Ulises euskaraz

Mugarri bat gure itzulpengintza literarioan

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2015eko irailaren 20a
Xabier Olarra, Ulisesen itzultzailea

Badaukagu James Joyceren Ulises euskaraz. Irailaren 7an aurkeztu du Igela argitaletxeak XX. mendeko literaturaren gailurtzat jotzen den obraren itzulpena. Xabier Olarrak egin du eta, testuaren berezitasun eta zailtasunak kontuan izanda, euskarazko itzulpengintza literarioan mugarria izango dela dirudi.     

Idazle irlandarraren obra goraipatuena euskaratzeko asmoa ez da atzo goizekoa, Olarrak berak Koldo Mitxelena Kulturunean liburua aurkezterakoan azaldu zuen moduan. Besteak beste, Gabriel Arestik lanaren parte handi bat aurreratua zeukan, baina Guardia Zibilaren kontrol batean kendu egin zioten.     

Urte askoren ondoren plazaratu zen berriro itzulpen horren premia. Olarrak umorez gogoratu zituen lagunartean egindako bi afari literario. Gaia airean zebilen, egin beharra zegoen, baina itzulpena bere esku hartzeko prest zegoen inor ez mahaian, bigarren afarian Olarrak berak heldu zion arte: argitaratzeko lanen zerrendan sartu zuten, egin egingo zuten. Eta itzultzaile tolosarrak eguneroko ogia ziurtatzen duten betebeharretatik erretiroa hartu zuenean sartu zen buru-belarri nobela mardularen euskaratze lanean.     

2012a zen: Olarrak hamar bat urteko tartea jarri zion bere buruari lana burutzeko; hartara, zailtasun ugari dauzkan testua eguneko 500 karaktereko erritmoan euskaratu ahal izango zuen. Gero Europar Batasunak literatur itzulpenak bultzatzeko eskaintzen duen diru-laguntza lortu zuen ordea, eta horrekin batera epe-muga bat, 2015eko ekaina.

Edizio komentatua eta berezitasun batzuk

Bukatu da lana eta hemen da irakurlearentzat: edizio komentatua prestatu du Igelak, Ulises aztertu duten hainbat ikerlariren ekarpenak baliatuz. Ez hori bakarrik, Ulisesen egitura hobeto ulertzeko Joycek berak Carlo Linati lagunari prestatu zion eskema ere –“Linati eskema” gisa ezaguna– gehitu diote euskarazko edizioaren amaieran, baita nobelaren 7. episodioko figura erretorikoen azterketa ere.     

Edizio mardula beraz, darabilen euskaran ere berezitasunik baduena: batuan idatzita dagoen arren, nobelak bertsio originaleko 14. episodioan darabiltzan ingeles erregistro-ugariek beste iturri batzuk ere eskatzen zituzten, euskarazko testu klasikoetatik abiatu eta gaur egungo hizkeraraino –ingelesezkoak ere latinaren imitaziozko hizkeratik Dublingo auzoetako hizkeraraino egiten du–.     

Protagonisten generoa desberdintzeko Olarrak hartu duen erabakiak ere eman dezake zeresana: ingelesetik itzultzean “he” eta “she” bereizi ezinaren langa gainditzeko, Ulisesen emakumezkoei buruz ari diren determinatzaileek azentu marka izango dute –adibidez, “húra”–. Ausardiaz jokatu du itzultzaileak beraz. Obrak hala eskatzen zuen.

Kanal hauetan artxibatua: Nazioarteko literatura  |  Itzulpengintza  |  Igela

Nazioarteko literatura kanaletik interesatuko zaizu...
Literaturako Nobel sariaren sekretua: etxeko lanak emaztearen esku uztea

Lau astez idaztera jarria: ez telefono deirik, ez e-postarik, ez otordu prestatzerik, ez inolako etxeko lanik. Kazuo Ishiguro Literatura Nobel sariak 2014an kontatu zuen bere sekretua. Etxearen ardura emazteak hartu zuen.


2017-10-05 | ARGIA
Kazuo Ishigurok irabazi du Literaturako Nobel saria

Kazuo Ishiguro japoniar jatorriko idazle britainiarrak irabazi du Literaturako Nobel saria.


2017-09-10 | Mikel Asurmendi
"Irakurleak esan dezake liburua txarra dela, baina hori ez da zure kulpa"

Literatura Unibertsala sailarekin batera sortu zen Igela argitaletxea, 1989an. Hiru tolosar ziren, bi irakasle –Joseba Urteaga eta Xabier Olarra– eta grafista bat. Ikasleei literaturan zaletzeko eman behar zizkieten testuak ekarri nahi zituzten. Irakurketa arineko liburu eskerga –nobela beltza, besteak beste– eta klasiko andana itzuli dituzte harrezkero. James Joyce idazlearen Ulises nobelaren inguruan jardun dugu Olarrarekin, nobelaz eta itzulpengintzaz. Bera dugu... [+]


2017-09-10 | Irati Elorrieta
Atsedenen ondorioez

Auzokoekin harreman ona dugunez, etxeko giltza uzten diegu oporretan goazenean. Horrela, beren udako bisitek gurean ostatu har dezakete. Oporretatik bueltan, hozkailuan gutxieneko jakiak eta, sukaldeko mahai gainean, kanpoan izan garen bitartean etxera heldu zaizkigun astekariak aurkitzen ditugu txukun-txukun pilaturik. Paper-sorta mardul hori gainbegiratu behar izaten dut eguneroko martxa hartu baino lehen. Erritu bihurtutako ohitura zentzugabe bat da. Ez naiz gai etxera heldu eta hurrengo... [+]


"King Kong teoria" liburua: Virginie Despentes punka euskaraz dator

Idazle eta feminista frantziarrak King Kong Théorie saiakera autobiografikoan gizarte heteropatriarkala astintzen du, baita feminismoaz gogoeta interesgarriak egin ere.


Galizia underground

1959an publikatu zen literatura galiziarra astindu zuen nobela hau, baina duela gutxi arte ez dugu euskaraz irakurtzerik izan, Ramon Etxezarretaren itzulpena 2015ean argitaratu baitu Igelak.


John Berger bizikide hildakoen ekonomian

Nola gogoratu John Berger bezalako egile marxista bat? Nola oroitu bere ekarpen material eta kulturala, hil ondoren? Ikuskizunaren gizartean egile baten heriotza egunetik egunera agertu eta desagertu egiten da. Indarkeria kapitalista isilak lanak eta gorputzak ahaztarazten ditu, salgai ez den oro baztertuz. Sarritan ez gara basakeria honetaz ohartzen.


Zer afalduko dugu?

Londres, 1851. What shall we have for dinner? (Zer afalduko dugu?) izenburuko liburua argitaratu zen. Lady Maria Cuttlerbuck-ek sinatutako lanak afaltzeko 42 menu jasotzen zituen, askotarikoak, bi lagunentzako afari xumeetatik hasi eta hamazortzi afaltiarrentzako oturuntza oparoetaraino. Londres viktoriarrean gastronomiarekiko interesa gora ari zen, atzerriko sukaldaritza lantzen zuten jatetxe kopurua bezala. Errezeta bilduma hura best seller bihurtu zen berehala. Liburuaren jatorrizko... [+]


2016-07-17 | Mikel Asurmendi
"Argitaletxeak dirurik ez ematea ez da ona, ez niretzat ez euskal kulturarentzat"

1979. Vilagarcía de Arousa (Pontevedra). 1999 urte aldean Bilbora etorri zen zuzenbide ikasketak egitera. Abokatutzan bi urteko praktikak egin zituen, baina ez zitzaion laketu. Donostian finkatu zen urte bat geroago bertako bikote-lagunarekin. Decathlon kirol enpresako langilea da egun erdiz. Beste erdian, bi haurren ardura izateaz gain, liburuak ditu pasio eta bizibide.
Ez ogibide, haatik.  Pasazaite argitaletxea zabaldu zuen 2012an. Urtea amaitu orduko beste bi liburu kaleratuko... [+]


2016-07-10 | Oier Aranzabal
"Nahiago dut libururik ez publikatu, politikarekin paktatu baino"

Amarengandik jaso zuen literaturarekiko zaletasuna Wendy Guerra (La Habana, 1970) idazle eta poeta kubatarrak; gazte-gazterik idatzi zituen lehen lerroak. Kuban bere liburu bat baino ez da argitaratu: Posar desnuda en la Habana (2010, Alfaguara), eta erruz da zaila berak idatzitako ezer irlan topatzea. Sakona da atzerrian duen sonaren eta bere aberrian duen anonimotasunaren arteko arrakala. Eszeptizismo bezainbeste ilusioz hitz egiten du etorkizunaz.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude