"Funtsean gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu"

  • 1987an lizentziarik gabe ekin zion bideari Euskalerria Irratiak eta 27 urteren ondoren etorri da hainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda zuzendaria  lehen lerroan aritu da lizentzia lortzeko lanean.


2015eko irailaren 06an

Zein balorazio egiten duzu lizentzia lortu izanaz?

Lehenago ere etor zitekeen, baina UPNk ez du nahi izan. UPNk ere bazekin 1998ko kontratazio mahaiak emandako puntuazioan gure proiektua zela lehenbizikoa, eta prozedura mahai hark berak amaitu izan balu emango ziguten lizentzia, baina orduko sailburuak eta zuzendari nagusiak parte hartu zuten eta egoerari buelta eman zioten. Mahaiaren txosten hura aztertu duen edonork, epaile izan ala ez, bidegabekeria berehala ikusiko zuen. UPNk hamaika aukera izan du hura zuzentzeko,  baina ez du nahi izan. Orain, azken erabakia UPNk berak izendatutako mahai batek eman du. Ez dakigu zein zen UPNren benetako nahia, baina guk pozez hartu dugu erabakia. Eta hala ere, bihotza bero baina burua hotz, hori da gure leloa.

Gobernu aldaketarekin espero zen lehenago edo geroxeago lizentzia eskuratuko zela, baina lehengo gobernuaren prozeduratik etorri da. Espero zenuten halakorik?

Bada bai, ez dizut ukatuko, espero genuen. Guk bagenekien lizentziarako eskubidea genuela, baina legezko auzia ere irabazi egingo genuela sinetsi izan dugu beti. 2014an ezagutu genuen Madrilgo Auzitegi Goreneko epaia eta honek bukatutzat ematen zuen bide judiziala; eta agintzen zion Nafarroako Gobernuari lizentzien banaketa berriz egiteko, baina 1998an finkatutako puntuazioa aintzat hartuta. UPNren Gobernua luzamendutan ibili zen ondoren eta lehen bilera iazko ekainean egin zen. Harrez gero gu ibili izan gara informazio eske eta lana aurreratua zegoela ikusten genuen. Gobernua utzi aurretik, beraz, UPNk onar zezakeen bere kontratazio mahaiak egindako balorazioa. Haiek jakingo dute zergatik, baina ez dute egin nahi izan eta gobernu berriak egina topatu du.

Honek zer aldatzen du irratiaren egunerokotasunean?

Segurtasun juridikoa esaten zaio, baina funtsean gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu, sozietate feudal batetik sozietate demokratiko moderno batera iragatea bezala da. Honek ondorioak izan behar ditu arlo profesionalean, kontratazioak egiterakoan eta halakoetan, baina baita gure proiektuaren garapenean ere. Ziurgabetasun juridikoan aritu gara orain arte eta hori oztopo handia izan da. Horrek, aldi berean, elkartasun eta laguntza gehigarria ekarri digu euskaltasunaren aldetik. Laguntza horren konplizitateari eutsi nahiko genioke aurrerantzean ere. Gure helburua da Iruñerriko euskal jendeari komunikazio proiektu funtzionala eta kalitatezkoa eskaintzea; orain aukera hobeagoa izango dugu zerbitzua hobeto eskaintzeko.

Behin harresi hau erorita, hurrengo urratsetakoa Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak eskuratzea izango da, ezta?

Lorpen hau alor guztietara zabaldu behar da. Gure diru sarrera nagusia publizitatea da eta orain arte publizitate instituzionala guztiz ukatua izan dugu; adibide bat da hau, bada zer normaldu. Gure ustez, honek bultzada handia ekarri beharko luke, bai arlo ekonomikoan eta baita profesionalean ere. 


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude