Aberasteko modukoa

  • Poemas naufragos:
    galegoz heldutako poemak
     

    Itzul.: Joseba Sarrionandia

    Susa, 1991

     


     

Galegotik “gehiegi” itzultzen zen garaikoa da argitarapena: 1991ko maiatza. Zehatzago, maiatzaren 17a, Día das Letras Galegas. Urtero, data horrekin, ospatzen baita egile galegoen eguna, gogoratuz Rosalía de Castrok 1863koan argitaratu zuela Cantares gallegos famako hura. Zentra gaitezen gurean: Poemas naufragos: galegoz heldutako poemak. Susa literatura aldizkariaren 27. zenbakiarekin liburuki bat opari. Joseba Sarrionandiak kartzelan itzulitako poemak. Xosé Estévez eta Iñigo Aranbarrik jatorrizkoak aurkitu eta egile bakoitzaren fitxa txiki bat daraman edizioa prestatu. Eta Koldo Izagirreren sarrera. Elebiduna dena, galegoz eta euskaraz. Zortzi poeta, hamasei poema guztira.
 

Poetak dira: Manoel Antonio, Luis Amado Carballo, Alvaro Cunqueiro, Aquilino Iglesia Alvariño, Luis Pimentel, Luis Seoane, Celso Emilio Ferreiro, Manuel María. Salbuespen batzuekin (adibidez Cunqueiro, Literatura unibertsalean!), euskaraz hemen baino ez dauden poetak. Noski, denak gizonezkoak. Baina ez da antologia honek islatzen duen arazoa soilik. Urtero, maiatzaren 17ko datarekin, berritzen da polemika. Día das Letras Galegas, berrogeita hamar ediziotik gora, eta hiru dira emakume omenduak: Rosalía de Castro bera, noski, itsusia litzateke bestela. Francisca Herrera Garrido, 1987an. Eta 2007an María Mariño –bide batez, Euskal Herriarekin harremana izan zuen idazlea–. Antologiako zortziak omendu dituzte jada (tira, Manuel María izango da 2016ko idazlea). Eta poesia galegoarekiko interesa agertu duten poeten –Gabriel Aresti, Koldo Izagirre, Itxaro Bordaren– sator-lana aitortuta –Iratxe Retolazaren terminoa erabiltzeagatik–, ez ote den lagina, kanona aberasteko ordua. Antologiako zortzi klasikoen aldean, ez ote luketen Luisa Villalta, Xela Arias gisako klasikoek beharko, bizirik daudenen artean Chus Pato, are gazteagoa María do Cebreiro ez ote genituzkeen gehituko. Bestela antologia beharrezkoa baita, Poeta katalan garaikideak haren ildokoa. Kontua ez baita orain arte egindakoa deuseztatzea –egindako gutxia deuseztatzeko gaude ba–, ez bada errebisatu, zabaldu, hobetzea –eta ari gara, ez soilik genero, beste norabide batzuetan ere: Lois Pereiroren euskaratzea adibide–.
 

Inoiz irakurri izan dut, auskalo non, nori –ze autoritate moduri–, beste generoen aldean poesia garatua duen literatura –eta auskalo zer den hori– literatura azpigaratua dela –eta auskalo zer den hori ere–. Galegoena ikusita, gehiago iruditzen zait niri literatura baten bizitasunaren erakusgarri. Ekarpen berriekin etenik gabe aberasteko modukoa, beti ere.


ASTEKARIA
2015eko irailaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude