36 aforismo

Antton Olariaga

2. Aforismo bildumetan lehena beti izaten da onena.
3. Den-dena politikoa dela esaten dabiltzanetako askok ez ohi diote bere buruari benetan hala dela demostratzeko atsegin ematen, tarteka gaiaz aldatuta.  
4. Gaztaroa: denbora galera gogoangarria.
5. Guztia amaitzen ari delako sentsazio honek bukatu beharko du noizbait.
6. Jendeak ez ohi du bakarka bidaiatzen, bidaiatzearen xede nagusietako bat, hain zuen, bidaidearengandik ihes egitea baita.
7. Errudun sentitzeak erru gutxiago sentiarazten dizu.
8. Gu gara euskaldunak baina euskaldunak ez gara gu. Azkar ahazten zaigu hori pluraleko lehen pertsonaz gehiegi abusatzen duen herri honetan bizi garenoi.
9. Zer egiten ari naiz neure bizitzarekin? Neure adinean Alexandro Handiak lau urte zeramatzan hilik.
10. Bizitza osoa daramat nire porrot handiena prestatzen.
11. Gutxi irakurtzen duenak liburu bat, azkena, gomendatzen duenean, bere burua ari da gomendatzen. Gauza bera esan daiteke asko irakurtzen duenaz ere.
12. Turistek turistei eragozten diete gehienbat.
13. Kalean hizketan bakarka dabilen jendearen sakelako telefonoaren kablea lokalizatzea gero eta zailago bihurtzen ari da.
14. Neure buruarekin negoziatzen dudan aldiro, azkenean beti ateratzen naiz galtzaile irabazle.
15. Kalean maitale ohi bat ezagutu dut lurrinagatik, baina ez zen bera.
16. Bakardadeak beti kentzen dit arrazoia.
17. Munduaren zentzugabekeriari egiten diodan ekarpen proportzional eta eramanezinean pentsatzeak estutzen nau.
18. Banitateen periferiatik idazten dugu.
19. Idazle batek bere buruaz idazten duenean, nekez ihes egiten dio autohagiografiari.
20. Bizitzearen inertzia suizida.
21. Loezinaren kontra erremedio hutsezina dut: hurrengo goizean esnatuko ez naizela irudikatzea. Beti funtzionatu dit. Erdizka.
22. Gauzak hobeki doazkit pesimista naizela esaten hasi nintzenetik.
23. Kontrako eragina duen hizkuntza medikua: erizaina orratz luzeko xiringa bat eskuan duela hurbildu zait, “min pittintto bat egiten du”, txikigarriak baino ez dit beldurrik eman.
24. Igeriketan hasten naizenean, lehen besakadak jainko batenak dira; hortik aurrerakoak gero eta nireagotarrak.
25. Amodioa ez da existitzen, baina bere ondorioak bai.
26. Azken berrogei urteetan herridikulua baino ez dugu egin.
27. Denok gara ezagutzen dugun pertsonarik hipokritena.
28. Nola deitzen da hitz bat burura etortzen ez zaizunean?
29. Astegunetan eta igandeetan botoa ematen duten herrialdeen artean alde sotila dago demokrazia nola ulertzen duten.
30. Hil zen, bere azken desira beteta ikusi gabe. Hilezkorra izatea.
31. “Usted no sabe con quién está hablando” proposatuko nuke Espainiako himnoaren letrarako.
32. Amodioa da hiru mendeetan sexuak asmatu duen interfacerik hoberena.
33. Iristen da une bat non ez baitago jakiterik zure lagun minek maite zaituzten edo adiskidantza zaharrak plantak egitera zaramatza.
34. Korrika egitea gehiegikeria bat da.
35. Bidaiatzea zure arazoei espazio dimentsioa ere gehitzea da.
36. XXI. mendeko euskaldun batek bere burua Amerikako indiarrekin konparatzen duen aldiro XVI. mendeko bere arbaso batek tribu bat masakratzen du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude