Versaillesko laranjondo nafarra

Versaillesko l’Orangerie lorategia laranjondoz josita dago gaur egun. Baina  bildumako ale ezagunena falta du, Leonor Trastamarak duela 600 urte inguru Erriberrin landatu zuen laranjondo boskoitza, itxuraz, Frantziara iritsi zen lehena.
Versaillesko l’Orangerie lorategia laranjondoz josita dago gaur egun. Baina bildumako ale ezagunena falta du, Leonor Trastamarak duela 600 urte inguru Erriberrin landatu zuen laranjondo boskoitza, itxuraz, Frantziara iritsi zen lehena.

Erriberri (Nafarroa), XV. mendearen hasiera. Nafarroako Karlos III.aren emazte eta Gaztelako Henrike II.aren alaba Leonor Trastamarak Citrus Bigaradia aldaerako bost laranjondo hazi erein zituen. Zergatik? Bertsio soilenak dio Karlos III.ak urte batzuk lehenago Mediterraneoko kostaldetik ekarrarazitako laranjondoetako baten fruitu garratz eta mingotsaren zaporea aparta iruditu zitzaiola eta, horregatik, besterik gabe, haziak loreontzi batean jarri zituela.

Dramazaleentzako bertsioaren arabera, senar-emazteak ez omen ziren batere ondo konpontzen, eta Nafarroako erregearen bost sasiko seme-alabak bereak bailiran zaintzen zituen arren, arratsalde batez lehertu egin zen.

Erregina hiru alabekin eta bost sasikoekin askaltzen ari zen, laranjaren zaporeak barruan gordeta zeukan garraztasuna gogora ekarri zionean. Zortzi haurrei joateko eskatu zien eta, bakarrik geratu zenean, bost malko, sasiko bakoitzeko bana, erori zitzaizkion masailetan behera, laranjaren haziak zituen urrezko platerera. Senarrak gazteluko lorategiak zaintzeko Valentziatik ekarritako Matheu En Serra maisuari eman zizkion, batera erein zitzan. Karlosi ez omen zion sekula utzi bere saminean ernetako landarearen fruituak dastatzen.

Leonor 1416an hil zen Iruñean, eta laranjondoa Erriberritik gorte berrira eraman zuten. Hantxe egon zen 1499ra arte. Katalina I.a erreginak Bretainiako Ana lehengusinari eman zion ezkontza-opari. Ana Frantziako Luis XII.arekin ezkondu zenez, zuhaitza Frantziara eraman zuten. Diotenez, erresuman sartu zen lehen laranjondoa izan zen. Eta Frantziako Kondestable Nagusi Karlos Borboikoaren jauregian ipini zuten. Karlosi ondasun guztiak, zuhaitza barne, bahitu zizkiotenean, hauxe zioen konfiskazio aktak: “Bost adarreko laranjondoa, Iruñetik ekarritakoa. Bost adarrak denboraz bat egin duten jatorrizko bost zuhaitzetatik hazten dira”. Handik aurrera, Le Grand Bourbon izen zentzugabea erabiltzen hasi ziren espezimen bikainarentzat. 

1532an Frantzisko I.ak Fontainebleauko jauregira eraman zuen. 1687an, Versailles jauregia eraikitzen hasi ziren, Luis XIV.aren aginduz. Eta Jules Hardouin-Mansart arkitekto ezagunak l’Orangerie lorategia diseinatu zuen laranjondoa bertan jartzeko. Mende bat geroago, 1793ko urtarrilean, Luis XIV.ari lepoa moztu zioten. Zuhaitzak Frantziako monarkiak baino urtebete gehiago iraun zuen. 1794ko negu latzean hil zen laranjondo nafarra, hamasei metroko adaburua eta ia 400 urte zituela.


ASTEKARIA
2015eko abenduaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Eguneraketa berriak daude