Ñabarduretan dago gakoa

Aurreko batean Joseba Ponceri irakurri nion Berrian, JP Lohian proiektua aurkezterakoan, “gazte ‘martzianoen’ falta sumatzen” zuela, alajaina, gaur egungo gazteen ia talde guztiek musika eskaintza antzekoa dutela. Bat nator berarekin hein handi batean, baina horri gehituko nioke gaur egungo gazteek oso interes gutxi jartzen dutela eskaintza berri desberdinetan. Askotan pentsatu –eta idatzi– izan dut gure garaian, internet eta youtube ez zeudenean, askoz gehiago arriskatzen genuela ezezagunak ziren taldeen kontzertuetara joaten, erreferentzia txikienarekin edo ezerk lagunduta. Eta halakoak izaten ziren sorpresak gainera, galantak!

Beste ikuspegi batetik, kontzertuak antolatzen aritzen garen tamainan argi eta garbi egiaztatu dezakegu gaur egungo gazteak –30 urtetik beherakoez ari naiz– bospasei musika talde ikusteko daudela prest mugitzeko eta sarrera erosteko. Eskerrak berritasunaren, aniztasunaren eta kalitatearen alde, horietako bat Glaukoma den.

Testuinguru horretan gaur egun sortzen diren talde gehienak halako tribu edo esparru zehatzetan sartzen ditugu; ez da erraza hortik irtetea eta aurrera egitea. Horietako bat dugu Eratu taldea, hirukotea bera eta Ondarroa, Gasteiz eta Aguraingo partaideak dituena. Aurkeztu berri duten azken diskoan, aurrekoetan bezala, metala eta punk-popa dira indar-guneak; biak ala biak 90eko hamarkadatik gaur egunera arte gure artean presentzia handia izan duten estiloak eta nahiko onartuak direnak.

Bada, Eratu taldearen ezaugarrietako bat da –seguruenik partaide bakoitza herri eta abiapuntu desberdinetik datorrelako– kantuek estilo bat baino gehiago hartzen dutela bere baitan, eta kasu batean baino gehiagotan ia muturreko tempo, giro eta emozioekin. Entzule bati baino gehiagori gerta dakioke bata edo bestea aukeratzea, baina ez bien (edo hiruen) uztarketa. Kantuek asko dute melodiatik, norbera gaztetzeko eta betikotzeko punk-poparen hil ala bizi energiatik, baina baita eskola zaharreko thrash eta metal pisutsu eta erraienetakotik ere, besteak beste. Eta kantuak idazterakoan sortzen dituzten giro aldaketetan edo gehitzen dituzten ñabarduratan nabaritzen da taldekideak musikazale amorratuak badirela, eta instrumentalki ere gaitasun handia dutela.

Partaideen eta taldearen eskaintzaren irekieraren isla dira disko honetan ekarpenak egiten izan dituzten beste musikarien lana ere: Glaukoma taldeko Juantxo Rage Against the Machine berpiztuko lukeen Eslogan gehienei falta zaien praktika borobilean; Fer Apoa Pentsatu, erabaki, hartu kantu bortitz baina sentikorrean; eta Keu Agirretxea maisua bere gitarrak gehitzen hainbat eta hainbat kantutan. 

Eratu

Bidea

Mauka, 2015


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude