"Proba ezazu baratzea urtebetez eta gustatuz gero bizi osorako droga osasuntsua duzu"


2015eko urriaren 11n

Bazen garaia! Horixe izan zen lehenik eta behin pentsatu genuena liburuaren berri izan genuenean. Bazen garaia, baratzezaintza zentzu zabalenean garatu daitekeen isurialde honetan berari buruz jardungo duen euskarazko liburu txukun bat izatekoa.

Aspalditik jarraitu izan dugu Jakobaren tonu zorrotza eta liburuan antzeko tonua aurkitzea espero genuen. Baina, lehen aleaz jabetzean harridura puntu batek asebete gaitu. Izan ere, liburu honetan tonua gozo, lasai, heldu eta aberatsa nabarmentzen baita. Agian, lehen orrialdeetako adiskide zerrenda luzeak badu zerikusirik horrekin.

Edozein kasutan liburua esku artean hartzen duenak baratzezaintza eredu aberats batekin topo egingo du, gure amonen jakintzaren zati batekin. Baratzearen atzean dagoen kultur gordailu horretan gure laborari ezezagun askoren trikimailu, hizkera, pentsaera eta kontzeptu ugari ezagutu ahalko dituzu. Batetik, baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko jakintzak modu erraz eta ilustratu batean ageri dira. Bestetik, oinarrizko hainbat barazkiren fitxa interesgarriak ditu, landare bakoitzaren izaera, zainketa eta beharrei buruz, euskara txukunean; edozein momentutan kontsultatzeko moduan.

Beraz irakurle horrek goza ezazu liburuaz baina batez ere bizi ezazu baratzea, sartu eskuak lurrean eta bete hatzetako azkazalak lur biziz. Proba ezazu baratzea urtebetez eta gustatuz gero bizi osorako droga osasuntsua aurkituko duzu.

Eskuratu liburua sinaturik

Bizi Baratzea Argian erosiz gero, Jakoba Errekondok eskuz
sinatutako hitz batzuekin jaso dezakezu liburua.
Egileak herriz herri ematen dituen hitzaldietan ere (ikusi ondoko zutabean non-noiz) baduzu sinaturik eskuratzeko aukera.

Eskaerak:

Salneurria: 23 € · Harpideentzat: 19,50 €
& 943 371545 · www.argia.eus/denda · denda@argia.eus
Zure saltokian liburua salgai jartzeko, deitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi Baratzea
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Lapurdi eta Gipuzkoa arteko autobidearen blokeoa abiatu dute laborari asindikalek

A-8 autobideko ordainlekua 12:00etatik 16:00etara blokeatzeko helburua dute. Traktoreak iritsi dira Bidasoaren bi aldeetatik. Sindikatuen borrokari dagokionez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat... [+]


Laborantza ereduaren auzia dugu laborarien ongiezaren oinarrian

Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]


Eguneraketa berriak daude