Nafarroak historia politikorik bai?


2015eko urriaren 11n

Bazen garaia: Rodezno Kondearen plaza ez, baizik eta Serapio Espartzaren plaza izango da aurrerantzean. Hango kriptan dira oraindik Euskal Herrian kamino-bazterretan fusilaturiko sei mila ingururen erantzule nagusiaren,–Bilbo suntsitu nahi zuen nonbait Molak, baina jeneral alemanari gehitxo iruditu eta Gernikarekin kontentatu!–, eta José Sanjurjo Espainiako II. Errepublikaren aurkako jeneral kolpistaren gorpuzkiak.

Barne-turismoa eginez, Iruñeko Nafarroako Museoan sartu-irten bat egin dugu. Ez dut esango Nafarroa Garaiaren eta Beherearen historia politikoaren bilakaera bertan islatua ikustea espero nuenik margolan eta gainerako arte-euskarrietan, baina esperantza txikiren bat banuen halere, handik edo hemendik Nafarroaren historia politikoaren arrastorik aurkituko nuela.

Noizkoa? Erresuma independente izan zeneko zazpi mendeetako aztarnaren bat; haren galeran izandako guduena, agian, edota han edo hemen zirtaturik XIX. mendeko karlistaldiei buruzkoren bat, haiek lurraldean hainbesteko garrantzia izan zutela gogoan harturik; ez, ez nuen egia esan, espero Raimundo Garcia Diario de Navarra-ren zuzendari famatuak Emilio Mola jeneralaren esaneko zintzo eta leial, Sanjurjo jeneral eta beste hainbat matxinada zale tarteko –Martinez Berasain, Baleztena anaiak eta Luis Arellano, errekete nafarren buruzagiak, edota Tomás Dominguez Arevalo, Rodeznoko kondea...–, josi zuten Errepublikaren aurkako konspirazioaren berririk.

Ez, ez da horrelakorik Nafarroako Museoan. Erromatar mosaiko, katedraleko kapitel, jaun boteretsuen jauregietatik eskuratutako margolan eta eskulturak, eta hango eta hemengo elizetako artelan aski maiztuak gehienetan, eta museo guztietan bezalatsu, margolan bat gailen, Goya pintoreak San Adrian markesari egindako erretratu ederra... Ezer handirik ez, Espainiako beste edozein hiritan aurki dezakezun lurralde museotatik bereizten duenik!

Orreagan, Leiren, Amaiurren eta berriki Sartagudan, badira Nafarroaren historia politikoaren gaineko aztarnak; bibliografia aski zabala bai, azken urteotan nafar ikuspegitik hagitz aberastua, historiazaleen bazka, gutxi batzuen ikasbide, baina horixe, gutxi batzuen hezigarri, baina eskolaumeentzat eta helduentzat prestatutako historia-museo dibulgatiborik?

Izen-aldaketa beharrezko bezain itxaropentsuari gure historiaren ezagutzak jarraituko balio, orduan bai aldaketa sakona, izen-aldaketa batere gutxietsi gabe!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude