Ez itxaron hurrengoari, tren honekin jolastu

  • Hurrengoan bai

    Puto Amoak Matematiketan

    Autoekoizpena, 2015

Ez dago jende asko matematiketan putoamoa denik, gutxiago hala dela agurtzeko unean bertan aitortzen duenik; eta are gutxiago, gaur egungo garaietan, sistema binarioa errebindikatu eta uneoro jolasteko baliatzen duenik. Izan ere, bada oraindik zenbakiei, musikari, laguntasunari eta eguneroko bizitzari, kopuru totalari erreparatu gabe, zukua ateratzen ahalegindu eta lortzen duenik; esaterako, seigarren diskoa erditu berri duen Ermuako lagun taldea. Soseguz, gozatuz, alferrik estutu gabe eta, era berean, disfrutatuta onena emanez 15 urte darama indarrean taldeak. Laukoteak izan duen aldaketa bakarra da 5 lana kaleratu aurretik Iker Saenz de Zaitegik (Kokein) taldea utzi eta Jokin Azpiazuk (Okerreko) ordezkatu izana. Oraingoan crowdfunding formula baliatu dute eta oraindik ere bada haiekin bat egiteko aukera. Taldekideak oso esker onekoak dira. Horren adibide, irailaren 26an taldea babestu dutenei haien herrian oparitu zieten kontzertu irudimentsua.

Komiki estiloko azal soil eta txukunean bildutako lan honetan hamaika kantu batu dituzte, oraingoan ere estilo, sonoritate, tonu, abeslari eta hitz egile batetik bestera etengabe saltoka, baina beti guztia etxean bertan eginez. Horren barne, jakina, grabazio lan aparta, hamarkadatako eskarmentua duen Carlos Balseiro Kubanakhan taldekidearen ardurapean.

Aurreko diskoan ez bezala –sartu berria zelako– Azpiazu partaide gazteenak kantuen konposizioan ere parte hartu du eta berak idatzitako hitzek ematen diote, esaterako, hasiera diskoari. Asko gustatu zait Bi heren eta aulkira iltzatuta utzi nau pop-aren agindutara jarritako new-wave eta emoaren arteko sonoritate hain landuak, Monochrome eta El Desvän del Macho taldeek parrandan landu ahal zitzaketenak. Orokorrean, gitarrek, teklatuek eta giroek asko dute dagoeneko new ez garenok berbagai dugun new wave-etik.

Diskoak aurrera egiten du eta taldearen saihestezineko patroietako bat da pop-rockarenganako zaletasun sutsua: bizi-bizia (Laranja azala), rockarekin ondua (Funtsa), gardentasunaren eta bi ahotsen maitaleak ere badirela aitortzekoa (Y casi), olatuak daudenean noise-pop-aren iratxo jostariekin batera itsasoratzeko modukoa (Wine with the surfer), Ama Sayrekin senidetu eta mozketa gogorrak dituena (Laranja azala) eta kanperak jantzita errepideko hard-hautsa ere maitatzen dakiena (Kea errepidean), besteak beste. Horrez gain, punk-rocka egiteaz aspaldi aspertu baziren ere, izan zuenak beti izango duela esamoldea borobilduz, Movido por impulsos gaztelaniazko kantu bakarra garratza eta erraietakoa da oso; Ezjakin aberrian gustuko dituzten koloreen paleta maisutasunez zeharkatzen dute; eta Alone ez da lonely iluntasuna, rocka eta tempo pausatuak batzen dituen no-hit! txundigarria da, besteak beste.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude