Sjón (idazle islandiarra)

"Diruditena baino konplikatuagoak dira herri literaturako istorioak"

  • Solaskide atsegina da Sigurjón Birgir Sigurdsson, Sjón izenez ezagunagoa den idazle islandiarra. Pasazaite argitaletxeak euskaraz publikatu berri dion Argoren ezpala nobelaren aitzakian hitz egin dugu berarekin Donostian, San Telmo museoan hitzaldi bat eskaini aurretik. Argitaletxeko editore Xabi Queiruga eta liburua itzuli duen Juan Mari Mendizabal ere elkarrizketan lagun izan ditugu.

     

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2015eko irailaren 27a
“Zure istorioak interesgarriak dira; eta are interesgarriagoak zure hizkuntzan kontatzen baldin badituzu”.
“Zure istorioak interesgarriak dira; eta are interesgarriagoak zure hizkuntzan kontatzen baldin badituzu”.Gorka Bereziartua

Hizkuntza askotara itzuli dituzte zure liburuak. Islandiera erabiltzen duen idazle batentzat, berezia al da zure lan bat euskaraz ikustea?

Beti da abentura bat zure libururen bat beste hizkuntza batera itzultzea. Baina noski, plazer berezia ematen du islandiera bezala gutxik hitz egiten duten hizkuntza denean. Islandian inoiz ez dugu “hizkuntza handiez” eta “hizkuntza txikiez” hitz egiten, gutxik edo askok hitz egiten dituztenei buruz baizik. Hizkuntza bat ez da inoiz txikia. Adibidez, Shakespeare islandierara itzuli baldin badezakegu, islandiera Shakespeare sartzeko bezain handia da; Dante euskarara itzuli baldin badezakezu, euskara bada italiera bere baitan hartzeko adinakoa. Hizkuntza handiek edozein lekutatik itzultzen dute; jende gutxiagok hitz egiten ditugun hizkuntzetakook liburuak partekatzea erronka berezia da.

Egin duzun ibilbideari buruz irakurtzen, beti aipatzen da zure hastapenak abangoardiei lotuta egon direla. Argoren ezpala honek urrun dirudi aukera horietatik, klasiko greziarren berrirakurketak ardazten baitu. Tarteko garapena zein izan den azalduko zeniguke?

1970eko hamarkadaren amaieran  poesia idazten hasi nintzen eta Medusa talde surrealistan parte hartzen nuen. Tradizioarekin hausten genuen, modu berriak bilatzen genituen islandiera erabiltzeko, aukera berrien bila genbiltzan gure poesiarentzat. Baina egin kontu taldearen izena zein den: Medusa, noski, Greziako mitologiatik hartua da. Pegasoren ama da, Medusaren burua moztu zutenean askatu zen Pegaso. Hortaz, hasieratik jabetzen nintzen mito greziarren posibilitateez. Gainera, surrealismoak hasieratik eduki zuen elkarrizketa moduko bat Greziako mitologiarekin –mugimendu surrealistaren aldizkari garrantzitsuenetako baten izena Minotaure zen–.

Dena den, egia da bi joeren arteko harremana ez dela hain begi-bistakoa. Agian nobela honetan oso erraz elkartzen ditut buruan arraina besterik ez daukan zaharruno aspergarria, Valdimar Haraldsson, eta ia 5.000 urteko adina daukan pilotua. Elkarrekin jartzen ditut eta istorio-kontalarien lehia moduko batean hasten dira. Hori surrealismotik datorrela iruditzen zait.

Nola deskriba daiteke Valdimar Haraldsson protagonistaren esperientzia nobela honetan? Bidaia iniziatikotzat joko zenuke egiten duena?

Valdimar erabat obsesionatuta dago arrainaren kontsumoan oinarritzen diren bere teoria arrazialekin. Erabat trabatuta dago mundu horretan. Gizon zaharra da eta behar duen gauza bakarra entzungo dion norbait da. Noski, ezagutzen duen edonork aspaldi egin dio uko entzuteari, beraz barku-bidaia proposatzen zaionean etengabe arrainari buruz hitz egiteko aukera gisa ulertzen du. Gero deskubrituko du jende gehienak itsasora joatean deskubritzen duena: marinelek ez dute gogoko arraina jatea, haragia nahi dute, azken finean arraina ez da janaria eurentzat, lana da. Horretaz jabetzea dezepzio handia da Valdimarrentzat, eta kontu horrekin obsesionatuta dagoenez, ez du bi aldiz pentsatzen afaltzera berarekin esertzen den gizon horrek 5.000 urte dauzkala eta Jasonek Argonautekin egin zuen bidaian parte hartu zuela.

Istorioa zein garaitan kokatzen den kontuan izanda, gerraosteko nobelatzat ere jo dezakegu Argoren ezpala?

Bai, izan ere, Valdimarrenak bezalako ideiek eragin zuten XX. mendeko tragediarik handienetako bat: Holokaustoa eta Alemania naziaren joera arrazial guztiak. Eta bera, hala ere, ideia horiei buruz hizketan ari da ezer gertatu ez balitz bezala. Ez dakit liburuko epilogoan kontatzen dudan: pertsonaia hori nire birraitonarengan oinarritzen da [ezetz dio Xabi Queiruga editoreak]. Berak Islandiako egunkari batean bi zatiko artikulu luze bat idatzi zuen, Arraina eta kultura tituluarekin. Ideia horietako asko berarengandik hartu nituen: bitakora kaiera bat idatzi zuen bere bidaietako batean –ia nobelan kontatzen dudana bezalakoa, baina Mediterraneoan–. Irakurri nuen lehen aldian ezin nuen sinetsi: zein erraza zen berarentzat gauza horiek esatea gerrako esperientzia bizi ondoren ere.

“Herri literaturako istorioek gure gizarteen zati esentzialez hitz egiten dute”, adierazi zenuen duela lau bat urte The Guardian egunkarian. Zalantza: ez al du maiz herri literaturak gehitxo sinplifikatzen giza-esperientziaren berezko konplexutasuna?

Ez dakit, iruditzen zait herri literatura zela askotan jendeak zeukan modu bakarra gauza zail eta konplikatuez hitz egiteko. Bizitzari buruz hitz egiteko modu oso inportantetzat daukat: harreman sexual zailak, indarkeria, jendeak jasandako tratu txarrak… Diruditena baino konplikatuagoak dira herri literaturako istorioak. Ikusten diedan problema bakarra da, zenbat aldiz erabiltzen diren helburu nazionalistekin. Ze, xede horrekin erabiltzen diren aldiro, noski, oso era sinplifikatuan baliatzen dira istorioak, mundua txikiago bihurtzen dute.

Hegemonikoak ez diren hizkuntzek zineman dauzkaten aukerez hitz egitera etorri zara Donostiara. Islandiar kulturak munduan daukan proiekzioa ikusirik, aholkuren bat ba al duzu euskaldunontzat?

Islandiako kulturan eredugarriena, nire ustez, hizkuntzari lotu izana da. Gure hizkuntzan idazten dugu eta gure hizkuntzan ari gara istorioak kontatzen zineman eta literaturan. Istorio-kontatzean sinesten dugu, gizakiak istorioak partekatzeko daukan premian. Beti egon gara prest urruneko istorioak entzuteko ere, horrek ahalbidetu du gure gizartea haztea, gauzak ikasi ditugulako, handik eta hemendik hartu dugulako… Komunikatzeko ateak zabalik eduki ditugu eta istorioak gure irla txikira etorri diren era berean, oso seguru sentitu gara gure buruaz gure istorioak kanpora eraman ditugunean. Beraz, ikasgaia da zure istorioak interesgarriak direla; eta are interesgarriagoak zure hizkuntzan kontatzen baldin badituzu.

Kanal hauetan artxibatua: Nazioarteko literatura  |  Itzulpengintza  |  Islandia

Nazioarteko literatura kanaletik interesatuko zaizu...
"Emakumezko idazleak dagokien lekua hartzen ari dira Literatura Unibertsala bilduman"

Durangoko Azokaren aurreko argitalpen-lasterketan hots handirik egin gabe pasa da beharbada notizia: Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak nobela euskaraz irakur daiteke jada. XIX. mendeko klasikoa itzuli duen Irene Aldasororekin hitz egin dugu liburuaz, idazleaz, itzulpenaz eta oraindik euskarara itzultzeko dagoenaz.


Literaturako Nobel sariaren sekretua: etxeko lanak emaztearen esku uztea

Lau astez idaztera jarria: ez telefono deirik, ez e-postarik, ez otordu prestatzerik, ez inolako etxeko lanik. Kazuo Ishiguro Literatura Nobel sariak 2014an kontatu zuen bere sekretua. Etxearen ardura emazteak hartu zuen.


2017-10-05 | ARGIA
Kazuo Ishigurok irabazi du Literaturako Nobel saria

Kazuo Ishiguro japoniar jatorriko idazle britainiarrak irabazi du Literaturako Nobel saria.


2017-09-10 | Mikel Asurmendi
"Irakurleak esan dezake liburua txarra dela, baina hori ez da zure kulpa"

Literatura Unibertsala sailarekin batera sortu zen Igela argitaletxea, 1989an. Hiru tolosar ziren, bi irakasle –Joseba Urteaga eta Xabier Olarra– eta grafista bat. Ikasleei literaturan zaletzeko eman behar zizkieten testuak ekarri nahi zituzten. Irakurketa arineko liburu eskerga –nobela beltza, besteak beste– eta klasiko andana itzuli dituzte harrezkero. James Joyce idazlearen Ulises nobelaren inguruan jardun dugu Olarrarekin, nobelaz eta itzulpengintzaz. Bera dugu... [+]


2017-09-10 | Irati Elorrieta
Atsedenen ondorioez

Auzokoekin harreman ona dugunez, etxeko giltza uzten diegu oporretan goazenean. Horrela, beren udako bisitek gurean ostatu har dezakete. Oporretatik bueltan, hozkailuan gutxieneko jakiak eta, sukaldeko mahai gainean, kanpoan izan garen bitartean etxera heldu zaizkigun astekariak aurkitzen ditugu txukun-txukun pilaturik. Paper-sorta mardul hori gainbegiratu behar izaten dut eguneroko martxa hartu baino lehen. Erritu bihurtutako ohitura zentzugabe bat da. Ez naiz gai etxera heldu eta hurrengo... [+]


"King Kong teoria" liburua: Virginie Despentes punka euskaraz dator

Idazle eta feminista frantziarrak King Kong Théorie saiakera autobiografikoan gizarte heteropatriarkala astintzen du, baita feminismoaz gogoeta interesgarriak egin ere.


Galizia underground

1959an publikatu zen literatura galiziarra astindu zuen nobela hau, baina duela gutxi arte ez dugu euskaraz irakurtzerik izan, Ramon Etxezarretaren itzulpena 2015ean argitaratu baitu Igelak.


John Berger bizikide hildakoen ekonomian

Nola gogoratu John Berger bezalako egile marxista bat? Nola oroitu bere ekarpen material eta kulturala, hil ondoren? Ikuskizunaren gizartean egile baten heriotza egunetik egunera agertu eta desagertu egiten da. Indarkeria kapitalista isilak lanak eta gorputzak ahaztarazten ditu, salgai ez den oro baztertuz. Sarritan ez gara basakeria honetaz ohartzen.


Zer afalduko dugu?

Londres, 1851. What shall we have for dinner? (Zer afalduko dugu?) izenburuko liburua argitaratu zen. Lady Maria Cuttlerbuck-ek sinatutako lanak afaltzeko 42 menu jasotzen zituen, askotarikoak, bi lagunentzako afari xumeetatik hasi eta hamazortzi afaltiarrentzako oturuntza oparoetaraino. Londres viktoriarrean gastronomiarekiko interesa gora ari zen, atzerriko sukaldaritza lantzen zuten jatetxe kopurua bezala. Errezeta bilduma hura best seller bihurtu zen berehala. Liburuaren jatorrizko... [+]


2016-07-17 | Mikel Asurmendi
"Argitaletxeak dirurik ez ematea ez da ona, ez niretzat ez euskal kulturarentzat"

1979. Vilagarcía de Arousa (Pontevedra). 1999 urte aldean Bilbora etorri zen zuzenbide ikasketak egitera. Abokatutzan bi urteko praktikak egin zituen, baina ez zitzaion laketu. Donostian finkatu zen urte bat geroago bertako bikote-lagunarekin. Decathlon kirol enpresako langilea da egun erdiz. Beste erdian, bi haurren ardura izateaz gain, liburuak ditu pasio eta bizibide.
Ez ogibide, haatik.  Pasazaite argitaletxea zabaldu zuen 2012an. Urtea amaitu orduko beste bi liburu kaleratuko... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude