argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Duela 2.500 urteko Siberiako zirujauak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko azaroaren 04a
Errusiako Zientzia Akademiako zientzialariek orain dela 2.500 urteko medikuntza-tresna sorta aurkitu dute Siberian: zerra, hezurrak mozteko labana, matxardak, zundak eta egungo eskalpeloen antzeko lanabesa.
 
Formari eta erabilerari dagokienez,  pieza horiek bat datoz garai hartako Europako zirujauek erabili ohi zituzten tresnekin, zerra izan ezik, K.a. IV. eta II. mende bitarteko horrelako lanabesik ez baita aurkitu orain arte kontinente osoan.
 
Pavel Volkov ikerlariaren hitzetan, zera esan nahi du horrek: “Garai horretako Siberia hegoaldeko biztanleek kirurgiaren ezagutza sofistikatua zuten, Antzinako Greziakoek eta Erromakoek zutenaren parekoa”.