Apalaldia edo...

Zorroztasun handirik gabe “apalaldian gaudela” esan nion kazetariei, euskararen biziberritzeaz ari ginela. Eta biharamunean Anjel Lertxundi nuen galdezka –ondo zorrotz– ea nola geunden zehatz: umil apatiko, dekadentzian ala barealdian. Egun gutxira, gai beraren bueltan Patxi Baztarrikak zioen berak “geldialdia ez” baina bai “ziurgabetasuna” ikusten zuela.

Hitzak hitz, uste zabaldua da biziberritze prozesuaren erritmoak ari direla apaltzen, eta orain arteko ekintzak errepikatze hutsarekin ez ditugula orain arteko hazkundeak errepikatuko. Alegia, berrikuntza dosi handiak beharko ditugula aurrera begira. Zertan? Hona nire lehentasunak.

Ikerketa eta zientzia. Herritarrei galdetu egin behar zaie bere hizkuntza jokabideen zergatiaz, eta erantzunei zientzia ezberdinak aplikatu. Ikerketa/zientzia binomioak emango digu oinarria epe luzeko estrategiak marrazteko eta horien araberako plangintza zehazteko. Erakundeen ahalmenari eta gizartearen ekimenari erantsiko genieke hirugarren erpin bat, ezagutzarena, eta triangelu horretan orekatuko lirateke indarrak, funtzioak eta osagarritasunak.

Tokiko aktibazioa. Euskaltzaletasuna zimeldu egin da profesionaltasunak gora egin ahala. Uste dut ezinbestekoa dela berreskuratzea auzo, udal eta eskualdeka dinamika moderno bat euskaltzaleak aktibatuko eta elkartuko dituena, bai “profesionalak” (hautetsi, teknikari edo sektorekoak) eta bereziki militanteak (euskara elkarte eta gizarte eragileetakoak).

Diskurtsoen eguneraketa. Oso garrantzitsua da nola azaltzen ditugun gauzak eta nola argudiatzen politikak. Diskurtso bakarra baino, hainbat behar ditugu; elkarren artean koherenteak, noski, baina hartzaile ezberdinei egokituak. Adibidez, udan hartu nuen zuzendaritzari izena aldatze soilak ate ugari ireki dit, espero nuenetik askoz harago.

Blindatze politikoa. Kargu berrian egiaztatzen ari naiz une egokia dela hiztunen arteko zoru komuna definitzeko, askatasuna, berdintasuna eta justizia oinarri hartuta; eta posible dela zoru komun horren gainean akordioen aro berri bat abiatzea, euskara biziberritzeko prozesua liskar politikoetatik blindatuko lukeena.

Esandako ezer ez da guztiz berria, are gutxiago nik asmatutakoa. Baina sinetsita nago berrikuntza dela, ezer baino lehen, jarrera bat. Eta ditxosozko apalaldi, geldialdi edo ziurgabetasunak horixe ekar lezakeela –hain zuzen– opari: gu denongan piztea berrikuntzarako jarrera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko azaroaren 01a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude