Oskorriren omenezko post bat

Negarrez ari zara? Ez al zinen, bada, postmodernoa garai hartan? 80ko hamarkada ditxosozkoaz ari zitzaidan jesarleku kidea, a ze aspertuta gauden guztiok garai hura gogoratzeaz, ados, baina kontua da Oskorri zuzenean azken aldiz ikusten ari ginela, Gasteizen, Mendizorrotzan, despedida biran, duela pare bat hilabete, eta agian bosgarren aldia-edo izango zen… begietako malkoak ezin ezkutaturik harrapatzen ninduela ondoko lagunak, malko potoloak gainera, neuk ere ikusteko modukoak, begien aurretik, aizue, pelikula baten gisan igarotzen zihoakidan bizitza nola, bat-batean gogora etorri egin zitzaidala zer, eta Vega de Urriellu aterpetxetik jaisten ari ginen hogeita hamar urte lehenagoko egun hura: emakume bat irten da La Tenerosa mendi-bordatik eta adartxo batzuk ebaki ditu inguruko zuhaitzetan; hura ikusita, nirekin datorren lagun bilbotarrak –ekologista mega-ezaguna eta ni baino apur bat zaharragoa, hau da, 70eko hamarkadako sentiberatasunaren ordezkaria, Oskorri bezala– errieta moduko zerbait egingo dio bertako emakumeari; nork eta hiritarrak!; nola ez ginen, bada, post (pentsamendu likidoaren aldeko) bilakatuko ondorengo belaunaldikook, gure adiskide apur bat zaharragoak hain hutsezin agertzen baldin baziren beti eta edozein auziren aurrean, marxismoaz –edo ekologismoaz– lauzpabost –edo berrehun– liburu irakurri izanari esker –dirudienez– eta barkatu neu ere adarretatik joan baldin banaiz, baina Natxok berak egin zuen hamarkada haietako zenbait dogmatismoren aipua kantuen artean mintzatu zen bakanetan, beste batzuk kantuetan zehar isuritako negar-anpuluak lehortzeko ahaleginetan huts egiten –pentsamendu likidoaren berezkoa ei da– ari ginen bitartean.

Sekulako esperientzia Oskorriren despedidea! Noraino hunkitu behar ninduen jakin izan banu, kontzertu guztietara joango nintzen. Vitoriakoa –Natxo, behin eta berriro– primeran egon zen maila guztietan. Musikalki eta espiritualki, hasi eta buka. Jendea bere baitan bildurik, kantuok entzuten, edo bestela dantzan, oldeka bai, baina baita, nago, mistikotasun ezkutaezin batez, azken errezitaldia ez ezik Oskorriren azken azken erromeria genuelako, non eta inoiz baino hitz-urriago agertu zitzaigun Natxo prediku emaile bera (auto-definizioa duzue). 

Bakeak eginda bezala agertu ere, bururatu zitzaidan.

Halaxe sentitu baikinen asko, post zein pre, jaialdian.

Milaka aldiz errepikatutako kantuak zuzenean azken aldiz entzutean, kantu horiek lehendabiziko aldietan eragiten zuten iragan ilunarekiko onura baltsamikoa zein orduan abiatzen ari zen etorkizun itxaropentsuari zekarkioten alaitasun eraldatzailea, biak ala biak sentipen eder bezain aspaldikoak, gure barrenean orainaldi eternal nahiz galdu baten gisan berragertu balira bezala, eta hortik ere negarrak. 

Oskorriren azken erromeria

Gasteizko mendizorrotza, urriak 17

Hauxe da despedidia birako emanaldia. 

Aitzina Folk Jaialdiaren barruko kontzertua.

Jaialdiaren amaierako kontzertuak urtarrilaren 2 eta 3an izango dira: Eskoziako Calum Stewart & Heikki Quartet ariko dira eta Portugaleteko 

Xabi Aburruzaga Band. 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude