Jose Luis Elkoro erabat aske, zortzi urteren ondoren

  • Ezker abertzaleko militante historikoari 2010etik zeraman orkatiletako telematikoa kendu diote. 

Erabateko askatasuna lortu bezain laster egin zioten lehen ongi etorri publikoa senide eta lagunek Elkorori, Bergarako Munibe plazan.
Erabateko askatasuna lortu bezain laster egin zioten lehen ongi etorri publikoa senide eta lagunek Elkorori, Bergarako Munibe plazan.Argazki Press / Raul Bogajo

Jose Luis Elkoro 2010ean irten zen espetxetik, baina ordudanik orkatiletako telematiko batekin egon da, eguneko ordu gehienetan etxetik irten ezinik. Bost urteotan astero joan behar izan da Martuteneko espetxera paper bat sinatzera, eta ekitaldi politikoetan parte hartzea debekatu dio epaileak.

Irailaren 2an erabateko askatasunean geratu zen, espetxetik deia jaso ondoren. Hasierako hitzordua biharamunean zuen Elkorok, baina politikari ohia kaleratzeko sortutako Mugituko Da plataformako Joseba Moñuxek Argiari azaldu dionez, egun horretarako bergarar ugari joatekoa zen Martutenera bi autobusetan eta, euren ustez, espetxeko arduradunek hori saihestearren aurreratu zuten libre uztea. Nolanahi ere, Elkorori lehen harrera egin zioten Bergarako Munibe plazan.

Birritan espetxeratua

1935ean jaioa, 80 urte ditu Elkorok eta 1976ko alkateen mugimenduan giltzarri izan zen. Urte luzetan politikara emana, 1997an atxilotu zuten HBko mahai nazionaleko beste kideekin batera. 18 hilabete egin zituen espetxean.

Epaileak 18/98 auzian inputatu zuen Egin egunkaria itxi ondoren eta 24 urteko kartzelara zigortu. 2009an epai irmoa kaleratu zenean –8 urtera jaitsi zioten zigorra– berriz atxilotu zuten eta 2010ean irten zen espetxetik kontrolpeko baldintza oso gogorrekin.

Mugituko Da plataformak azaldu duenez erabateko askatasuna lortzeko gakoa izan da epaileak aintzat hartzea 1997 eta 1998an espetxean igaro zituen hilabeteak –Konstituzio Auzitegiak errugabe jo zituen HBko kideak–.

Trantze historikoak

Bergaran ekitaldi politikoa antolatu zuten irailaren 4an, “Jose Luisek askatasuna berreskuratzean bakearen eta batasunaren aldeko mezua zabaltzeko” helburuz, Moñuxen esanetan.  Besteak beste, Bergaran alkate izandako guztiek hitz egin zuten, baita Elkorok berak ere, eta Arnaldo Otegiren idatzia irakurri zen: “Egun, bide luzea egin dugun honetan, berriz ere Erreformaren edo Haustura Demokratikoaren arteko talka ate-joka dugu. Orain dela 35 urte halako trantze historikoan egon ziren Jose Luis eta berarekin batera Herri Batasuna antolatu zutenak. Horregatik behar ditugu orain ere bidelagun”. Elkorok Otegiren hitzak eskertu eta “bera bezalako liderrak” behar direla nabarmendu zuen.

Hainbat urtetan lehenengoz politikaz askatasunez hitz egin ahal izan du militante historikoak. Goienari eskainitako elkarrizketa batean honakoa azaldu du: “Ez da momentu itxaropentsua, zatituta gaudelako, baina ikusten ditut argi batzuk. Gure Esku Dago bada argi bat; gai bagara hori indartzen, egin daiteke bide bat alderdien gainetik”.

Laguntzeko prest azaldu den arren, Elkorok ez du asmorik berriz ere “politikan sartzeko”, baina beste aukera asko ikusten ditu “Euskal Herriaren alde lan egiteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude