Ezer gertatzen ez denean

Ekaineko egun batean jazotakoak kontatzen zaizkigu Dalloway andrea nobelan. Protagonista den Clarissa iluntzean bere etxean emango duen jaia prestatzen arituko da egunean zehar. Aldi berean, Septimus paseoa eman eta medikuari bisita egingo dio gerrako aztarnei buruz hitz egiteko. Virginia Woolfen lanik ezagunenetakoa den honetan gogo-korrontea edo barne bakarrizketa estilo narratiboa erabiltzen da, oroitzapenak agertzen dira flashbacken bitartez eta pertsonaien pentsamendu eta sentimenduen katea osatzen dute egun horretan zehar gertatutakoekin batera. 

Pertsonaia asko agertzen dira I. Mundu Gerra osteko jendarte britainiarraren erretratua osatzen dutenak bi pertsonaion gidaritzapean. Denboraren iragaiteaz edo bizitzaz eta heriotzaz egiten dute gogoeta biek; egunerokoaz eta naturaren ñabardurez jabetuko da irakurlea haien begiradek gidatuta, klase sozial eta genero kultural desberdinen gaineko pertsonaiak eta harremanak irudikatuko zaizkigu xehetasunez; zoramenaz eta maitasunaz aritzean auzitan jarriko dituzte zenbait uste eta arau. 

Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea testuan aldiz, emakume idazlea izateari buruzko hausnarketa dugu, idazle nola bihurtu zen kontatzen digu eta hori lortzeko zer egin behar den: etxeko aingerua hil (emakumeek bete beharreko rol femenino tradizionala) eta emakumeen pasio eta gorputzez hitz egitera ausartu. Hortaz, “irudimena inkontzientearen sakonean urperatuta” libre arakatzen utzi eta “aurreiritzi asko gainditu” behar ditu emakume idazleak. 

Deigarria egiten zait XX. mendeko klasikotzat jotzen den idazle honek euskarara nola izan den ekarria. Farorantz argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak 1993an Literatura Unibertsala bildumaren barruan eta hogei urte pasatu behar izan dira Woolfen beste lan bat euskaraz irakurri ahal izateko: Gela bat norberarena, (Consonni 2013). Eta hurrengo urtean EDO! argitaletxeak eskuartean dugun lana eman zuen argitara. Zergatik pasatu behar izan dira ia ehun urte azken bi lan hauek euskaraz izateko? Zergatik izan dira bi argitaletxe “periferiko” plazaratzeko lana hartu dutenak? 

Woolfek literatura balioesteko irizpideak salatu zituen Gela bat norberarena lanean: “Gudu zelai bateko eszena bat askoz garrantzitsuagoa da denda bateko eszena bat baino”. Eta Dalloway andrea nobelarekin argi geratzen da egun batean gertatu eta oroitutakoen bilduman bere garaiko gorabehera guztiak bildu zitezkeela eta denboraren joanean gauza ugari gertatzen direla gu konturatu gabe.

Dalloway andrea / Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea

Virginia Woolf

Iltzultzaileak: Itziar Diez de Ultzurrun eta Ana I. Morales

EDO! 2014


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude