Arte et Marte

Jainkoaren zeruaz diharduelakoan, mundu biran ari garenon bizitzaz hitz egin du erlijio katolikoaren hierarkiak mendetan; eta gizakiaren pausoak eta norabideak arautzeko legeak idatzi, begi bat goikoari begira eta bestea parez parekoari. 

Zeruaren aitzakian Elizak hartu dituen erabaki lurtarren baitan, usu identifikatu dira politika eta erlijioa, gerra eta erlijioa, boterea eta erlijioa, pertsonalismoak eta erlijioa… jazarpena, mehatxua, kondena, sua eta erlijioa… Erromak egin ohi duen modu bertsuan aritu dira Lurraren azalean erlijio ugari; hartara, katolikoena ez da salbuespen.

Frantzisko aita santua Vatikanoan aukeratu zutela igaro dira egunak, hilabeteak eta urteak. Egin du euri eta sargori, elur eta haize.

Barearen atzetik etorri da ekaitza. Eliza erromatarraren aurreko politikarekin hautsi du Frantziskok. Ez du jainkoaren zeruarekin hautsi, haren ordezkari lurtar zenbaitekin baizik, aurreko status quo delakoaren urloak iratzartu eta inertziak iraultzeko.

Artoski eta indartsu ari da aita santua, Arte et Marte. Itxura batean, organigrama katolikoa ari da arazten Jorge Mario Bergoglio Sívori; eta Kardinalen Kontseilua lagun, Kuria Erromatarra berriztatzen eta eguneratzen.

Eliztar jendearen eta publiko orotarikoaren aurrean azaltzeko, aingeruen sexua baino, Frantziskok gogoan hartu ditu ekologia, garapen jasangarria, abortua, sexua, Kuba eta Estatu Batuen arteko harreman zaila, Kolonbiako gerra zibila…

Urte biko jardunean, mundura hurbildu du aita santuak beste batzuek urrundutako ametsa. Eta mundua bilakatu zeru eta jainko. Hala diote horretaz dakitenek.

Etxe barrura begira, Frantziskok badu nondik ginarrak eta erratzak pasa. Pederastia-salaketak ez dira amaitzen. Misoginia ez da gainditzen. Erabakiguneen demokratizazioa ez da azaltzen. Vatikanoaren zirrikitu ekonomikoak ez dira argitzen...

Wojtyla poloniar eta Ratzinger alemaniarraren agintaldi eskuindarrek eragindako diaspora katolikoa biltzen saiatu beharko du oraingo aita santuak, gainerako sinestunak bazterrean utzi gabe. Errape askotako esneak jetzi beharko ditu kaiku berera aita santuak.

Fedea, indarra eta lagun asko ditu nahitaezko Bergogliok bidean aurrera egiteko, ez baitzaie autopsiarik egiten Erromako gotzainei mundu hau uzten dutenean bestera joateko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude