argia.eus
INPRIMATU
Ziazerba
2015eko uztailaren 29a
Jakoba Errekondo

Gero eta gehiago jaten dugulako irudipena dut. Ziazerba edo espinaka, Spinacia oleracea, dendetan eta saskietan ugaritzen ari da. Baita baretzeetan ere. Gure amona Joxepa zenak esaten zuen ziazerba ernatzeko lurrak bero behar zuela. Jeneralean urtean bitan ereiten da: udaberrian martxo-apiril aldera eta udaran irailean. Udaberrikoa uda amaiera arte jango dugu; udarakoa udazken eta negu osoan. Tartean ereinez gero, udazkenerako tontortu eta garatu egingo da, eta negurako alferrik galdu.

Uztailaren erdi aldera ikusi ditut ziazerba jaio berri hauek landare saltoki batean. Aldatu, aldatuko ditu baten batek, baina udazkenerako jaten al ditu!