Basotik edan izan dugu euskaldunok, herrigalea asetzeko behar izan duguna. Edan eta jan. Basoa izan da gure zibilizazioaren oinarria. Espiritualtasuna baino oinarrizkoagoa, eta erlijioaren aldean beharrezkoa. Gure iruditerian, gure kulturan zeresan ikaragarria du basoak.
Basoak ere bai, munta, itzal eta ospe handia du. Biziko bagara egunero edan behar; hau da, edalontziak salbatzen gaitu. Eta edalontzia aukeratzerakoan txoratzen ere ez ote garen ari... Gauza bat da edan behar eta erosozale izatea eta bestea guztiz fina, mokofina, ahozuria, mokozuria, ahofina, aisenahia, limurkorra, litxarreroa eta atsegalea. Maiz edalontziari gehiago begiratzen diogu barruan daramanari baino. Garai batean sagardoa edateko botilari lepotik heldu eta basoaren ahoan bertan nola zerbitzatzen zuten gogoan dut. Asturiesen azkenekoz izan naizenean jatetxe dotore asko batean aiton apain batek sagardoa botilaren muturretik nola edaten zuen ikasi nuen, elegante asko. Gero buruaren gainetik zerbitzatu behar omen da... Burua eta basoa bakoitza bere tokian!