Emakume azkarrek atzera begiratzen dute

Dorothy Levittek autoa gidatzean atzera begiratzeko ispilu bat erabiltzea gomendatu zuen 1909an, baina ez zioten jaramonik egin.
Dorothy Levittek autoa gidatzean atzera begiratzeko ispilu bat erabiltzea gomendatu zuen 1909an, baina ez zioten jaramonik egin.Foultham & Banfield

Indianapolis (AEB), 1911. Ray Rannoun pilotuak ia dena prest zuen Indianapoliseko 500 milietako lehen lasterketan parte hartzeko. Garai hartan, pilotuaz gain, autoetan mekanikari bat joan ohi zen aurkariei adi egiteko. Eta horixe falta zuen Rannounek. Horregatik, Liztor ezizeneko Marmon markako auto horiari oinarri bat jarri zion aurreko aldean, eta hari helduta, ispilu bat. Hala, nahi gabe, egun ibilgailuetan ezinbestekoa den atzerako ispilua asmatu omen zuen; hala esan izan dute, behintzat, iturri gehienek.

Anne de Montemart-Rochechouart (1847-1933), Uzésko dukesa, lehen emakumea izan zen Frantzian gida-baimena lortzen. 1897an atera zuen, 50 urte zituela, eta hurrengo urtean beste marka bat hautsi zuen: Parisen, Bois de Boulognen, gehiegizko abiaduragatik isuna jarri zioten lehen pertsona izan zen, 12 km/h-ko abiadura muga zeukan eremuan 15 km/h-ko abiadura eroan zirkulatzen harrapatu zutelako. Horrek ez du esan nahi segurtasunaz arduratzen ez zenik: 1910ean, Indianapoliseko lehen Grand Prix hura baino urtebete lehenago, atzera begiratzeko ispilu bat jarri zion Delahaye markako auto kuttunari. Ez dakigu ideia berari bururatu zitzaion ala Dorothy Levitt ingelesaren aholkuari jarraitu zion.

Dorothy Elizabeth Levitti (1882-1922) munduko neskarik azkarrena esaten zioten; uretan, lehorrean nahiz airean irabazi zuen titulua. Auto lasterketak irabazi zituen lehen emakumea izan zen, eta 1906an emakumezkoen munduko abiadura errekorra 146,25 km/h-tan jarri zuen. Txalupa motordunean 31 km/h-ko marka lortu zuen, baita hainbat estropada irabazi ere. Eta hegazkinak gidatzeko lizentzia ateratzen ere saiatu zen, azkenean helburua lortu zuen ez dakigun arren.

1909an, The Woman and the Car: A chatty little handbook for all women who motor or who want to motor (Emakumea eta autoa: gidatzen duten edo gidatu nahi duten emakume guztientzako eskuliburutxoa) argitaratu zuen. Gomendioen artean, zera jaso zuen: “Jarri esku-ispilu bat toki egokian, beste autoen artean gidatzean atzera begiratzeko”. Bai, 1909an kaleratu zuen liburuxka, gizonezko batek ezustean atzerako ispilua ofizialki asmatu baino bi urte lehenago.


ASTEKARIA
2015eko urriaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude