Aita Santua kapitalismoa babesten

Juan Mari Arregi
2015eko azaroaren 22a

Eliza katolikoaren hierarkiak beti izan dira oso diplomatikoak gobernuekiko eta sistema ekonomikoekiko euren erlazioei dagokienez, bereziki eskuinetik kudeatuta badaude. Urte asko dira komunismoa eta sistema hori ezarri duten erregimenak arbuiatzen dituztela, izena bera hizki larriz aipatuta gainera; baina sekula ez dute kapitalismoaren izenik esan. Francisco Aita Santuak, zenbait keinutan hain ausarta izanagatik, oraingoan ere ez du kapitalismoa kondenatu, nahiz eta praktika kapitalistaren ondorioez hitz egin duen.

Joan den astean, Italiako ehungintza arloan dagoen “esplotazio laborala” gaitzetsi du. 2013an zazpi langile txinatar hil ziren lan egiten zuten nabe industrialak su hartu ondoren. Bertan bizi ziren, Aita Santuaren esanetan “kartoiez egindako gelatxo batean pilatuta”. Eta beste hau ere esan zuen: “Bizi baldintza jasangaitzek eta esplotazioak sortutako tragedia izan zen. Bizitzak exijitzen du ustelkeriaren kontra borrokatzea amaierara arte”. Aurretik, Lampedusan, “axolagabetasunaren globalizazioaren kontra” hitz egin zuen Franciscok, eta Sardinian berriz, “munduko sistema ekonomikoak sortutako” krisiaren kontra.

Zergatik Aita Santuak ez du sistema kapitalista bere izenez kondenatzen? Badirudi, aurreko aita santuek bezala, lotuta dagoela ia gehienean katolikoak diren gobernu eta enpresei. Kapitalismoa bere izenez salatuz legitimazioa kendu eta alternatibak bilatzeko aukerak irekiko lituzke. Salatutako heriotzak, axolagabekeriaren globalizazioa, edo munduko ekonomia sistemak sorturiko krisia, eta ustelkeria bera, ez al dira kapitalismoaren egiturazko ondorio? Hori ez onartzea kapitalismoa babestea da.
 

Kanal hauetan artxibatua: Eliza Katolikoa  |  Ekonomia

Eliza Katolikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Hilobi zurituak eta harri giltzarriak

Juan Kruz Mendizabal apaizaren kasuaz idatzi du iritzigileak. Besteak beste, José Ignacio Munilla gotzainaren jarduera du hizpide. Artikuluan, kristauen mezua zabaltzeko abagunetzat jotzen du bizitakoa.         


Hiru dira dagoeneko Mendizabal apaizaren aurka jarritako salaketak, laugarrena airean da oraindik

Hirugarren gizon batek salatu du Juan Kruz Mendizabal apaizaren aldetik sexu abusuak jasan izana. Salatzaileak azaldu duenez, 1994an sufritu zituen erasoak, haren testigantza argitaratu du Berria egunkariak. Jose Ignacio Munilla Donostiako Elizbarrutiko gotzainak adierazi du sexu erasoei buruzko gogoeta sakona egin behar duela Elizak.


2017-01-11 | Goiena
Sexu abusuengatik Juan Kruz Mendizabal zigortu du Elizak

2001 eta 2005 urteetan, Donostiako Alde Zaharreko San Vicente parrokiako apaiz zela, bi adintxikikori egindako ukitze desegokiak egin izana frogatutzat eman du Donostiako Elizbarrutiak. Juan Kruz Mendizabalek aitortu egin du bere erruduntasuna.


Ikatza, artzapezpikuari

Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak ikatza eramanen dio beste behin artzapezpikuari "herriarenak beharko luketen eraikinak Elizaren izenean jartzen segitzeagatik".


Iru˝eko emakumezko apezpikua

Iruñea, 1082. Antso V.a Ramirez (1043-1094) Iruñeko erregeak hiriko apezpikua aldatzea erabaki zuen. Ordura arte bere anaia Gartziak zeukan goi-kargua eta Antso V.ak –edo Antso I.a Aragoikoak, hango errege ere baitzen– beste senitarteko baten esku utzi zuen gotzaingoa. Horraino ezer harrigarririk ez; garai hartan errege-erreginek apezpikuak izendatzeko eskumena zeukaten eta nepotismoa ere, jakina, ez zen kontu berria. Baina erregeak, lege kanonikoaren aurka, emakume... [+]


2016-11-24 | Hiruka .eus
Sopelako elizan egindako pintaketa bere gain hartu du Tranku gazte erakundeak

"Min handiagoa egingo dizue honek babesten duzuen biolentzia eta zapalkuntzak baino" zioen San Pedro eliza indarkeria matxistaren aurka egindako pintaketak. 24 ordutan udal langileek eliza berriz zuritu zuten.


Kardinalak giltzapean

Estatu Pontifikalak, 1241eko abuztuaren 22a. Gregorio IX.a aita santua hil zen, eliza katolikoaren eta Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko enperadore Frederiko II.aren arteko gatazka betean. Garai hartan Kardinalen Kolegioa osatzen zuten hamabi kardinaletatik bi gatibu zeuzkan enperadoreak. Gainerakoak zatituta zeuden, iritzi eta interes desberdinak medio. Nola lortu enperadorearen eragin zuzena saihestea eta kardinalek luze gabe aita santu berria aukeratzea?


Emakumeek meza ematea hobesten dute lau katolikotik hiruk

Emakumezkoen diakonotza onar dezan, eskaera luzatu diote Frantzisko Aita Santuari 900 elizkoik, eta gaia aztertzeko komisio bat izendatzea hitzeman du hark.


Eta Frantzisko Aita Santuari Arantzazuko gazta pare bat oparituko bagenizkio?

Frantziskotarren Arantzazuko artaldea, gaztandegia eta Artzain Eskola abiapuntu izan daitezke Euskal Herriak bere elikagaien etorkizunerako derrigorrezko izango duen mezu sozialari heltzeko. Abiapuntua hori izan liteke, eta ibilbidearen amaiera, nork daki non egon litekeen.

 


Nafarroako Gobernua auzitara jotzeko prest Elizak bereganatutako ondarea berreskuratzeko

Elizak bere izenean jarritako ondareak mantentzeko diru publikoa jaso duen ere aztertuko du Gobernuak.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude