Jakoba Errekondo
2015eko abenduaren 06a
Mihilua (Foeniculum vulgare).
Mihilua (Foeniculum vulgare).

Trinitate eguna da gaur. Eguzkia Aries konstelazioaren parean sartu zenean udaberriari ekin genion; udaberrian sartuta, lehen ilargi betea izan zuen astea igaro genuen –batzuek aste santua deitzen dioten hori–, eta igande horretako ospakizunak ere bete genituen. Bai, aberri eguna, bai; ilargiak esaten digu noiz den aberri eguna, udaberriko lehen ilargi betea duen asteko igandea. Igande horretatik abiatu eta zazpi eguneko zazpi aste igaro behar ditu katolikoak maiatzeko pazkora iristeko; batzuetan maiatzean eta beste batzuetan ekainean izaten den mendekostera. Erlijioak ere ilargiaren musikan dantzatzen baitu... Pasa zen zazpigarren igande hori, eta gaur da trinitate eguna, zortzigarren igandea. 

Egun handia da zenbait tokitan, Mendaron, adibidez. Bertan trinitate eliza dute, zaharra oso, eta garai batean bezala ikaragarrizko ospea du. Berak bezala bertako ospakizunek: herri kirol, erromeria... Urrutitik etortzen da jendea. Badaezpada denboraz abiatuko ziren etxetik, elizara sartu aurretik zeregin asko izango dute eta. Elizbideetan barrena, abarkak lokaztuta iritsiko dira, eta ezin, bada, mezetara kuxidade horretan sartu. Patrikan edo fardelean ekarritako apreta txukunak jantzi, eta meza aurretik, gorputza eta gogoa berotzeko pare bat anis hartu.

Elizan ere zorua lurra bera izan, ordea. Atetik aldarerainoko karrajua kenduta, jendeak zutik edo belauniko behar duen tokia, lur gorria. Horri erantsi ordubete edo gehiago bidean gora eta behera ibilita etorri denaren izerdi usaina. Eta anisaren lurrunetan... Ospakizunari harmonia pixka batekin ekiteko, lurra den zoruan mihilua zabaltzen da, erruz. Azpiak egiten dizkiote jende aziendari. Mihiluak usain handia du, eta udaberriaren goreneko sasoi honetan puri-purian da. Jendea sartu ahala, zanpatu eta hedatzen den usaina ederra da. Gustatu egin behar! Gonbitalarria pizten dionik ere bada tartean...

Azpi-harmonia sortzen duen mihilua, Foeniculum vulgare, eta goi-harmonia dakarren anisa egiteko gaia den Pimpinella anisum, anis-belarra, famili berekoak dira, Apiaceaetarrak. 

Kanal hauetan artxibatua: Barazkiak eta belarrak  |  Eliza Katolikoa  |  Egutegia

Barazkiak eta belarrak kanaletik interesatuko zaizu...
2016-06-19 | Jakoba Errekondo
Hirutasuna

Hiru elkar hartuta. Gure kultura atlantikoko lurretako hirutasun nagusia badator. Artoa-babarruna-kuia. Oraintxe sortzen ari dira, hiru bat eginda. Soroari, kulturaren alorrari etekin hobea ateratzeko elkartasuna. Babarrunak lurrari nitrogenoa ekarriko dio, sustraietan apopilo hartuko dituen bakterio nitrofiloen bidez. Nitrogeno hori ederki baliatuko dute artoak eta kuiak. Artoak lastoa edo zuztarra eskainiko dio babarrunari luzatzeko eta lurreko hezetasunari ihes egiteko. Artoaren hostoak,... [+]


2016-06-12 | Jakoba Errekondo
Udaberriko irrika

Udaberriroko eztabaida: zer da goxoena, ilarra (Pisum sativum) edo baba handia (Vicia faba)? Nik zalantzarik ez dut: baba handia. Tipulin batekin olio pittin batean erdi erreta, a zer luxua! Felix lagunak patatekin (Solanum tuberosum) jaten omen du. Ni ere patatazalea banintz, halaxe jango nuke. Oraintxe loratzen ari dira patatak, eta seinalea da lorea: lurpean tuberkuluak osatzen ari dira. Hartu horzbikoa eta harrotu patata ipurdi batzuk. Hor azalduko zaizkizu patata berriak, azal eta guzti... [+]


2016-04-10 | Jakoba Errekondo
Azadia izotzetan

Kataluniako Puigcerdá herria mendian da, Pirinioetan, 1.200 metroko altueran; negu gogorren bizitokia. Hemen klima zakarragoa bizi genuen garaiak gogora ekartzen ditu hangoak.  

Ehunka urtean aza (Brassica oleracea) jan dute han, gure moduan. Toki hotzetako hotz gorrienetan ere ederki irauten du baratzean. Endemas, hotzak hobetu egiten du. Ahosabairik duen edonork badaki: izotzak pasatako aza gozoagoa da; alde ederrekoa! Ahosabaia ahozeru bihurtzen du.

Azak bezala, ez zuhaitz... [+]


2016-03-27 | Jakoba Errekondo
Bururik gabe

Bururik gabeko azak, Brassica oleracea var. acephala edo var. viridis, aza galegoa eta galego-aza esaten diogu hemen. Galizian aza da; aza arruntena, alegia. Zopa berdea egiteko erabiltzen da, eta aintza handian dute. Euskal Herritik abiatu eta Atlantikoaren ertzari segituz gero, Portugalgo hegoalderainoko ia baratze guztietan ikusiko duzu: hanka luze, mehe baten buruan hosto luze zabal urdinxkak, harro-harro, sekula bururik osatu gabe, kobatu gabe. Horixe adierazten du acephala hitzak, bururik... [+]


2016-02-14 | Jakoba Errekondo
Espainiak 1-Iranek 3

Sona gehien duen azafraia, Crocus sativus, espainiarra da. Mundu guztiak azafrai espainiarra saltzen du. Munduan ekoizten den azafrai ugari Espainiara joaten da, eta bertakoa balitz bezala saltzen da. Ikaragarrizko lapurreta dago antolatua. Garestia da, oso garestia, eta iruzurra latza.

Espainian Mantxan, babestutako jatorrizko izendapenen barruan, eta Aragoin, azken hamabost urteetan, batez beste, 2.800en bat kilo ekoitzi ziren. Ekoizpen txikia badirudi ere, ez da txantxetakoa: kilo bete... [+]


2016-02-07 | Jakoba Errekondo
Fruitua nahi? Zolda-belarra jarri

Zolda-belarrak (Symphytum officinale eta Symphytum tuberosum) auzolanerako iaioak dira. Beren ingurua, beren bizimodua osatuko duen ekosistema sustatzeko ikaragarrizko lana egiten dute. Adeitsuak dira aldamenean dituztenekin, eta maitagarriak dira. Batez ere, fruitu-arbolak dituzuenok kontuan izan. Fruituak izateko, arbolen loreak ernaldu behar dira; horretarako erleak behar, eta horietatik gero eta gutxiago dugu. Hona gure arbolen oparotasunaren alde zolda-belarrak egin dezakeenaren adibidetxo... [+]


2016-01-24 | Jakoba Errekondo
Negua urdina da

Negua urdina da baratzeetan. Baratzeak ez dira urdintzen, baina urdina da nagusi. Porrua, aza, azalorea, arbia... Negua gozatzen diguten barazki askok kolore urdinkarak aukeratu dituzte beren burua janzteko. Itxuraz urdina osagai osasungarri askoren adierazle da: antioxidanteak eta abar. Sendabideez asko jakin gabe ere, neguan porru eta aza jende arteko ugari jaten duenak badaki bai osasuntsu ibiliko dela...


2016-01-24 | Jakoba Errekondo
Errazkerietan

Dena atzekoz aurrera ikusten duen jendea bada. “Baratze bat egingo nuke, gustura, baina ez dut lurrik”, “ikaragarrizko lanak dakartza”, “landarea jarri eta zer edo zer ematerako hilabeteak hari begira”... Denak egiak, baina den-denak aitzakiak. Lurrik gabekoek okupatu egiten dituzte, edo terrazan edo balkoian edo leiho koxkan edo... Gure herriko Joxe Leon ile-apaintzaileak lantegi aurreko espaloiaren mugako lur pusketatxoan baratze ederra du, alboko... [+]


2015-11-22 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka: porruak

Kaixo! Badira bi hilabete ziento bat porru sartu genuela gure baratze kaxkarrean; hainbat aholku irakurri eta hainbat laguntza jaso arren, porruak landatu genituen bezain ziztrin daude. Belar txar batzuk dituzte inguruan (gaztelaniaz aros izenekoak), eta ezinean. Argazkietan garbi ikus dezakezu… Zer egin dezakegu? Saiatu gara belar horiek kentzen baina ezin dira sustraitik atera! Eta gainera zure liburuan uzteko diozunez… Laguntzerik bai?

Olga Villa (Larraul).


2015-11-01 | Jakoba Errekondo
Ohepeko sorta

Umetako oroitzapen bat. Lotara etzan eta loak harrapatu aurreko tartean edo lo-putzuetan hara-hona ibili bitarte horretan: belaun-katiluaren parean kosk, besape inguruko mami gozoan kosk, lepo-zamarrean kosk... Hozkadaz josita esnatu naiz, hazka batean. Arkakusoen balnearioa dirudi nire oheak. Gosaritarakoan amonak ohekideen erasoaren ondorioak nire azalean ikusi orduko, etxe atzeko baratzera bidali nau, menda bila. Eskuera duen sendabelarren baratzean, menda nagusia mendazuria, astamenda,... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude