Gelditu gastu militarra

Hau argitaratzen denerako, Europar Batzordea bilduta egongo da gerrak eta goseak sortutako milaka lagunen migrazioaren arazoa aztertzeko. Gerratik ihesi zebilen siriar nerabeak eman zuen irtenbidearen gakoa: “Ez baduzue gu Europara etortzerik nahi, gelditu gerra”. Irtenbideak aipatzen hasita, jende horren jatorriko herrietako baliabide naturalak errespetatzea lagungarri suerta liteke, egun atzerriko herrialdeek esplotatzen baitituzte. Baita herri horien garapen sozioekonomikoan inbertitzea ere, paradisuaren bila doazen milaka lagunen hilotzak Mediterranoan barrena ibiltzea buka dadin. Hori gertatu bitartean, Europako ateetan dauden milaka lagunen tragedia konpondu beharra dago.

Europako gobernuak, hartzeko prest dauden migratzaileen kuota eztabaidatzen ari dira, nor baino nor zekenago: euren aukera ekonomikoen arabera hartuko ei dute erabakia. Baina konponbide ekonomikoa badago, dirua egon, badagoelako. Aurrekontuen banaketan lehentasunak jartzea besterik ez da. Hala, datorren urteko gastu militarraren zati bat gelditzearekin nahikoa litzateke mundu mailako egoera larria konpontzeko. Munduko gastu militarra 1,662 bilioi eurokoa izan zen 2014an. Europan 410.000 milioi euro gastatu ziren, Ipar Amerikan 560.000 milioi euro. Espainiako Estatuan 16.000 milioi euro bideratu ziren gastu militarrera, biztanleko 368 euro –gastu farmazeutikoa, berriz, biztanleko 259 eurokoa izan zen–. Espainiako Estatuak 27.000 milioi euroko zor militarra dauka pilatuta, 2024 urte arte ordaindu beharrekoa, zer eta 87 Eurofighter ehiza-hegazkin, 289 Leopard gurdi eta 80 torpedo erosi dituelako.

Europan gobernuek eta oposizioek berrarmatzeko politikak aurrera eramaten dituztela kontuan hartuta, zinikoa behar du izan esateko ez daukagula aurrekonturik jazarpen politikoa eta gosea jasaten ari diren milaka lagun hartzeko. Utzi berrarmatzeari, ezabatu aurrekontu-partida militarrak –nahiago genuke betiko, baina gutxienez datorren urtekoak– eta hala konponduko ditugu gerraren ondorioak eta gosea. Borondate politikoa baino ez da behar horretarako.j
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


2023-04-05 | Uriola.eus
Abian da gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina

Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.


Eguneraketa berriak daude