Hirigintzaz bezainbeste indarkeriaz

Interes politiko oinarrizkoena jabego pribatuaren balioen defentsa denean, jabego pribatuen interesek gidatzen dituzte botere erakundeak; baita erakundeok publikoak badira ere. “Udalari dagokiona da eraiste baimena eskatzen denean baimen hori ematea, hori ez da aukerakoa. (...) bestela prebarikazioa litzateke” (epailearen susmoa bestelakoa den arren). Eta hala, Kortxoeneako auzia “partikularren arteko zerbait” bilakatzen da. Kultura zinegotzi Miren Azkarateren hitzak dira. Espekulatzaileen praktika mafiosoak bezainbeste izutzen du erakunde publikoek praktikari eman dioten babesak. Demokraziaren kontraesanik latzena ekonomikoa da; beldurra, berriz, kulturarena.

Hustu. Eraitsi. Eraiki. Espazioa eta bere ekoizpena, munduko ekonomiaren azken hedapen zikloan jarduera gakoa izan dira. Bestela esanda, kapitalismo globala espazioaren ekoizpen eta suntsiketa prozesuaren bidez ahalegindu da berezko dituen kontraesanak gainditzen. Eta hegemoniaren abaroan saiatzen den kontsentsuak bezain beste ezaugarritzen du indarkeriak hirigintza neoliberala. Txanpon beraren ifrentzua.

Espazioaren jabetza eskuratzeko suntsikorra eta asimetrikoa den borroka-dinamikak bere baitan dakartza gatazkak, kontraesanak, eta gainditu ezinezko interesen norgehiagokak. Indarkeriak zorrotz aldarazi du populazioaren jokabidea, eta ondorioz, hiria ulertu eta egiteko moduak ere aldatu dira. Indarkeriak harreman sozialen haustura ezarri du. Lurraldea eta formak estratifikatu ditu, muga material eta birtualak gauzatuz; identitate, klase nahiz genero gatazkak ber-ezaugarrituz. Izuaren estetikak bir-diseinaturiko hirietan bizi gara. Beldurra are handiagoa izan, orduan eta zatikatuago sozietatea. Eta zatikaturiko hiria erraz menderatuko du izuak. Ez da indarkeria oro, ordea, halakotzat onartzen. Balizko kriminalitatearen gorakadaren ondorio den segurtasun eskari baztertzaile eta orokortuan dugula arreta, ezkutaturik edo zokoraturik hedatzen dira zatiketa, segregazioa, gentrifikazioa, lurraldearen jabetze espekulatiboa, ingurugiroaren degradazioa... Alegia, auzoan eraikin berria altxa eta, biharamunean kafea nahiz alokairuak gora egin duelako lekualdatu behar izatea, indarkeria daiteke.

Kortxoenea Gaztetxearen kaleratzean jazotako indarkeria, baina, esplizitu eta agerikoa da. Zalantzarik sortzen ez duena, forma eta moduengatik berria izan arren inguruotan. Seul, Delhi, Shangai, Pekin, Londres, Madril, Bartzelona… eta orain, baita Donostia ere. Kultur alternatibo eta autoeratuaren ikur bilakaturiko eraikinaren eraistearen ondotik, agintariek hain gogoko duten mundu mailako zerrenda horietako batean sartu da Donostia. Hirigintza eremuko espekulazio-kontuetan, ukabil-amerikar eta burdin-makilekin egiten den indarkeriaren kultura estreinatu duten hirien zerrendan, hain zuzen ere. Berriki, Academy of Urbanism-Hirigintzako Akademiak ematen duen Europako hirigintza sari bat irabazi du Donostiak. Epaimahaiak hiriko jardunbide onen adibideak ebaluatzen ditu hainbat arlotan, hala nola: lidergoa eta gobernamendua, erkidegoa, ongizatea eta ikasteko ahalmena. Eta ikasi dugu bai gure Donostia School of Medicine propio honetan. Kaleratze agindurik lortu ez duen enpresariak kosta hala kosta eraitsi asmo duen eraikina husteko soldatapeko asaltanteak kontratatzea, urruneko kontua zitzaigun; nahiz eta antzemanak ziren halako praktikak: Bilboko Maison 13 etxe okupatuan lehenik (2014), eta Donostian bertan Itsas Gain gune sozial okupatuan gero (2015). Irakurlea ohar bedi, ez gara segurtasun enpresa pribatuko langileez ari; diru truke urkoa jipoitzeko prest den uniformerik gabeko gizon usteko koadrilaz baizik. Soilik diruaren meneko, ordaintzailea autoritate bakar. Halakoek ebatsi dute, Kulturaren Hiriburuan, kultura berari buruzko auzia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Materialismo histerikoa
Zer da berria

Ez dira taberna batean ausartu, baizik eta Instagramen, Facebooken, edo email batean (mundu digitalean ere badira zaharkituak: email hori Hotmailekoa izan daiteke oraindik, pentsa). Zuzeneko lehen musuen ondoren, Whatsapp eta Telegram bidez, poltsikotik iritsiko zaizkie laztan... [+]


2024-03-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunitatea

2024ko Arkitektura Pritzker Saria arkitekto japoniar bati esleitu zaio: Riken Yamamoto-ri. Bere izena tekleatzen baduzue, bere izenari lotuta dauden eraikin irudiak ez dira bereziki deigarriak. Deigarria dena da Pritzker sariak oraindik ere eraikin berriak eta oparoak egitearen... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude