eguneraketa berriak daude