Debagoienetik: errauskailurik ez


2015eko azaroaren 29an
Lasarte-Orian errauskailuaren aurka azaroaren 21ean egin zen manifestazioaren irudi bat.
Lasarte-Orian errauskailuaren aurka azaroaren 21ean egin zen manifestazioaren irudi bat.

LASARTE-ORIAKO Udala erraustegia Zubietan kokatzearen aurka agertu da. Bitxiena PSE-EEren jarrera izan da, erraustearen alde dago, baina ez bere herrian. Hori ezin balitz, orduan EAJ eta PPrekin batera onartzen du erraustegia Zubietan egitekotan herriak kalteordainak beharko lituzkeela eta erabiltzen duen energia doan eman beharko litzaiokeela. Guztia azaroaren 10eko osoko bilkuran.

Eztabaida han-hemengoa da. Paris ondoko Ivryn-sur-Seinen beste errauskailu bat egin nahi da, baina Parisen, 166.000 biztanle biltzen dituzten 2. eta 12. barrutietan organikoa atez ate biltzen hasi dira. Urruti daude, hala ere, oraindik atez ate biltzen duen Milanetik (1,3 milioi biztanle). Eta Gipuzkoatik kanpo ere, Bizkaiko agintariek Zabalgarbiko errauskailuaren loriak kantatu berri dituzte haren 10. urteurrenean, baina Nafarroan Uxue Barkos sostengatzen duen gobernu akordioak errausketa baztertzen du.

HONDAKINEN uhin berri honetan, beraz, nola baliatu abagunea Gipuzkoan mehatxu dena aukera bihur dadin? Pista oso garrantzitsua Debagoienetik dator, gaur egun Gipuzkoan hondakinak gehien sailkatzen dituen eskualdetik: urtarriletik irailerako datuetan, hondakinen %77 sailkatuta biltzea lortu dute. Bi klabe garrantzitsu dira emaitza horietan: bat, joan den legealdian hainbat herrik jorratutako atez ateko bilketa; eta bi, udan Arrasaten –Elgetan iaztik– organikoa eta errefusa txip bidezko edukiontziekin biltzea. Bi herrietan %80ra gerturatu dira, eskualdea birziklatze gaietan Europako puntan jarriz. Greenpeacek ere publikoki zoriondu berri du eskualdea.

Funtsean, horrek erakusten du garrantzitsuena ez dela nola bildu, zenbat baino, eta hainbat sistema izan daitekeela egoki %70etik gora birziklatzeko. Kontua ez da atez ate edo edukiontziz, sailkatuta biltzea baizik. Ez da ahaztu behar, Europako Legebiltzarrak jadanik 2012an onartu zuela 2020rako ezingo dela erre birziklagarria den hondakinik. Horrek eztabaida bigarren eremu batera eramaten du: nola lortu errefusa gutxitzea? Gaia konplexuagoa da, baina argi ikusten da asko sailkatzen duten herrietan, errefus kopuruak ere behera egiten duela nabarmen, Lezo, Astigarraga, Legazpi, Oñati, Hernani, Usurbil eta beste hainbatetan argi ikus daitekeen moduan.

DEBAGOIENA %80ko birziklapen mailara iritsi bada, beraz, ez ote da posible hori Gipuzkoa osoan lortzea, han erabili diren bilketa sistemak uztartuz? Eta erantzuna da denbora gutxian lortzeko moduko helburua litzatekeela, batetik, EAJ eta EH Bilduren arteko gutxieneko akordioa lortuko balitz, eta bestetik, instituzio eta gizarte mugimenduen indarrak behar legez uztartuko balira. Legealdiaren amaierarako lortzeko moduko helburua litzateke lurralde osoa %70eko sailkapenetik gora jartzea. Errefusaren bilakaera aztertu beharko litzateke orduan, baina orain arteko esperientziak erakusten du errefus kopuruak urteko eta biztanleko behera egingo lukeela nabarmen. Hau da, erraustegiak are eta zentzu gutxiago lukeela.

Inteligentziaz jokatzeko unea da, hondakinen gaian izandako gatazka sozialari etekina atera eta Gipuzkoa Europa osoan eredugarri jartzeko. Eskura dagoen helburua da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude