Lan ezkutua

Filmetako soinu-bandak konposatzea ez da oso elikagai konpletoa musikariaren autoestimua asetzeko. Beti irudia azpimarratuz, askotan pelikularen giroa ez litzateke lortuko musika egokirik gabe, baina aitortu behar da ikuslea gehienetan ez dela horretaz jabetzen. Lan ezkutu, neketsu eta zaila egiten duten konpositoreek izan zuten omenaldi txiki bat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Donostiako Zinemaldiaren barruan.

Bost musikariren lanak disfrutatzeko aukera izan genuen, dagozkien filmen zatiak –ia laburpentxoak– proiektatuz. Eta ariketa kuriosoa suertatu zen, oso eskergarria. Alde batetik, konpositoreen koalitateak eta bakoitzaren nortasun berezia apreziatu genituen; bestetik, sentitu genuen nola kasu batzuetan oreka berezia lortzen den irudiaren eta musikaren artean eta beste batzuetan batak jan egiten duen bestea –batzuetan musika da jalea–; eta, musika alde batera utziz, txunditu egin ninduen ikusteak nola minutu gutxi batzuetan sentitzen zen filmaren kalitatea, edo kalitate eza.

Alfonso de Vilallongaren Blancanieves filmaren bandarekin hasi zen saioa, oso ondo egina, oso klasikoa, eta oso egokia zuri-beltzez egindako ipuin klasikoaren bertsioarentzat, non fotografia dena zen, polita, inpaktantea.

Jarraian, agian gehien gustatu zitzaizkidan bandak, Pascal Gaignerenak. Loreak pelikularen zati batzuk ikusi genituen, musika iradokitzaile eta aberatsarekin, eta Lasa eta Zabalaren soinu-banda bizkorra disfrutatu genuen. Jeniala.

Álex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi filmaren musikak, Joan Valentenak, ederki egokitzen ziren pelikularen irudi fantasiotsuetara. Honen ondoren, Alberto Iglesiasen lanaren erakusgaiak izan genituen. Almodóvarren lau pelikula –Todo sobre mi madre, Hable con ella, La mala educación eta La piel que habito–. Aitortu behar dut ez zaidala batere gustatzen Almodóvarren zinea; beraz, salbatzen zen gauza bakarra kasu honetan musika zen, zalantzarik gabe.

Eta amaitzeko, benetako “pestiño” bat, Zipi y Zape y el club de la canica, Fernando Velázquezen musikarekin. Gauza hobeak egin ditu Velázquezek –Lo imposible filmaren soinu-banda adibidez–, baina tontakeria hau aukeratu zuten saioa bukatzeko. Balekoa, besterik ez.

Orkestra, Roman Gottwald zuzendariaren batutapean, ederki aritu zen. Gauza bera esan behar Donostiako Orfeoiaren talde txikiaz ere.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Roman Gottwald. Egitaraua: Alfonso de Vilallonga, Fernando Velázquez, Joan Valent, Pascal Gaigne eta Alberto Iglesiasen zinemarako lanak. Lekua: Donostiako Belodromoa. Data: irailaren 19a.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
Distira musikan, zakarkeria ekoizpenean

Zer: OLBEk antolatutako Verdiren 'Rigoletto' opera.
Nork: Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: Otsailaren 23an.

------------------------------------------------

Spoiler: Euskaldunan entzun genuen... [+]


Gorabeheratsua

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Mozarten Serralloko bahiketa (Die Entführung aus dem Serail) opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Operaren Abesbatzak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: Urtarrilaren 20an.

[+]


Fantasia bat haurrei, musika klasikoaren ardatzean

Haendel, Bach, Mozart, Vivaldi... haurrentzat ere izan daitezke, zergatik ez? Publiko espezifikoa izan ohi du musika klasikoak, baina ate gehiago ireki ditzake antzezlan edo ikuskizun berezi bihurtuta. Euskadiko Orkestraren Musika Gela egitasmoa Pantomima ikuskizuna eskaintzen... [+]


Maite Idirin kantari hilberriari azken agurra egingo diote asteazkenean Angelun

Maite Idirin abeslaria urtarrilaren 20an hil da. Angelun bizi zen, eta asteazkenean 10:30ean izango da ehorzketa meza. Euskal kantagintzaren ahots ezagunenetakoa izan da. Emakumeen eskubideen alde borroka egin zuen bere bizialdian.


Eguneraketa berriak daude