Euskal literaturan nobelagile gisa da ezaguna Ramon Saizarbitoria. Hori gogoratzen digu hegalean eskuartean dugun liburuak, orotariko saiakera laburrak biltzen dituen bilduma batean argitaratu zenak. Liburu arraroa da, beraz, idazlearen bibliografian bederen: 1970eko Mendebaleko ekonomiaren historia hartatik ez baitu saiorik egin; gerora ere ez, guk dakigula, ez behintzat berak bakarrik sinatutakorik. Eta ekonomia kontuak urrun, idazlea kezkatzen duten gure errealitate soziokulturalaren alderdi zenbait larrutzen dira Aberriaren alde (eta kontra) honetan. Zenbait, ugari, baina harritu naute euskararen inguruan ari direlako horietako ez gutxi. Felipe Juaristik bazekien, eta ez zuen liburua irakurtzeko batere asmorik: “gogait gaizto egina bainago euskarari buruzko eta euskararen inguruko gaiei buruzko eztabaidez. Egiago esatera, euskararen gainetik nabil aspaldi honetan, aingeruak bezala hegan”. Eskerrak tarteka oinak lurrean izaten ditugun.
Bai, ze, euskararen ingurukoak izango dira hemen larrutzen diren alderdietako ez gutxi –“geure egoera zehatzari ahalik eta estuen egokitutako konponbideak aurkitzeko gai izan beharko ginateke”–, literaturari buruzkoak beste batzuk –“ez dut uste hobea denik irakurtzea, edozer gauza irakurtzea, eta azken finean, gauza txar bat irakurtzea, telezaborra ikustea baino”– eta, tituluari men eginez, abertzaletasunaren gainekoak ere badaude –“gure nazionalismoak okerrera egin du, kultura menderatu baten defentsatik, ezaugarri etnizistak erakusteraino”–. Mutur bateko zein bestekoei haserrea pitz diezaioketen kontuak; ez, bereziki, idazlea erdian jarri zale delako, ez ekidistantziagatik, ez bada fatalitate hutsagatik, “kontrakoari neurri bereko alderdi positiboak ikusi gabe egitea” eragozten dion halabeharragatik. Ezin kontu guztiekin bat etorri, hartara. Markos Zapiainek esan zuen, 2000ko kritika batean: “Ezinezkoa da Saizarbitoriarekin erabat ados egotea, baina ezinezkoa da halaber punturen batean bederen bat ez etortzea”. Kontu guztiak dira, ordea, eztabaida pizgarri. Eta, azkenerako, esango nuke hausnarketek eurek bezainbat erakarri nautela hausnarketak plazaratzeko moduak, gogoak, jarrerak. Nire ustean esaldi honetan laburbiltzen direnak: “Geure buruarekin zintzo jokatzea; hori da, beraz, kontsigna”.
Idazlearen bibliografian arraroa den liburu hau argitaratu zen bildumaz, Zerberri sailaz, zer esan: faltan dudala, hitz-jario neurrigabea nagusi den garaiotan, berritsukeria gailendu den sasoian, ehun orrialderen bueltan gogoeta egiten duten liburu patxadatsu, jakingarri, eskurakoak. Saizarbitoriaren pieza bakan honen gisakoak.
Ramon Saizarbitoria
Alberdania, 1999
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]
Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.
Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]