Edurne Larra˝aga

"Euskararen erabilera eskubidea da eta hori ez da inposatzen, bermatu egiten da"

  • LABek lan mundua euskalduntzeko LanEus ildo estrategikoa eguneratu du. Urtebetez 150 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. LABek eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko apustua egin zuen 2000. urtean. Edurne Larrañaga LABeko Euskara idazkariaren hitzetan lan munduan euskara sustatzeko konbentzimendutik sortu da plan estrategikoa.

Malen Aldalur @malenaldalur
2015eko urriaren 04a
"Sindikatuan oso harrera positiboa izan du. Egia da, halaber, egikaritzeari begira dugula erronkarik handiena; momentu honetan lurralde guztietan lan harremanak dauden bezala egonik, ez da erraza izango".Malen Aldalur Azpillaga
Zer da LanEus?

LanEus gure borrokarako plan estrategikoa da. Ez da enpresa jakin batek egiten duen borrokarako eskaintza bat. Euskararen normalizazio prozesu batzuk abiatzea ekarri beharko luke borrokarako bide honek.

Lan munduak euskalduntzeko beharrez segitzen du, beraz.

Etxera begira, euskalduntzeko pauso asko eman ditu LAB sindikatuak, eta barrura begira emandako urrats horiek kanporatu nahi genituen. Sindikatua bera, lan mundua bezala, erdaraz –kasu honetan gaztelaniaz– sortu zen, eta orain horiek euskaratzea da plan estrategikoaren helburua. 2000. urtean sindikatuak kongresuan hizkuntza politika propioa onartu zuen; horrela, euskara sindikatuko hizkuntza ofizial izendatuz.

Zeintzuk dira borroka plan horrek ekarriko dituen berritasun nagusiak?

Ekarri duen berritasun nagusia euskararen normalizazioaren erronka ekintza sindikalaren barruan kokatzea izan da. Lan eskubideen baitan kokatu ditugu hizkuntza eskubideak eta sindikatuak dituen tresna guztiak erabiliko ditugu lan mundua euskalduntzeko: mobilizazioak, negoziazioak, aliantzak…

Eta ardatz nagusiak?

Aipatu berri dudanaz gain, lan mundua euskalduntzea arautzeko prozesu bat egitea; euskararen arnasguneak babestea; euskara inbertsio gisa ikustea; langileei hizkuntza eskubideak aitortzea; eta lan mundua ikuspegi integralarekin ulertzea, derrigorrezko hezkuntzatik hasita.

Krisi garaian hizkuntzaren normalizazioan apustu egiten.

Hizkuntza politika zerbait dinamikoa da, horregatik, gizartearen azterketa batetik abiatu behar dira proposamenak. Guk ikusi genuen egungo krisiaren aitzakian politika neoliberaletan sakontzen ari direla; hori guretzat aukera zein arriskua izan daiteke. Bi eredu daude talkan: Kapitalarena, hau da, eredu neoliberala sustatu eta lan harremanak erdaraz sustatzen dituena, eta bestea aldaketa nahi duena, eskubide sozialen bermean oinarritzen dena. Aldaketa horren baitan kokatzen dugu lan harremanen eraldaketa. Izan ere, dirua eskuz aldatzen da, baina ez da desagertzen. Guk aldarrikatzen duguna da euskara ezin dugula defizitarioa den zerbait bezala ikusi, etorkizuneko inbertsio bezala ikusi behar dugu. Euskara eta lan mundua Euskal Herriak bizi duen prozesu politikoarekin lotu nahi ditugu.

Prozesu zabalagoaren parte da, beraz, estrategia plana.

Euskal Herrian azken urteotan normalizazio prozesu bat eraiki da eta euskarak ere behar du bere normalizazio prozesua; eta zer esanik ez, lan munduan. Ziurrenik, eremu sozioekonomikoa da une honetan euskararen normalizazioan gutxien aurreratu dena. Bestalde, herri baten garapenerako hizkuntzak duen eragina oso handia da. Hizkuntzek hainbat funtzio dituzte eta horietako bat eremu sozioekonomikoan aritzea da. Azken finean, estrategia nazionala da. Sektore eta lurralde bakoitzak bere erritmoa du, baina egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta helburua berdina da Euskal Herri guztirako; ezin dugu bestela ulertu, estrategia konfederala da, eragin eremu administratibo eta herri guztietarako baliagarria dena. Gero egikaritzeko orduan federazio bakoitzari dagokio hausnarketa egin eta bere errealitatera egokitzea.

Dena den, erakundeek ere badituzte hizkuntza politikak.

Administrazioetatik ez da benetako hizkuntza politikarik bultzatzen lan munduan. Hizkuntza politikek errealitatea aldatzea ekartzen dute beti, eta horretarako errealitatearen azterketa egin behar da. Kuriosoa da, euskarak lan munduan bizi duen egoeraren azterketarik ez da egin. Ez behintzat instituzio publikoen aldetik. Norabidea kontuan hartu gabe abiarazten dituzte politikak.

Batzuek asko azpimarratzen dute lan munduan hizkuntzaren inposaketa.

Hizkuntza aukera da eta ez inposizioa. Euskararen erabilera guztion eskubidea da, eta hori ez da inposatzen, bermatu egiten da.

Horrelako estrategia bat egikaritzeko hitzarmenek zer garrantzi dute?

Eragin eta aliantza eremu batzuk identifikatu ditugu; elkarlanaren bitartez egin beharko dugu hau guztia. Eragin eremuari dagokionez, sindikatua garen heinean, lan eremuan eragin behar dugu: langileen artean adostasunak lortu behar dira euskararen aldeko jarrera hegemonikoa izan dadin. Bestalde, herri estrategia dugu, burujabetza propio bezala. Lan mundua euskaratzean akuilu eta motore izan nahi dugu, baina horretarako aliantzan oinarritutako bideak jorratu behar ditugu; bakarrik ezinezkoa da.

Adostasunak baita sindikatu barruan ere. Izan ere, parte hartze prozesu bidez egin duzue plana.

Hasieratik sindikatuaren hausnarketa izatea nahi genuen. 150 pertsona baino gehiagoren iritziak bildu genituen: LABeko kideak, Ernaiko eta Sortuko militanteak, euskalgintzako jendea, norbanakoak… Hainbat modu erabili genituen: aurrez aurreko elkarrizketak, eztabaida taldeak, webgunean eskegi genuen eztabaidarako zirriborroa eta ekarpenak egitekoa... Parte-hartzailea, publikoa eta zabala izan zen prozesua. Dena den, oraindik amaitu gabeko prozesua da, hausnarketa egin dugu, baina orain diseinatutako estrategia praktikan jartzea falta da.

Zer-nolako harrera izan du?

Sindikatuaren barruan oso harrera positiboa izan du, gehienbat denen artean osatua izan delako. Egia da, halaber, egikaritzeari begira dugula erronkarik handiena; momentu honetan lurralde guztietan lan harremanak dauden bezala egonik, ez da erraza izango. Hala ere, guztiaren gainetik badago konbentzimendu bat.

Uste dut sindikatu bakarrenetakoa garela estrategia definitu bat egin duena. Norabidea zehaztu behar da eta hori da, hain zuzen, instituzio publikoetatik bideratzen diren ekintzen hutsune nagusietako bat.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara lan munduan  |  LAB

Euskara lan munduan kanaletik interesatuko zaizu...
Aurten herritarrek, hurrengoan entitateek hartuko dute ardura Euskaraldian

Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak Udaltop topaketetan aurkeztu zuten orain arte diseinatutakoa.


2018-06-01 | ARGIA
"Ahobiziak" eta "belarriprestak" Osakidetzan, Banco Sabadellen, Caixabanken...

Udazkeneko Euskaraldian protagonista nagusiak herritarrak dira. Hala ere, entitateek haien eremuetan “ahobiziak” eta “belarriprestak” aktibatzeko ardura hartu ahal izango dute. Batzuek hartu dute horretarako konpromisoa.


Entitateen Euskaraldiaren proposamena aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak

Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Jaurlaritzak eta Topaguneak Udaltopen aurkeztu dute orain arte diseinatutakoa.


Osakidetzak ez du euskarazko arreta osoa bermatzen

Osasun sistema publikoko hizkuntza eskakizunek hautsak harrotu ditu azken urteetan; Tolosaldean bi familia mediku lanpostu sortu dira eta ez dute hizkuntza eskakizunik.


2018-03-28 | Pello Igeregi
Euskaldunak euskaldunen kontra?

Baten bat harrituko zen LABeko zuzendaritzako kide eta Euskara Arduradun den Amaia Aurrekoetxeak Berrian idatzitakoa irakurtzean: ELAk Ondarroako udala erdaraz aritzera behartzen omen du. Ondarroako udalak bere langileei Lanpostuen Balorazioa egiteko txostena helarazi die. Balorazio hau egiteko euskaraz hizkera tekniko-juridikoa erabili dute. Langileak euskaldunak dira, baina ez dute bidalitakoa ulertzen eta horregatik udalari ulertzeko moduko testu bat bidaltzea eskatu diote, erdaraz bada ere... [+]


Ondarroan gazteleraz?

ELA sindikatuak Ondarroako Udalari eskatu dio euskaratik gaztelaniara itzultzeko lanpostuen zerrenda zehazteko egiten ari den txostena. Honi buruz hitz egin du LABeko Euskara idazkari Amaia Aurrekoetxeak, iritzi artikuluan.


2017-12-01 | Antxeta Irratia
Jaurlaritzari hizkuntza perfilak berraztertzeko eskatu dio Irungo PPk, lanpostu publikoetan euskara traba delakoan

Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok aho bete hortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo baskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela nabarmendu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari hizkuntzak perfilen sistema berraztertu beharko lukeela dio, lanpostu publikoetan, "euskara traba delako".


Euskararen etorkizuna hiztunen esku bakarrik?

Bosgarren aldiz egin dira Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Neurketa eta hauen emaitzekin gaur egungo euskararen erabilera maila ezagutu da. Euskararen jakintza goraka doan heinean erabilera ez igotzea euskaldunen erantzukizuna al da?


2017-05-30 | ARGIA
Hizkuntza eskubideen aldeko borroka sindikala indartu nahi du ELAk

Ekainaren 2an, Donostiako Olarain Ikastetxean Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu lema harturik, mahai-inguruan arituko dira Joxerra Garzia, Lorea Agirre, Patxi Saez eta Sagrario Aleman.


2017-05-11 | Baleike
Arlo sozio-ekonomikoa euskalduntzeko egitasmoa jarriko dute martxan Urola Kostako eragile eta enpresek

Euskara, enpresaren lan eta komunikazio hizkuntza izan, eta horrekin batera langileak euskaraz lan egiteko eskubidearen alde ahalduntzea, da asmoa, baita, euskararen gaia ekintza sindikalean txertatzea ere.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude