Eguzkia gordetzen den lekua

  • Turkiaren menpeko Kurdistanen dago errefuxiatu kurduen Rojava kanpamentua, Suruç-Pirsus udalerriaren inguruko lautada lehor handi baten erdian, Siriako mugatik 10 kilometrora. Kurdistango Kobanê hirikoak dira bertako bizilagunak: Daesh-ek (Estatu Islamiarra) 2014ko irailean hiria eraso eta hartu zuenean ihesi atera behar izan zuten eta 8.000 kurdu lautada handi batera iritsi ziren esku-hutsik, Rojava Camp-en sorburua izango zenera.

Haur babesgabeak. Rojavar asko oso gazteak dira eta senideak galdu dituzte bidean. Argazkiko neskak bi anaia txikien ardura du. Kobanê Daeshen esku erori zenean ume asko gogor torturatu zituzten Islamera ez bihurtzeagatik; neska gazte asko bahitu eta eskl
Haur babesgabeak. Rojavar asko oso gazteak dira eta senideak galdu dituzte bidean. Argazkiko neskak bi anaia txikien ardura du. Kobanê Daeshen esku erori zenean ume asko gogor torturatu zituzten Islamera ez bihurtzeagatik; neska gazte asko bahitu eta esklabo dituzte orain.Irantzu Pastor

Bizi baldintza gogorrak. Hona ez da nazioarteko erakundeen ezta Turkiako Gobernuaren laguntzarik iristen. Goizean goizetik 40 gradu inguruko tenperaturak jasaten dituzte udan eta eguzkia jaisten hasten den arte zaila da plastikozko dendez gain norbait ikustea. Denda batean bilerak egiten dira, beste batean eskola dago eta beste batean noizbehinka etortzen den mediku batek kontsulta pasatzen du.

“Nahiago dugu borrokan hil”. Rojavako herri kurduaren babeserako miliziek 2015 hasieran berreskuratu zuten deuseztatuta dagoen Kobanê hiria, erresistentzia kurduaren –eta faxismo islamiarraren kontrako– ikur bilakatua. Daesh-ek gehiagotan eraso dituen arren, asko hirira bueltatzen saiatu dira. Egun, Rojava kanpamentuan 1.000 kurdu inguru bizi dira eta milizietan borrokan daudenen senideak dira kanpamentuko gehiengo handia. “Norbaitek egin behar dio aurre Daeshi, ez ditugu gure lurrak hiltzaile horien esku utziko, nahiago dugu borrokan hil, haien agindupean bizi baino. Oso harro gaude gure seme-alabak armak hartu eta gure herria defendatzen ari direlako”.

Abdullah Öcalan. Irudian, emakumeen milizien ikurrak, borrokan hildako gerrillarien argazkiak eta Turkiak 1999. urtetik preso duen Abdullah Öcalan mugimendu kurduaren buru ideologiko eta politikoaren posterra.

Etorkizuna amets. Kanpamentuko gazteak etorkizunari nola aurre egin erabaki beharrean daude: muga pasa eta armak hartu, Rojavara bueltatu berreraikitze lanetara, Europarekin amets egin...

Eguzkiaren gordeleku. “Roj” kurdueraz eguzkia eta eguna da. Rojava hitzak, eguzkia bukatzen deneko lekua edo egun bukaera erran nahi du. Hortaz, Mendebaldeko Kurdistan Rojava izenez ezagutzen da (Siriako mugen barruan kokatzen den Kurdistan hain zuzen ere). Kanpamentuko errefuxiatuek eguzkia Kobanê atzean gordetzen ikusten dute ilunabarrero.

Kurdistan askea helburu. “Zaila da etorkizuna irudikatzea, baina ahalik eta azkarren gure lurretara bueltatu nahi dugu eta hori lortzeko borrokatuko dugu, horrelakoak gara kurduak”. Daeshek burututako erasoek eta herriarengan eragindako beldurrak Kobanê txikitu eta ilun bat utzi dute. Hala ere, kanpamentuko errefuxiatuek argi dute: existitu behar ez lukeen Turkia eta Siriaren arteko muga bota eta Kurdistan anitz eta aske batean bizitzea dute helburu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-27 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude