Gizona ez da emakume hiltzen


2015eko urriaren 11n

Esan bazuen, esan zuen, Parisko Simonek, emakumea ez dela emakume jaiotzen!

Irakurtzen dugu Lizeoko lehen mailako Sciences de la vie et de la terre liburuan (merci, Nancy Huston): “Ez gara gizon edo emakume jaiotzen; norberaren hautua da, bata izatea edo bestea”.

Eta, esan du norbaitek irratian: “Sexua norberarena da. Giza-espeziean ez da sexu bi”.

Sexu bi ez? –mutur mozka, nik–. Arrak eta emeak: bi besterik ez, geure portamenari buruz aurre-disponitzen gaituztenak; noski sozietateak edo norberak moldatzen ahal ditu disposizio horiek: oso landuak dira gure sexu-identitateak.

“Berezko portamena, tu parles! Dena da fabrikatua! Generoak esplikatzen du guztia!”.

 

Interesantea da sexua eta generoa bereiztea. Generoak matizatu, finkatu, areagotu, gozatu egiten du sexu-diferentzia.

Sexu-diferentzietarik: gizonok, zenbait aldiz, mina izaten dugu urdail aldean, ezin larru jorik –antza emakumeek bestela bizi dute gauza–.

Haratago: sexu-diferentzia basikoen ondorioa izaten ahal da emakume gutxi bide-peoitzan ari izatea, edo preso gehienak gizonak izatea –arlo horietan, eta beharrik, inork ez du parekotasuna defenditzen–.

Orobat, sexu-diferentzia basikoen (basikoak, baina premiaz landu beharrekoen!) ondorioa izaten ahal da, euren jolasetan mutil koskor gehienek armak, eta neska koskor gehienek panpinak nahiago izatea.

Bidezkoa da gure haurrak igualdadean hazi nahi izatea. Bidegabea da, aldiz, biologiaren indiferentzian hazi nahi izatea –berdinen arteko diferentzian haz litezkeelarik alabaina–.

Igualdadearen kontrakoa ez da diferentzia, desigualdadea baizik. Igualdadeak ez ditu diferentziak ukatzen; justiziaren aurrean edo soldatetan edo tratuan, injustizia-eza esan nahi du.


Ekibokatua egonen naiz baina, emakume baten ipurdiari jarraitzen dion gizon-begiradaren atzean (barrabil, prostata, zakil) sexu-aparatu bat ikusten dut nik, eta, emakumearen eder agertu nahiaren atzean, umetoki bat ikusten dut –eder agertu nahia ez da milurteetako sexismoaren ondorio; sexismoak, zinemak edo kosmetikako publizitateak haizematu, itxuragabetu, degradatu egiten dute baina–.

Sexua eta generoa bereizten saiatzen garenez gero, saia gaitezke, bidenabar, bereizten berezko eder agertu nahia: emakume baten garboak adierazi dezakeena, eta ezarritakoa: emakume baten ileen eta zimurren kontrako ekinaldiak adierazi dezakeena.

Sexu-diferentziak ezkutatzen dituen sozietate batean gara, aldi berean, edertasunaren eta pornografiaren industriei esker, diferentzia horiek ero-moduan handitzen dituena.


Gure amatxiren panpina: bere aitak egin ziona, trapuzkoa, beretzat lagun on, edo haur, edo gure amatxik berak nahi zuena izan zitekeena.

Harrezkero, panpina suerte bi: haurrarengan “ama instintua” pizten duena, bata, eta Barbie, bestea, “sedukzio instintua” pizten duena. Biak ala biak dira, azken batean, alienanteak. Zernahi gisa, mendebaldeak bigarrena hautatu du; bizi-zikloan, neska koskor panpinzaleen eredutako, aldi bat hautatu du: emakumea, eder eta desiragarria izanik, oraindik ama ez den aldia.

Eder eta desiragarria: partikulazki, gizonen begietara.

Gizonen begiradara sakrifikatzen den emakume bat ikus daiteke, emakume ilefobo bakoitzaren atzean.

Gizonen desiretara plegatzen den emakume bat, puta bakoitzaren atzean.
Eta emakumeen begiradak? Haien izateko, elkarrekin izateko, haien nahiak, gauzak egiteko manerak... ez dira, inondik ere, berdintasunari edo desiragarriei buruzko eztabaidetan agertzen.

Emakumeen izatea gutxietsia den, eta, inork egiten dituela ere, etxe aldeko lanak, haurrekin egotea barne, desestimatuak diren bitartean... ez du balio berdintasunaz ari izatea.

Emakumeen begirada diferenteak behar ditugu –batez ere, gizonok–.


“Igualdaderik ez den bitartean, tratu txarrak izanen dira”. Igualdadea: zer esan nahi da? Tratu justoagoa? Gizonak etxe aldeko lanetan gehiago (ez dirudi inoren lehentasunetarik denik) eta emakumeak kanpo-lanetan gehiago aritzea (bera bai, askoren lehentasuna)?

Nik ulertzen dut: “Arrak eta emeak dauden bitartean, tratu txarrak izanen dira”. Harro egin du balantzea ministroak: “Hamar urte hauetan (Espainian genero-biolentziari buruzko legea dekretatu zenetik) milioi bat baino gehiago gizon izan da tratu txarrengatik prozesatua”.

Nik ulertzen dut: “Gizonek tratu txarrak ematen dituzte”. Tratu txarrak ematea gizon izateari lotuta dago; estatuak, zorionez, zuzenduko duen akatsa.

Ez dut nik ukatuko (bestenaz, inork ez du argi eta garbi deklaratzen) gizonen biolentzia biologiari lotuta egon daitekeenik; alabaina: ez ote du, biolentzia horrek sozietatean gertatzen ari denarekin zerbait loturarik? Haur denborako tratu txarrekin?  –tratu txarrak: kolpeak eta abarrak ez ezik, abandono lasterrak: eskoletan, pantailetan, inon ere abandonatutako haurrak; nondik nora ez handian hazten direnak...–

Zertako galdezka hasi, badugularik soluzioa: kartzela.


Igualdadearen ideia, ez da jende naturalaren ideia; aspaldi mendebaldeko gizon aberatsek aldarrikatua, gizon haien aldarriari begira jarri ditu pobreak, emakumeak... Igualdadearen ideiak sorrarazi ditu sexuen arteko gatazka berriak.

Euskaraz, bereizten ahal genuke: berdintasuna (etxe aldekoa: berdintasuna diferentzian) eta igualdadea (“gizon aberatsen igualak” izateko nahia).

Igualdadearen bidetik heldu da parekotasuna: balizko problema bat konpontzeko, emakume batzuek botereguneetan toki bat izan dezaten instituzioek sortutako mekanismoa.


    * Pablo Sastrek Erredakziora bidalitako artikulua.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude