Ñabardurak

Loïc Pierrek zuzendutako Mikrokosmos abesbatza frantziarra.
Loïc Pierrek zuzendutako Mikrokosmos abesbatza frantziarra.

Abesbatza-musika delikatu eta konplikatua da. Taldeen arteko desberdintasunak batzuetan ez dira begi bistakoak. Ñabardurak dira diferentzia markatzen duten elementuak, eta hain detaile zorrotzetan zaila da adituak ados jartzea. 

Tolosan disfrutatu genuen 47. Abesbatza Lehiaketatik atera dezakegu aipatutako ondorioa. Ondo ikusten nuen, eta justua, epaimahaiaren erabakia, baina nire erabakia beste bat izango zen, dudarik gabe. Mikrokosmos talde frantziarrak ia sari guztiak lortu zituen, merezimendu guztiekin. Talde sendoa da, primerako ahotsak ditu, batez ere gizonezkoak, eta Loïc Pierre zuzendari aparta da. Musikaltasun osoz eraman zuen bere taldea eta, ondorioz, interpretazio dotore eta doiak atera ziren. Baina ez nintzen talde horrekin maitemindu, ez zitzaidan gehiegi iritsi. Gauza bera gertatu zitzaidan ia abesbatza guztiekin, bat kenduta: Letoniako Emil Darzins Chamber Choir. Agian ez zen hain perfektua teknikoki, baina abesti baten interpretazioa nahikoa izan zen niretzat saritua izateko. Kanta horrengatik jaso zuten aipamen bat, euskal obra baten interpretazio onenaren saria. Ez zen nahikoa izan, nire ikuspuntutik. Xabier Sarasolaren Maiteagoak obrarekin egin zuten interpretazio zoragarrian ikusi egin genuen talde honen eta besteen arteko desberdintasuna. Folklore modalitatean derrigorrezko abestia zen, eta, beraz, talde guztiek abestu ondoren, aukera eman zigun kalitateak neurtzeko. Letoniarren bertsioa oso gainetik geratu zen. Pena, aipatutako saria jasotako bakarra izatea. 

Sari dezente irabazi zuen, aldiz, Japoniako Suginami Gakuin Higu School and Kikuka Ensemble taldeak. Oso efektista baina, nire ikuspuntutik ez hain artista.

Talde zoragarria suertatu zen Kataluniako Cor amics de la unió abesbatza, haur abesbatzen modalitatean irabazlea, eta zorte gutxi izan zuen AEBetako CWU Chamber Choir taldeak. Abesbatza ona izan arren, ez zuen aipamenik jaso. Ulertu behar da hango estiloak eta eskolak ez dutela zerikusirik Europako tradizioarekin, baina haien freskotasuna eta dinamismoa preziatu beharko genituzke. 

Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketa

Lekua: Tolosako Leidor Antzokia. 

Datak: urriaren 29, 30 eta 31, eta azaroaren 1a.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude