Independentziarako pedagogia

Miresmenez eta arreta handiz ari gara jarraitzen Euskal Herritik Kataluniako prozesua. Ez dakigu zer gertatuko den; ez dakigu erabakitzeko eskubidearen estrategia benetan den eraginkorra independentzia lortzeko eta ikustear dago, Kataluniak espainiar inperialismoa garaitzea lortuko duen ala ez. Seguruenik asko dira Katalunian independentziaren aldeko prozesua hain aurrera joan izanaren arrazoiak edo gakoak. Euskal Herriko independentzia irrikaz bizi duen edozeinek, sarritan egingo du galdera hau: “Zer gertatu da Katalunian halako abiadura hartzeko?”. “Zer ez da gertatzen Euskal Herrian horren motel joateko?”. Irailaren 27rako hamasei egun falta zirela ospatu zen  Diada eta bertan egoteko aukera izan dut. Katalunia ametsa gauzatzeko unean dagoen herria dela esan daiteke eta gauza asko esan eta azpimarratu daitezkeen arren, bi kontu aipatu nahiko nituzke: herritarrek islatzen duten poza batetik eta egoera honetara iristeko egin den pedagogia, bestetik. Aurten, Via Lliurekoek lelo hauen modukoak bultzatu zituzten ekitaldi nagusian zehar: “Via lliure: a la democrácia; al món; a la sostenibilitat; a la justicia social; a la diversitat; a la solidaritat; a la igualtat; a l’equilibri territorial; a la educación; a la cultura”.

Eta hori guztia independentziaren bidez. Modu sinple eta argian independentziak dakartzan onurak azaltzen dituzte esaldiok. Modu grafikoan adierazten dute, Kataluniari –eta edozein estaturik gabeko naziori– euren burua gobernatzeak dakarzkion onurak. Hedabide publikoek zein pribatuek eta beste hainbat eragilek independentziaren aldeko jarrera esplizitu edo inplizitua adierazten dute euren jardunetan. Europara bidali duten ordezkariak esana du, Europak Katalunia estatu gisa onartuko duela, baldin eta herritarren gehiengoak baiezkoa ematen badu; eta, hori ere, modu argian komunikatu dute.

Katalanek gurera begiratu izan dute sarritan eta orain gu gara begirada Kataluniatik kendu ezinik gabiltzanak. Ez, ezin dira bi herrialdeak alderatu; ez dira alderagarriak. Baina, otzandu gara euskaldunak. Independentziarako bidea piztu beharra dago eta horretarako ezinbestekoa da independentziarako pedagogia. Bi argudio ildo sendotan oinarrituz: argudio historikoa batetik eta guk geuk determinatzeko boterea izateak dakarren abantaila bestetik. Euskal Herriak independentzia behar du bizi irauteko. Eufemismoak albo batera laga behar dira eta lotsarik gabe pedagogiari ekin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude