argia.eus
INPRIMATU
Turismoak gerrak baino kalte handiagoa egiten dio ondareari
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko urriaren 21

Gizon-emakume guztion kultur ondare diren 802 tokiak urtero aztertzen ditu UNESCOk, zer egoeratan dauden jakiteko. 1979tik 2013ra arteko txosten horiek aztertu dituzte, ondarearentzat kaltegarrienak diren elementuak identifikatzeko. Gatazkak faktore erabakigarria direla pentsatzekoa da, batez ere azkenaldian Palmira (argazkian) suntsitu izanaren berri  zabaldu denean. Baina txostenek oso bestelako ondorioa utzi dute agerian: Gerren eragina “hutsala” da beste faktore batzuekin alderatuta: erakundeen kudeaketa kaxkarra, kontrolik gabeko hirigintza garapena eta erabilera desegokia. Azken puntu horretan, turismoaren gehiegizko ustiatzea nabarmentzen da: 1980an turismoak toki horien %8ri eragin zien eta 2013an, berriz, %75i.