Etxean arrotz

Azken urteotako lanaren emaitza da Atx!, Unai de la Iglesiak eta Ibon Rodriguezek osatzen duten Eten bikotearen bosgarren lan luzea. Grabazioan Unaik bateria jo eta abestu egin du, eta Ibonek gitarra jo, abestu eta grabazioa eta aurre-nahasketak egin ditu. Beste bi lagunek parte hartu dute egitasmoan: Tzesne musikariak ekoizpena egin du eta Jon Martin marrazkilaria diseinu lanez arduratu da.

13 abesti frenetiko entzun daitezke 27 minutuan. Hardcore pieza gordinak eta bortitzak, energia erauntsiak, zaratak, giro iradokitzaileak, une bitxiak, bateria kolpe eroak, errepikapenak, esperimentazioa, inprobisazioa, oihuak eta ohiko kantuen eskema jakinen suntsiketa saioak. Nolabait esateko, ez dira edonon entzun daitezkeen doinu arruntak. Musika baino gehiago jarrera bat da, adierazteko modu bat. txATXuaren kalejira kantuan, esaterako, “Ez zara inoiz sentitu arrotz zure etxean bertan? Ez ote zara zeu izango sobera dagoena?”, diote. “Non daude zure printzipioak? Begiratu zure zapaten zolan”, mATXiruloaren ATXimurra kantuan. “Ez salatu, izan zintzo!”, txintxoaren mehATXua kantuan. “Zure izerdia politikoa da, zure taupadak politikoak dira, zure ohea politikoa da, zure algarak politikoak dira, zure malkoak politikoak dira, zure musika politikoa da”, AT kantuan. “Zure jantziak politikoak dira, zure mozorroa politikoa da, zure ametsak politikoak dira, zure etxea politikoa da”, X! kantuan.

Atx! lan ederra da, biribila, artelan bat, doinuz, hitzez eta irudiz ongi landua eta osatua. Binilozko euskarrian eta CD moduan eskura daiteke. Binilozko aleak eskuz belztu eta serigrafiatu dituzte. Halaber, doan deskarga daiteke nola artoartian.org hala etentaldea.net web helbideetan, herriko(p)ia lizentziapean.

1998an Nerbioi ibaiaren ezkerraldean, Bizkaian, sortu zen Eten taldea. Bi kide dira gaur egun, zenbait urtetan hirukote bezala jo ostean. Le Noise, Manett, Mursego, Xabier Montoia, Cordura, Vinagre, The Extended Plays eta beste hainbat taldetan ere aritu izan dira Unai eta Ibon. Etenen jendaurreko emanaldietan bateria, gitarra, tronpeta eta bestelako musika tresnak erabiltzen dituzte.

Beren piezek dardarazi egiten naute, bizkortu, suspertu, eta oso gustura entzuten ditut. Azken aldian, gehien harritu nauen lana da Atx!. Haize freskoa nire belarrientzat. 

Atx!

Eten / Arto Artian, 2015

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko azaroaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude