GAROÑA. Nuclenor enpresak, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearreko jabeak, erreaktore ontziaren hobekuntza teknikoak aurkeztu dizkio Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN). CSNk onartu egin ditu. Zentrala berriz martxan jarri eta 2031ra arte irekita mantentzeko lehen pausoa izan liteke. Araba Garoñarik Gabe plataformak manifestazioa deitu du abenduaren 19rako.