MONDRAGON, maiuskulaz?

Kooperatibismoa enpresa egiteko, pertsonaren garapena sustatzeko eta komunitatea eraldatzeko potentzialik handiena duen sistema dela sinesten dut. Horregatik inporta zait bere “osasuna”. 

Baieztapenaren ostean, goazen kooperatibismoan inguruko adibiderik esanguratsuenera, MONDRAGONera; eta jar dezagun arreta ezaugarri honetan: ea kooperatibak, oraindik ere, proiektu sozial eraldatzaile bat gauzatzeko plataforma diren ala enpresa demokratikoagoak izatera mugatu diren.

Hasteko, aitortu behar da MONDRAGONek praktika enpresarial ezberdin eta justuago bezala gauza oso inportanteak egin dituela. Baina azken urteetan, eta hau ere egia da, araututa daukan “kooperatibismoa” egitera heldu da nagusiki, ez da hortik pasatu. Hori da, behintzat, hautematen den MONDRAGON: protagonismo eta anbizio eraldatzaile txikia daukan esperientzia bitxia. Beraz, garai historiko honen justizia eta etika erronkekin konexio ahula daukan esperientzia kooperatibo barea. Kontua ez da MONDRAGONi arazo guztietarako irtenbidea eskatzea, baina bai beste lidergo maila bat, bestelako presentzia bat ekonomia eta gizarte berri baten bila.

Badirudi Arrasatekoa garai historiko jakin baterako alternatiba sozio-ekonomikoa izan zela. Eta nolabait esateko, gizarte eraldaketa terminotan, hori historia dela. Uste dut, gaur egun, pertsonak mobilizatzeko eta hauen ilusioekin konektatzeko sedukzioa eta proposamenak falta zaizkiola. Arrasateko kooperatibismoak, dagoeneko, ez du ematen gizartea eraldatzeko plataforma denik. Amets horiek, inon garatzekotan, beste zelai batzuetan praktikatzen ditu orain jendeak. Egia da, bestalde, identitate krisia ez zaiola Arrasateri bakarrik gertatu. 1950eko eta 1960ko mugimendu sozial askok dakite zer den ahultze prozesu hori: eredua lizundu zaie. Zimeldu ez, baina lizundu bai.

Arizmendiarrietak “pertsonak eraldatu ingurua eraldatzeko”, zioen. Ekonomia, komunitatea, pertsona, justizia eta elkartasunaren baloreak ardatz dituen mundu osoko erreferentziazko mugimenduak ez du hori transmititzen. Mugimendu kooperatibo honetara hurbiltzen denari MONDRAGON zenaren biografia erakusten diogu azken urteotan: testigantzak eta historia. Herentzia baino ez, ederra, baina herentzia. Eta helburua ez da Arrasateri ezer egiten ez duela salatzea, Arrasatek asko egiten du. Kontua da ingurua eraldatzeko plataforma den ala ez aztertzea, edota izan nahi duen.

Ukaezina da protagonismo eta norabide kooperatibo erakargarri bat edukitzeak MONDRAGONi, eta Euskal Herriari, onurak ekarriko lizkiokeela enpresa, pertsona, ekonomia, komunitate eta eraldaketa eremuetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude